Skip to main content

górueta

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
góruetia
Aldaerak
góruta
Esanahia
Goru-lana. · El trabajo de hilado con rueca.
Jakingarriak
Azen.: gorúeta ere bai.
Esamoldeak
  • gorúetan. (c). Adberbioa. górutan. Hilando con rueca. Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai..
Esaera
Ikustekoak
  • ardázketa, ardázketia. (d). Izena. Ardatzaz hari egitea. · Hilado, acción de hilar con el huso. Neguan ardazketan jarduten zeben etxeko emakumiak. Ardatzian eiñ dirudi erabiliagoa zela ardazketan eiñ baino. .
  • írun. (d). du Aditza. Linuz edo artilez haria egin. · Hilar. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Aniz./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz./ Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Gero, irun esate jakon, goruetan, naiz txabillan gizonak.Aniz./ Iruten etara giñuan erretratua. JJp./ Gero irun. Iruteako zenbat lan! Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian, ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ, da gizonak albuan jarri, tta suai puxkat argi eraiñ, da; ostian kosta eitten zala petroliu- ta. Da suan argixakin e iruten. JJp.” Ikusten denez, IRUTEN forma agertzen da usuen..
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

górueta
górueta, góruetia. (c). Izena. góruta. Goru-lana. · El trabajo de hilado con rueca. Goruetia neguan eitte zan. Azen.: gorúeta ere bai. . ohar bat Esaerak: Aita guria zeruetan, ama guria goruetan, behar ez dan orduetan.. Esaera. Gure andria goruetan, behar ez dan orduetan. (Alustiza). Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana Esamoldeak: gorúetan. (c). Adberbioa. górutan. Hilando con rueca. Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai..

Multimedia

Bisitarien oharrak