Kategoria gramatikala
Forma mugatua
ardázketia
Esanahia
Ardatzaz hari egitea. · Hilado, acción de hilar con el huso.
Jakingarriak
Ardatzian eiñ dirudi erabiliagoa zela ardazketan eiñ baino.
Ikustekoak
- górueta, góruetia. (c). Izena. góruta. Goru-lana. · El trabajo de hilado con rueca. “Goruetia neguan eitte zan.” Azen.: gorúeta ere bai. . Esaerak: Aita guria zeruetan, ama guria goruetan, behar ez dan orduetan.. Esaera. Gure andria goruetan, behar ez dan orduetan. (Alustiza). Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana Esamoldeak: gorúetan. (c). Adberbioa. górutan. Hilando con rueca. “Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. ” Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai..
- ardátz. 1.ardatz, ardátza. (b). Izena. Eje de un carruaje o, simplemente, eje. “Burdixai ardatza apurtu jako.” 2.ardatz, ardátza. (c). Izena. Iruten ari den haria biltzeko tresna. Madariaren forma du. · Huso. “Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Hil./ Liñua ezaututa nao ni Eizal-en, amak gurian ardatzian, emen erretratuan dauan moduko ardatz orretan eitten zuan. JJp.” Egurrezkoak, burdinazkoak, eskuz edo makinaz erabiltzekoak, eta forma ezberdinekoak izan arren, oso antzerakoak dira. Ardatzek ziri baten antza dute; alde baten punta bat kiribilatuta izaten dute haria biltzeko, eta beste aldean tope bat, biltzen den hariari eusteko. . Esaerak: Barriketia balitza gorua eta mingaña ardatza, nere andriak egingo leuke etxia bete mataza. (d). Esaera. Klem. Esamoldeak: ardatzían eiñ. (d). ardazketan eiñ. Haria egin ardatzez. “Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ da gizonak albuan jarri tta suai puxkat argi eraiñ, da ostian kosta eitten zala petroliua ta. Da suan argixakin iruten. Jjp.” 3.ardatz, ardatza. (b). Izena. Subila, ehundegian ehotako ehuna edo bilbatutako hari berria biltzeko egurra. · Eje del telar, enjulio. “Telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Guk subilla esaten giñuan normal. Josu.” subill. 4.ardatz, ardatza. (b). Izena. Eibar. Burdina hariztatzeko erreminta. · Macho de roscar. “Orrek ardatz txikixak dira eta kontuz ez bazabiz errez apurtuko jatzuz. (SM Burdin).”
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|