Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

nóranai. (c). Adberbioa. Edozein lekutara, edonora. · A cualquier parte. Zurekin noranai joan leike./ Aintxiñan, leitzen da eskribitzen jakiñ ezkero, noranairako mutillak.
apúrtu. 1.apurtu. (a). da du Aditza. Puskatu. · Romper(se). Esamoldeak: apurtuta. (b). Oso nekatuta. Apurtuta etorri giñuztan mendittik./ Jota apurtuta najaok oiñarteko danak apurtu. Esapidea. oiñarteko danak tapau. Marka denak hautsi. Orrek oinddio oiñarteko danak apurtuko jittuk. norbait edo zerbait apurtzekoik ez egon. (c). Esapidea. norbait. Onena izan. Oinddio be etxaok Retegi apurtzekoik./ Nai dabenak nai dabena esango jok, baiña etxaok Riojako ardaua apurtzekoik. 2.apurtu, apurtúa. (b). Izena. Rotura. Iru lekutan ei dauka apurtua. content_copy ausi.
estímau. 1.estimau. (b). du Aditza. Estimar, apreciar, agradecer. Fabrikan jentiak asko estimatzen dau./ Joan zaittez tiagana, estimauko dau bisittia ta. Esamoldeak: estímauta dago, baiña.... (c). Esapidea. Eskerrikasko, baina... Estimauta dago, baiña gaur ezin ddot zuenera bazkaltzera joan. 2.estimau, estimáua. (b). Adjektiboa. Estimado, -a, apreciado, -a. Bergako rellenuak oso estimauak die. Esamoldeak: norbait edo zerbait estímau euki. (c). Esapidea. norbait. Norbait edo zerbait maitea izan. Pello oso estimau dauke lagunartian./ Oso estimau zeukan bizikleta zarra./ Zuek ezautukozue Sabastien, gurian bi urte kriau einddako mutilla, estimau asko eukittakua. Hil.”
álde. 1.alde, aldía. (b). Izena. Lado, aspecto, etc. Etxian alde banatan txakurrak dauzke./ Bere alde onak eta txarrak dauzka ezkontziak. Esamoldeak: bere aldía zaintzen ona izan. (c). Esapidea. Interesatua izan. álde on, álde óna. (c). Jantzi baten era ona. feedback itxúlikalde, itxuli. aldétik kendu. (c). Esapidea. Ondotik kendu. Gau guztian ezkiñuan aldetik kendu. aldé batera. (b). Por una parte. Naixao neuke, alde batera, eurixa eingo baleu. Alde batera penia galanta, baiña bestera familixiandako deskantsua. 2.alde, aldía. (b). Izena. Diferencia. Alde ederra dago jolasian ibilli ero lanian ibilli./ Egundoko aldia etara jaue Rominger-ek. content_copy diférentzia. Esamoldeak: norbait norbaiten aldian dotoria... izan. (b). Esapidea. Kalitatea konparatzeko formula. Ori nere aldian pobria da./ Orrek zure aldian pauso baldarra dauka./ Arek gure aldian asko daki. milla alde egon ez. (b). Esapidea. Alde handirik egon ez. Presidente bata izan, bestia izan, eztago milla alde. 3.alde. (a). Posposizioa. A favor de. Jente guztia Realan alde dago. Noren alde.. content_copy fabore. 4.aldían euki. (b). aldian artu, ekarri, erabili.... Soinean edo poltsikoan zerbait euki, artu... · Tener, coger, llevar, consigo. Oiñ eztaukat aldian diruik, baiña biar pagaukotsut./ Arek aldian erabiltzen dittu diru guztiak./ Eztaukat nereik aldian dauzkaten erropak besteik. ALD
2.narrua jo. (c). Esapidea. Danborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. (AAG Eibes).
