Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

lorátsu. 1.loratsu, loratsúa. (b). Adjektiboa. Lore asko duena; landareez, batik bat. · Florido, -a. Tomatia oso loratsua dago baiña ale gutxi agiri dau. 2.loratsu, loratsúa. (c). Adjektiboa. Lora asko duen ohola, marrazki dotoreak dituena. Ori bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas./ Muebliak eta eitteko orixe biozu. Ara! Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero beta loratsuao urtetzen dau. Juantxo.” Loratsuak zumarra, haritz amerikanoa eta gaztaina-makatza ei dira. .
lorátu. (b). da Aditza. Loreak atera landareak. · Florecer, ponerse en flor. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse.
lóra. 1.lora, loría. (a). Izena. Flor. Esaerak: Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). Esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). Esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea. Esamoldeak: loria galdu. (d). Esapidea. Birjintasuna galdu emakumeak. loran egon. 1.loran egon. (c). Esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. 2.loran egon. (c). Esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. 2.lora, loría. (c). Izena. Egurraren hariak egiten duen marrazkia. · Dibujo que forma la fibra de la madera. Txapia intxaurrezkua edo gaztaiñazkua. Eta aura zemat eta azalao, erdikuak lora gutxiao etaatzen dau. Juantxo.” content_copy díbujo. 3.lora, loria. Izena. Eibar. "Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena." (SB Eibetno). 4.lora, loría. (c). Izena. Piropo. Egundoko lorak bota doste kalian. 5.Lora.
lórito. 1.lórito, lóritua. (b). Izena. Loro, lorito. 2.lórito, lóritua. (b). Adjektiboa. Asko hitz egiten duen umea. Lorito bat eindda dago zuen Ane.
loróri
loróri, lororíxa. (d). Izena. botanika. Taraxacum officinale. Diente de león. content_copy kardu ori.
lórratz
lórratz, lorrátza. (c). Izena. Ubera. Arrastoa. · Huella, rastro. Aizeri lorratzak agiri die lokatzatan.
lorza, lorzia. (a). Izena. lortza. Zenbait arropari hartzen zaion pliegea, jantzia dotoretzeko edo mozteko. · Lorza. Lorzak, batzuk aundixak dia, beste batzuk txikixak. Maria.” Ume arropei eta azpiko gonei egiten zaie, gehienbat. .
lósa.
losa
1.losa, losía. (b). Izena. Lauza. · Losa. Harrizkoak, baina zurezkoak edo beste zerbaitezkoak ere izan daitezke. Baserri batzuen sarreran egon ohi direnei ATE-LOSA.. 2.losa, losía. (d). Izena. Espaloia. · Acera. Eskolara losatik joan! content_copy espaloi.
lotarátu. (c). Aditza. Lotara joan edo eraman. · Acostar(se). Gaur be, ni lotaratu orduko, irurak izango die./ Umiak lotaratu biaittut lelengo.
lóti, lótixa. (b). Adjektiboa. Dormilón, -a. Gure txikixa lotixa da demasa ta eskerrak orri.
lótsa. 1.lotsa, lotsía. (a). Izena. Ahalgea. · Vergüenza. Orrek eztaki lotsia ze dan. Esamoldeak: lotsia etxostian. Esapidea. Lotsa gutxi. lotsak emon. (c). Esapidea. Lotsarazi. Abadia juan jakuan Gaztandolai lotsak emotera: enterau zala andra txarrekin ibiltzen zala eta ia ze jira zan aura. 2.lotsa, lotsía. (c). Izena. Iparraldean "beldur" esan nahi du hitz honek, eta gurean ere ohizko zenbait esalditan zentzu horixe duela dirudi. · Aunque en el léxico común no significa "miedo" como en Euskal Herria Norte, éso parece significar en algunas frases hechas. Amalau urte dauzka eta eztauka etxeko lanak eitteko lotsaik./ Zezeagak eztauka onenan lotsaik. Larogeitaka urterekin hil zen plazentziar harengatik ziotena: Es seukan ilseko losaik (erdi-txistea). .
lotsagábe, lotsagabía. (b). Adjektiboa. lotsábako (Ub., Ang., Lein.).. Sinvergüenza, desvergonzado, -a. Egunian baiño egunian lotsagabiaua dago zuen mutikua. content_copy Lotsagabeentzat mundua.