Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| solbarda. (-). Ik. sorbálda. |
| soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se).. Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan. . Ik. librau, jaraiñ, eskátu. . gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin.. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. . Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko... |
| soldáuxka, soldáuxkia. (b). izena. SODAIXKA, SOLDÁUTZA. Soldadutza. El servicio militar.. Iñok eztau soldauxkara joan nai. . |
| solómo, solomúa. (b). izena. Lomo de cerdo.. Solomo erria ogi bittartian, gauza gozua. . |
| solo. (-). Ik. soo. |
| solki. (-). Ik. sórki. |
| solísonbra, solísonbria. (c). izena. Garai batean modan egon zen kopa: koñaka eta anisa nahastuta. . |
| solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan:. Orrek solimaua be erango leukek.. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante". . Ik. lizi. |
| sóldu. (d). da aditza. Grano bat heldu. Madurar un grano.. Grano bat eldu eitten danian . |
| gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin.. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. . Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko.. |
| soldíau. (b). du aditza. Soldar.. Soldiatzen ziarduala su artu zotsan kotxiak. . |
| sólte. (-). 1. solte, . (b). adberbioa. Askatuta, libre. Suelto, sin atar.. Zapata-sokia solte daukazu./ Makiña bat zoro dabill solte. .. 2. sólte, sóltia. (c). adjektiboa. Soltura handikoa. Suelto, resuelto.. Neskekin tratuan da, oso soltia zan./ Oso pelotari soltia da. . Ik. líbre.. |
| soldáta, soldatía. (d). izena. Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena. El sueldo de criados y criadas.. Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli.. Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan. . |
| soldáu. (a). izena. Soldado.. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau. . |
| zela leiken. (c). esapidea. Harridurazko esapidea.. Zela leiken ain txorimalua izatia!. |
| zapatz. (-). Ik. zepatz. |
| trunboe. (-). Ik. trumóe, -i. |
| 1. prepárau. (a). da-du aditza. Preparar(se).. Preparaidazu afaixa./ Preparau zaitte aitta datorrenerako.. Ik. gertáu. |
| sai, saixe. (-). izena. (Leintz.) Buitre.. Sin. buetra.. Sin. buítre, arrano. |
| partídu-fúbol, partídu-fubóla. (b). izena. PARTIDO-FUBOL. Partido de fútbol.. Partidu-fubola dago telebisiñuan.. Bitxia bada ere, aurrekuaz atzera nahiz atzekoaz aurrera esaten da. Gauza bera fubol-kanpo eta kanpo-fubol.. Sin. fubol-partídu. |
| 1. laztan, laztána. (a). izena. Musua. Beso.. Ikustiaz batera bi laztan emun dost. . PA eta PATXO, haur hizkerazko sinonimoak.. Sin. pátxo, pa. láztanka, . (b). adberbioa. Laztanak ematen.. Alkarri laztanka ikusittut.. NORI laztanka... laztan emon, . (-). aditza. LAZTANA EMON, LAZTAN EIÑ. Besar.. Zegaittik ein dotsu laztan neska arek?. Sin. laztándu.. |
| ola dalakuan. (-). Ik. ala dalakúan. |
| 2. orde, ordía. (c). izena. Norbaiten edo zerbaiten lekua betetzen duena. Sustituto.. Joxe soldau joan dok eta aren ordia eztok datorren illerarte lanian asiko.. Sin. ordeko. . Sin. ordiázko, ordézko. Ik. ama-órde, aitta-órde. |
| orrénbeste. (b). zenbatzailea. Tanto como eso.. Zetarako biozu orrenbeste diru. . orrenbesteko, orrenbesteraiño, orrenbesteraiñoko, orrenbesterako, orrenbestian.. Ik. onénbeste, áinbeste. orrenbesteko bat, . (-). . Ik. áinbesteko bat.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.