égin. egiñ, eiñ, ein, in, iñ. Eiñ (gehien), Ein, in edo ahoskatu ohi da. /ñ/ez ahoskatu ohi da esaldi bukaeran edo bokal aurrean, eta /n/ez kontsonante aurrean: Eztot (e)iñ;(e)iñan puruan; (e)ingou; (e)in bia da. Egin sarrera ipini dugu ordena logikoz sailkatu ahal izateko. Gainera hitz asko: eginkizun, egiñarin, etab. osorik ahoskatzen da. 1.egin. (a). Aditza. Hacer, construir, producir. Oso liburu politta ein ddabe. Beste testuinguru askotan ere erabiltzen da. Eguraldia: eurixa eiñ; jokoak: pelotan eiñ; adina bete: urtiak eiñ; eraiki: etxia eiñ (Ik. jaso); hizkuntzak: euskeraz eiñ; norabidea: ezkerretara eiñ; jakiak gertatu: labian, txapa gaiñian eiñ (Ik. erre). Baita: alde eiñ, barre eiñ eta horrelako aditzetan, eta baita aditzaren ekintzaren azpimarratzaile bezala ere: jan eingo dozu, esan ein ddotsat. Erosi zentzuan ere entzun dakieke zaharrei, arropaz edo oinetakoez jarduterakoan, ziur asko beren gazte denporan enkargatuta egiten zirelako. Pare bat zapata eitte ziñuan da, aura ba, Paskuakua eitteko, elizara konfesau ta komulgau eittera juteko, entierrun batera juteko... Hil./ Ointxe traje berri bat ein biarrian nago.. Esamoldeak: norbaitenak edo zerbaitenak egin. (c). Esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan. Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau. egin-barri. 1.egin-barri, egin-barrixa. (b). Adjektiboa. Recien hecho. Ogi au egin barrixa da. 2.egin barri. (b). Adberbioa. Recien hecho. Gu sartu giñanian etxia egin barri zeuan. egitte aldera. 2.egin. (c). da Aditza. Ohitu. · Hacerse, acostumbrarse. Puxkat eiñarte lan gogorra da./ Edozein gauzatara eitten da personia. content_copy óittu. 3.egin. (c). du Aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela. Esamoldeak: 3.egin. (c). du Aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela. 4.egin. (a). da Aditza. Bihurtu. · Hacerse. Aundi egin da aspaldixan./ Etza zu sekula gizon egingo./ Len PCEkua zan da oiñ musulman ein dda. 5.egin. (b). du Aditza. Igaro (denbora). Zortzi urte ein zittuan seminaixuan./ Zenbat denpora eingozu kanpuan? 6.egin. (c). du Aditza. Esan. · Decir. Oinddio atzo berak eitte zostan beste amar urte artu nai zittuala, ta ikusi, gaur il dda./ Santa Kruz gurian lo einddakua zala, bein baiño geixagotan eitte zeban gure aittajunak./ Asten da berbetan da eitten dau: joan zaittie pikutara! Eitten forma ia beti, eta goikoak bezalako testuinguruetan.. 7.egin. (c). da Aditza. Zerbait egokia ez izan norbaitendako, komeni edo gustatu ez, horrelako esaldietan: Antxintxiketia eztok neretako eitten./ Aleginddu zuan baiña ezkondu bizimodua etzuan arendako eitten. "Zerbait ez da norbaitendako egiten" formula beti. . 8.egin. (c). du Aditza. Larrua jo. Zer, egingo jonau?/ Zelaira joan zien eittera. 9.egin. (a). dio Aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu. Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu. 10.egin.
