Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| somáten, somaténa. (d). izena. Primo de Riveraren garaian, zibil gobernuzalez osatutako milizia. Etxean zuten arma eta besteak beste salatari lanak egin ohi zituzten. Somatén.. Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero, ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem.. Zenbait adinekok "txibato-frankista" zentzuan erabili izan du: Fulano somatena ei dok..... . |
| somáu. (c). du aditza. Somatu. Sentir, barruntar, intuir.. be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don. . |
| sonáu, sonáua. (d). adjektiboa. Famatua. Sonado, -a, afamado, -a.. Iru sonauenak, iru pare irikin jasotako albergia. Hil. . |
| s/zórrei olixúa. (c). esapidea. Esapide honek ZOReta SOR hitzen arteko jokoa egiten du.. Zor aundixak dauzkakela? Trankill mutill; zorrei olixua. . Zorrak umorez hartzeko-edo esateko modua.. Ik. sortu. |
| sorbálda, sorbaldía. (b). izena. SOLBARDA. Hombro.. Ezkerreko sorbaldan daukat mina./ Solbardia etara ein ddot. Don.. Harri edo zaku bat bizkarrera jasotzen da eta ez sorbaldara. Toribio Etxebarriak «homóplato» dio. Sorburu edo sonburu ere deitzen diote askok. Don.k dio sorburu puntu bat dela eta sorbalda gain guztia. (?).. Ik. sonbúru, lépo, bizkar. |
| sorbéltz, sorbéltza. (d). izena. rhamnus alaternus. Karraskilla.. Sin. karráskilla. |
| sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). izena. botanika ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco. Ik. itxúski. |
| sorginkeríxa. (-). 1. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Pertsona edo abere sorginaren ekintza, barrabaskeria alegia.. Emakume orrek sorginkerixia eta ainddu naixa ugari tta gozotasun gutxi etxian./ Kontuz bei gorrixakin; sorginkerixan bat eingotsu ta. .. 2. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Ulertu ezin den gertakaria, misterioren bat duena. Dícese de las cosas y sucesos inexplicables.. Eztakitt ze sorginkerixa daukan ordenadore onek; galdu eitten die sartutako gauzak./ Aurten babak badauke sorginkerixan bat, danak igartu eitten die ta. .. 3. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Brujería, sortilegio.. Berakatzak poltsikuan eruateittu begizkuan kontra. Olako sorginkerixa askotan sinisten dau arek. .. |
| 1. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Pertsona edo abere sorginaren ekintza, barrabaskeria alegia.. Emakume orrek sorginkerixia eta ainddu naixa ugari tta gozotasun gutxi etxian./ Kontuz bei gorrixakin; sorginkerixan bat eingotsu ta. . |
| 2. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Ulertu ezin den gertakaria, misterioren bat duena. Dícese de las cosas y sucesos inexplicables.. Eztakitt ze sorginkerixa daukan ordenadore onek; galdu eitten die sartutako gauzak./ Aurten babak badauke sorginkerixan bat, danak igartu eitten die ta. . |
| 3. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Brujería, sortilegio.. Berakatzak poltsikuan eruateittu begizkuan kontra. Olako sorginkerixa askotan sinisten dau arek. . |
| sorgin-kóntu, sorgín-kóntua(k). (-). izena. Sorginen ipuinak. Cuentos o historias de brujas.. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun./ Nik eztakitt sorgin-kontuik. . |
| sorgiñorratz, sorgiñorratza. (-). izena. (Eibar.) aeschna cyanea. Libélula.. Sin. sakáojos. |
| sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). izena. botanika dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco.. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. . Sin. kárdulatz, astokárdu. sorgin-orrazixa baiño latzagua. (-). esapidea. (Eibar.) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes).. Ik. sorgín-órrazi.. |
| sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). izena. botanika athyrium filix-femina.. Helecho hembra.. |
| 2. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar. Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau. . |
| 1. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorgin bihurtu.. Zuen txikixa ziero sorgindduta dago aspaldixan. . |
| sorburu. (-). Ik. sonbúru. |
| sórgiñ. (-). 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja.. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don.. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". .. 2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona.. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu. . Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero!.. 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados.. Ik. zorakari.. |
| 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja.. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don.. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". . |
| 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados.. Ik. zorakari. |
| sorgin-áize, sorgin-aizía. (d). izena. Aize-zurrumiloa. Iparraldeko haize txikia dabilenean sortzen dela diosku Don.k. Bestelako haize-zurrumilloa, ostera, hodeia dagoenean. Klem.k aldiz, sorgin-aizea hegoaizearekin sortzen dela. Remolino de viento.. Sorgin aizia..., oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak eta, zurrumilluak eta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten; oiñ baiño ego-aize geixao eitten juan lenao sasoe baten da. Klem. . Ik. aizé-zurrúmillo. |
| sorgiñari, sorgiñarixa. (-). izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno). . |
| sorgin bedar. (-). atrapa belladona. "Belladona.. Sorgin-bedarra, belarriko miñandako." (SB Eibetno) . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.