Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

agún, agúna. (c). Izena.
agur. (a). Adiós. Adinekoek ez dute ia erabiltzen, adios, adio edo adixo baitira arruntak. Dena dela, asko indartu da azkenengo urteetan. Esaerak: Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur ankaluze. Esaera. Antzuola. Agurtzeko esaera. Esamoldeak: agur-agur egin. haur hizkera Decir adiós. Ein agur-agur amandriai eta bota paa! .”
agúra, aguría. (b). Izena. agure. izon zaharra. · Anciano. Agura majua dago Felix.
mízpilla
mízpilla, mízpillia. (b). Izena. botanika. mespillus germanica.. mízpira. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari. · Níspero. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira. . Esaerak: Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. Esaera. Oñati. (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna.
agurátu. (b). da Aditza. agurétu. Zahartu, zahar itxura hartu. · Hacerse viejo, tener aspecto de anciano. Aspaldixan ikusteke neukan Lezarriko Gillermo, eta ziero aguratuta billau dot.
agúrazar, agúrazarra. (b). Izena. Goikoaren gauza bera, baina indartua. Iñok eztittu biar gure moduko agurazarrak.
agúrazartu. (b). Aditza. Aguratu, indartua. Agurazartuta gero be egunero ibiltze zuan pasiuan.”
águro. (b). Adberbioa. Bizkor, azkar. · De prisa, pronto, ligero, rápido. Aguro etorri kaletik, eh./ Aguro jan platerian daukazuna. content_copy bizkor.
agurótu. (b). du Aditza. ai. Martxa azkartu, bizkortu. · Apresurar la marcha. Ai, ai! ankia zapaldu dostazula! Esamoldeak: ai ama!. (a). Interjekzioa. ai amatxo!. Larritasuna adierazteko interjekzioa. Ai ama!, labia emendatzia aaztu jat!
ai, áixa. (b). Izena. Esnez, irinez eta azukrez egiten den ore gozoa. · Papilla. Aixa gustora jaten giñuan umetan.
ái danez. (d). Juntagailua. Agi danez, dirudienez. Behin bakarrik jaso dugu. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak... Hil.”
ai!. (a). Interjekzioa. Min hartzen denean esaten den interjekzioa. Ai, ai! ankia zapaldu dostazula!/Pausua ezpou agurotzen eztakitt ordurako aillegauko gan. Esamoldeak: ai ama!. (a). Interjekzioa. ai amatxo!. Larritasuna adierazteko interjekzioa. Ai ama!, labia emendatzia aaztu jat!
aiba!. (a). Interjekzioa. aibala!. Ene ba! Harridurazko interjekzioa. · Interjección de asombro. Aibá, ikusi zelako sonbrerua daroian Irenek./ —Enrikek azidentia euki dau. —Áiba. Esaldiaren hasieran aibá azentua; eta amaieran edo geldialdia egiten denean áiba..
aíba-diós!. (b). Interjekzioa. Harridura adierazten duen esklamazioa. · Exclamación que denota sorpresa. Aiba-dios, giltzak galdu jatak./ Atzo gabian etxera banajatuan eta, aiba-dios, kriston arratoizarra ataixan. Áiba diós, bi kolpetan esaten da jeneralean, baina jenioz esan ohi denean, aibadiós ere entzun daiteke..
áida. 1.aida!. (a). Interjekzioa. Ganaduari aurrera joan dadin esaten zaiona. · Interjección con la que se anima al ganado vacuno. Aida Beltz! Aurrera, bixkor. Geratzeko, o!.. 2.aida!. (a). Behia, haur hizkeran. An, ikusi aida.