buélta. 1.buélta, buéltia. (a). Izena. Vuelta. Buelta bat emotera noia. Esamoldeak: bueltia etorri. (c). Esapidea. Egoera alderantziz jarri. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian. Erregimen aldaketaz sarri erabilia. . norbaiti buelta bat egin. (d). Esapidea. Norbaiti bisita bat egin. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. barruan be bueltia eindda. (d). Esapidea. Momentuko beldur handiaren menpe. Berak ikusi euanian irixa tamaiño onetan saltoka ta neska gaztia aurrian, barruan be bueltia eindda bera, ezta..., ta irixa geratu, zu. Ben.” 2.buélta, buéltia. (a). Izena. El regreso. Kotxian joan da bueltia trenian ein giñuan. 3.buélta, buéltia. (c). Izena. El alrededor. Etxebuelta guztian piñu sartu dabe. Gerri handia dutenengatik: Joxek jaukak gerri-bueltia. Konposatuen bigarren osagai moduan, batik bat.. 4.buelta. (a). Adberbioa. "En los juegos, orden de repetir el lance por no haber procedido en ley." (Etxba Eib) E, buelta! Traba ein ddostazu./ Zapatillia lotzen ziarduala jo dotse sakia ta buelta ein bia dabe. 5.buelta. (c). Posposizioa. Nundik buelta. Nondik zehar Nundik buelta joan zate Urkulura?/ Elgetatik buelta joan giñan Kanpazarrera.
nórbaitt. (b). Izenordaina. Bateon bat. · Alguien. Norbaittek badaki ze pelikula botatzen daben? Azen.: norbáitt ere bai.. Esamoldeak: norbaitt izan. (c). Esapidea. Norbait inportantea edo errespetuzkoa, izan. Poliziak saludua ein ddotsa ta ori be izango da norbaitt./ Biar ero etzi norbaitt izan nai dabenak estudixau ein bia dau.
norbéra. (b). Izenordaina. nobera, norpera. Cada uno, uno mismo. Norberak ikusi bia dau bere buruakin ze eiñ./ Bestiak gaixki darenian nobera be ezta gustora egoten./ Dana norperak bakarrik ein biar. Enr./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis” Hiruretatik Bergaran NOBERA izango da agian esanena.. Esamoldeak: norberána eiñ. (c). Esapidea. Norberarena egin. · Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa. norberán kóntura. (b). A cuenta propia. Gaur egunian iñor eztoia noberan kontura taillerra ipintzera./ Autobusa ta hotela ajentziak ipintzen dau ta beste guztia norberan kontura norberan ez egon. (c). Esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta. norberan burua erakutsi. (c). Esapidea. Nork bere burua nabarmendu.
norberandu. Aditza. "Norberarengana ekarri, norberaren interesetara jendea konbentzitu. Taldetan beti egoten da norberantzen daben jendia." (Lar Antz).”
norberanísmo, norberanismúa. (c). Izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos". · Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz. .
nórde, nórdia. (d). Izena. Viento del Noroeste. Nordiak joten dau ta laster da eurixa. Elosun bada auzo bat, Osintxu aldera begira dagoena, Norde-auzua edo Norde-baztarra izenekoa.. Esaerak: Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. Esaera. Eibar, Elgeta. Biak eskaxak. (SM Ezten).
norgéixagoka. (d). Adberbioa. nor géixagoka. Nor gehiagoka, desafioka. · Desafiando. Bi hitzetan esana entzun dugu bakarrik: An zebillen nór géixagoka..
nórmal. 1.nórmal, normála. (a). Adjektiboa. Normal. Asarre dago, normala dan moduan./ Ezta persona normala. 2.nórmal. (a). Adberbioa. Con normalidad. Baita, "ez ondo eta ez gaizki": normal. . Esamoldeak: normalían ibílli. (c). Esapidea. Lan orduketa ohizkoan jardun, goiz eta arratsalde, alegia. · Trabajar de mañana y tarde. Len iru errelebotan ibilli nitzuan, baiña oiñ normalian najabik./ Goizez, atsaldez, errelebuan, normalian... danetik ibilitta najaok.” normalían. (b). Adberbioa. Normalmente. Nik normalian eztot armozatzen./ Normalian ezta olako uskerixa bateaittik asarretu izan.