Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

1.áide. 1.áide, áidia. (c). Izena. Haize apurra. · Aire, airecillo. Aide ederra egoten da Elgetako arkupian./ Zabalduizu bentania aide puxkat sartu deiñ. Testuinguru honetan aize entzuten da normalean, baina baita aide ere adinekoek.. 2.áide, áidia. (b). Izena. Airean dagoenaz esan ohi da. Lekuzko kasuetan gehienbat. Zezeagak aidia kendu jotsak Ladutxeri eta or irabazi juek partidua. Airez jotzen ez diola utzi, alegia.. Esamoldeak: billúrrez áidian. (b). Oso beldurtuta. Billurrez aidian egon giñan goizaldera agertu zan arte. áidian eiñ. (b). Esapidea. aidian etara, aidian irabazi. Erraz egin, atera, irabazi. Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai. áidian bialdu. (c). Esapidea. Haizea hartzera bialdu. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. áidian. (b). ÁIDIAN, ÁIDETIK, ÁIDERA. En el aire, desde el aire, al aire. Aidian dago puxikia./ Aidetik ikusten da onduen Donostia./ Aidera bota zotsan tirua txorixai. 3.áide, áidia. (d). Izena. Adorea, kemena. · Animo vital. Zuk eztakitt, baiña nik beintzat eztaukat aide aundi-aundirik./ Oin baiño aide geixao ezpadaukat, enaiz etorriko. Ezezko esaldietan entzun ohi da batik bat: Aide aundirik euki ez, edota, nik paiño aide obia eukiko al dau, eta honelakoetan.. content_copy adóre, ánimo. 4.áide, áidia. (c). Izena. Antza; agian ez antz handia baina bai halako zer bat. · Cierto parecido, cierto aire. Neri beti esan doste daukatela aittan aidia./ Nik eneuke esango antza daukazuenik baiña bai alako aide bat. 5.áide!. (b). Interjekzioa. Alde! Fuera! · Largaos! Aide emendik, mutikuak! Aide danok kalera! Alde! edo alde emendik! entzuten da gaur gehiago.. Esamoldeak: aide, aide, malaide!. Esapidea. "Norbait bidali edo kanpora botatzen denean esaten da." (Lar Antz).
áiené!. (b). Interjekzioa. Lamentatzerakoan esan ohi da. Errukarria ni, koittaua zu, esango balitz bezala. · Expresión que se dice al lamentarse de algo. Errukarria ni, koittaua zu Esamoldeak: áienaka. (b). Adberbioa. áieneka. Minaren minez, oinazez kexatsu; ai ene eginez. · Lamentándose de dolor. Koittaua aieneka baten egon da gau guztia./ Operau ondorian aienaka pasau nittuan iru egun.
áiketa... arte. (b). Juntagailua. Harik eta. · Hasta que. Ez ari emendik mobidu aiketa nik esan arte./ Etzeban bape lanik eitten, aiketa bialdu eingo zebela esan zotsen arte.Eli./ Ortxe jaio ta ortxe bizi, aiketa gerria zertu arte. Aiketa euskaldunak izatera aillegau arte ikasi ein biakou erderia be. Don.”
áilla, -e, aillía. (d). Izena. Fruten kirtentxoa. · El rabillo de las frutas. Keixak, ailla ta guzti batzen die.
aillégau. (a). da Aditza. legáu. Iritsi, heldu. · Llegar. Ubera aldean LEGÁU ere entzun daiteke. .
aillórba
aillórba, aillorbía. (c). Izena. botanika. Trigonella foenum-graecum. aillurba. Alholva. Sekulabelarra, alpajea edo pagotxa bezala erein izan da soroetan, gero ebaki eta lehortu ondoren etxeratzeko. Ebakialdi bakarra ematen du. Belar hau jan berri duen aberearen haragi, esne edo eta arrautzak oso gusto berezia hartzen du, aillorba gusto txarra. .
áiñ. (a). Juntagailua. Hain. · Tan. Patatak eztie ain karuak.
áiña. (a). Juntagailua. Adina. · Tanto. Kantitatezko konparaziotan erabilia. Orrek zuk aiña badaki. content_copy ainbat, beste.
áinbat. 1.ainbat. (c). Juntagailua. Adina, beste. Kantitatea konparatzeko. Ik ainbat lan katakumiak pe eitten jok. Gutxi erabilia.. content_copy áiña, beste. 2.ainbat. (b). Juntagailua. Tanto. (mejor, peor, etc.) Ezpaiz etortzen, ainbat txarrao euretzat./ Politta izatiaz aparte, jatorra bada, ainbat obe. 3.ainbat. (c). Ahalik eta. Ainbat lasterren etorri kaletik. 4.ainbat. (c). Juntagailua. Zenbat... hainbat, esaldi konparatiboetan. · Cuanto más... más..., en frases comparativas. Zenbat eta aundixaua, ainbat eta mozoluaua. 5.ainbat. (c). Juntagailua. Hainbeste. · Tantos, tantas. Ainbat gauzatan sartuta nabill eze, azkenian danak gaizki eitteittut. Sin. ainbeste (gehiago erabilia).. content_copy áinbeste.
áinbeste. (a). Juntagailua. Hainbeste. · Tanto, tanta. Eztot sekula ainbeste jente ikusi. Onenbeste eta orrenbeste gutxiago erabiltzen dira orain, eta hauen lekuan ainbeste nagusitu da..
áinbesteko. 1.áinbesteko, áinbestekua. (b). Izenlaguna. Ez hain txarra ere, onartzeko modukoa. · Pasable, aceptable. Udabarrixa txarra ein zeban baiña udia ainbestekua be badoia./ Nota txarrak orrek? Ainbestekuekin konformatzeko moduan zare./ Jana ainbestekua be bazan, baiña ura eran ezinddakua. Ainbestekua be, ia beti. onenbesteko, orrenbesteko, gutxiagotan.. 2.áinbesteko, áinbestekua. (b). Izenlaguna. Hain handia, hain aparta.  Tan grande, tan extraordinario. Mozkorrak galantak arrapau izan jittuat baiña ainbestekoik ez./ Banajakixan kalamidadia zana, baiña ainbestekua.../ Sekula etxuat ikusi ainbesteko jente mordoik. Kideko hauek gutxiago erabiltzen dira: onenbesteko, orrenbesteko.. 3.áinbesteko bat. (c). Zenbatzailea. Kopuru jakin bat (dirua, jeneralean). · Una cantidad determinada (dinero, generalmente). Saltzen daben kotxe bakoitzeko ainbesteko bat emoten dotse./ Berak ainbesteko bat irabaziko dau ta beste guztia nausixandako izango da. Beharbada hitz honen kalkotik datorke sarri entzuten den esaldia: Guk tantora eitten juau lan, irabazietatik hainbesteko bat dela berentzat, alegia. Beste hauek ere erabiltzen dira, nahiz eta gutxiago: onenbesteko bat, orrenbesteko bat..