Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

bastokeríxa
bastokeríxa, bastokerixía. (b). Izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat. · Ordinariez, groseria, obscenidad. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill.
bastokóte, bastokotía. (d). Adjektiboa. Basto samarra. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem.”
bastótu. (b). da Aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu. · Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem.”
2.báso, basúa. (a). Izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira.. Esamoldeak: basua jo. (c). Aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.”
mái, máixa. (a). Izena. Mesa. Esamoldeak: maiko egin. (c). Esapidea. Batzorde bateko (epaimahai batekoa, gehienetan) kide izan. Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (AAG Eibes).” basuan jaixo, basuan azi, etxera etorritta amantal zurixa jantzi. Mahaiaren igarkizuna. (Izag Oñ).
basúrda
basúrda, basurdía. (a). Izena. basurde. Jabalí. Basurdatara najoiak Soriara.
bat. (a). Zenbatzailea. Uno. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra.. Esamoldeak: ez bat eta ez bi. (c). Esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan. batían béstian. (b). Esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. batez be. (a). Juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. content_copy géixenbat. batenaz beste. (b). bataz beste, batekuaz beste. Uno con otro, un promedio. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak. . baten bat. (a). Izenordaina. Norbait. · Alguien, alguno. Baten batek ikusi dau nere txapela? .” batekuaz beste. Esapidea. báta ta béstia. (b). Esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak. batá(k) béstia. (c). Izenordaina. Elkar. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata.. bat biar eta bera be ez. (c). Esapidea. Batere ez, indartuta. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona. bataz beste.
ártu. 1.artu. (a). du Aditza. Tomar, coger. Esamoldeak: bat artu. (c). Esapidea. Ondo konpondu elkarrekin. Uztarripe baten eztabe bat artzen (idi) orrek. (Lar Antz).
ártzekuak euki
ártzekuak euki. (b). Esapidea. ártzekuekin egon. Oinarririk gabe kexatu, arrazoirik gabe minduta egon. Berandu baten aillegau zan da ala ta be artzekuekin zeuan./ Berak euki zittuan akzidentian kulpa guztiak da oinddio be artzekuak dauzka. ártzekuak artu. (c). Zartadak hartu. Aitta makilliakin etorri jakon da arek artu zittuan artzekuak.
2.artu. (a). du Aditza. Harrera egin. · Recibir. Eta ze moduz artu zaittu amandriak pa? 3.artu. (b). du Aditza. Encoger. Algodoizko prakak asko artzen dabe. Esamoldeak: urak artu. Encoger al lavar. Jertsia ziero nanotu jatan labadoran sartu ta urak artuta. 4.artu. (b). du Aditza. Landarea errotu, jarri. · Coger tierra una planta, prender, arraigar. Iru pago landara sartu nittuan da batek bakarrik artu dau. Esamoldeak: lurra artu. (b). artu. Arraigar. Zuk sartutako lorak eztabe lurrik artu. 5.izena+artua. (d). Kutuna, begikoa. Orduan alkatian santuartuendako izaten zien kargu guztiak./ Kamioneruak taberna artuak eukitzeittue bazkaltzeko./ Aiztin parauero batek lo eitte zeban... Arek etxe artua zeban Aizti. (Lar Antz).
parrát!. (c). InterjekzioaOnomatopeia. Uzkerraren onomatopeia. Eta parrat!!, puzkarra bota zeban. Esamoldeak: bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). Esaera. haur hizkera Haurren berba-jolasa. sei. (a). Zenbatzailea. Seis.
sárdiña, sárdiñia. (a). Izena. Sardina. Esaerak: Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). Esaera. haur hizkera Haur esaera. Esamoldeak: sardíña búru, sardíña burúa. (b). Izena. La cabeza de la sardina. Hitz biak konposatu gisa edo bereizita ahoskatu ohi dira.. sardíña ázur, sardíña azúrra. (b). Izena. La espina de la sardina.
bátaio
bátaio, bátaiua. (d). Izena. batío. Bautizo. Gutxi erabilia. Lenago batio ostian bolua eitten zuan San Pauloko plazan./ Enterau zate noiz dan bataiua? Gutxi erabilia. Bautizo da arrunta. Oñatin eta Leintzen batio Bergaran martopill deitzen zaionari esaten zaio..
batáioleku, batáiolekua. (d). Izena. batioleku. Pila bautismal. Elizara jundakuan, mutikuak eta kuriosidadia betik egoten da olako gauzak ikusteko ta, ze dago, ta ori bataiolekua da. Don.”
batan. 1.batan, batana. (d). Izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin. · Batán. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu.” Sin. egur.. 2.batan, batana. (d). botanika. Mentha suaveolens. Menta, mentastro. content_copy ménda.
bateatu. Aditza. Antzuola. Bateratu. · "Bat egin Len zeukuzun ardaua ta oiñ ekarri dozuna bateatu izu." (Lar Antz)”