Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

lotsagábekerixa, lotsagábekerixia. (b). Izena. lotsábakokerixa (Ub., Ang.).. Lotsagabearen ekintza. · Desvergüenza, insolencia. Makiña bat lotsagabekerixa eitten dotsa neskatilliak amai. Azen.: lotsagabekeríxa, lotsagabekerixía ere bai. .
lotsagabétu. (b). Aditza. lotsábakotu (Ub., Ang.). . Lotsagabe bihurtu. · Volverse desvergonzado, insolente.
lotsagárri. 1.lotsagarri, lotsagarríxa. (b). Adjektiboa. Lotsa ematen duena. · Vergonzoso, -a, que da verguenza. Lotsagarrixa da abertzale izenekuak beti erderaz ikustia./ Ixilik egon zaitte, lotsagarrixoi alakuoi. ohar bat 2.lotsagarri. (b). Adberbioa. Lotsa emateko eran. · En ridículo, ridículamente. Reala aurten lotsagarri geratu da./ Praka estu arekin, lotsagarri zoian koittaua./ Jentian aurrian lotsagarri laga nindduan. Norbait lotsagarri laga, geratu, ibilli.. Esamoldeak: baztarren lotsagarri ibili. (c). Esapidea. Lotsagarri ibili. Or ibiliko aiz i baztar guztien lotsagarri.
lotsagárrikerixa, lotsagárrikerixia. (c). Izena. Gauza edo egite lotsagarria. · Desvergüenza. Konbidauei ardaua kobrau, ta olako lotsagarrikerixak eitte jittuan./ Eztozu olako lotsagarrikerixaik eingo, orraittio. Azen.: lotsagarrikeríxa, lotsagarrikerixía ere bai. .
lótsa. 1.lotsa, lotsía. (a). Izena. Ahalgea. · Vergüenza. Orrek eztaki lotsia ze dan. Esamoldeak: lotsia etxostian. Esapidea. Lotsa gutxi. lotsak emon. (c). Esapidea. Lotsarazi. Abadia juan jakuan Gaztandolai lotsak emotera: enterau zala andra txarrekin ibiltzen zala eta ia ze jira zan aura. 2.lotsa, lotsía. (c). Izena. Iparraldean "beldur" esan nahi du hitz honek, eta gurean ere ohizko zenbait esalditan zentzu horixe duela dirudi. · Aunque en el léxico común no significa "miedo" como en Euskal Herria Norte, éso parece significar en algunas frases hechas. Amalau urte dauzka eta eztauka etxeko lanak eitteko lotsaik./ Zezeagak eztauka onenan lotsaik. Larogeitaka urterekin hil zen plazentziar harengatik ziotena: Es seukan ilseko losaik (erdi-txistea). .
lotsakízun, lotsakizúna. (c). Izena. Lotsatzeko motiboa. · Motivo de vergüenza. Familixiandako lotsakizuna da ori./ Eztotsat iñoi lotsakizunik emon nai. LOTSAKIZUNA IZAN edo EMON, batik bat..
lótsari, lótsarixa. (c). Izena. Lotsa baino gehiago. · Bochorno, vergüenza. Arek lotsari galanta Mirandako estaziñuan pasau biar, euli mordo galanta eskuetan pegauta etarata txaketa poltsikotik. Eli./ Lotsari galanta pasau erain zotsan abadiak zure amandriai erderaz etzekixelako./ Nik artu neban lotsarixa liburu lapurretan arrapau niñuenian. LOTSARIXA PASAU edo ARTU, ia beti..
lótsati, lótsatixa. (b). Adjektiboa. Tímido, -a. Txikittan lotsatixa ziñan demasa.
lotsátu. (a). da du Aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi. · Avergonzar(se). Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko.
etxóste, etxóstia. (b). Izena. Etxearen atze parteko lekunea. · El espacio de la parte trasera de la casa. Umiak etxostian dabitz jolasian. Azen.: étxoste ere bai.. feedback etxéaurre. Esamoldeak: lotsía étxostian. (c). Esapidea. Norbaitek lotsarik ez duela azpimarratzeko erabilia. Egundoko desfalkua eiñ tailerrian da ala be bera artzekuekin. Badakik, lotsia etxostian. Baita edukaziñua, borondatia, etab. etxostian..
lótu. 1.lotu. (a). du Aditza. Atar. Lotuizu txakurra. feedback eskátu. 2.lotu. (d). Aditza. Zerra trabatu, entrama gaizki duelako. Gero zerratzen dozu, eta etxatzu lotzen egurrik, egurrian lotu barik, samur ebaten dozu. Martin.” Zerra egurrari lotuta gera ez dadin, zerra ezker-eskuma mugituz joan behar da. . 3.lotu, lotúa. (c). Adjektiboa. Agarrotado, torpe, sin soltura. Nik mutil ori oso lotua ikusten dot pelotarako. 4.lotu, lotúa. (c). Adjektiboa. Sujeto, -a. Oso lotua da basarriko lana./ Tabernia baiño gauza lotuagoik eztago. Ogibideez ia beti. .
lotúra, loturía. (c). Izena. Sujeción, atadura. Sokia loturatik eskatu ta burdi-garua lurrera jausi jaku./ Lotura aundixa da egunero esniak partidu biarra.
lotzeaille, lotzeaillia. (d). Izena. Lotzen duena.