Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| kiripista. (-). Ik. kiríbista. |
| kiribil, kiribilla. (c). adjektiboa. Ensortijado.. Oso ille kiribilla zeukan txikittan.. |
| kiribíldu. (c). da-du aditza. KIRIBILDDU, KIRIBILLAU. Entrelazar, ensortijar, enroscar.. Subia arbolan, besuan ero ankan ero, kiribildu in jatan. Klem./ Trentzatxuak kiribilduaz eitten da kopetia./ Erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem. . |
| 1. kiribillau, kiribilláua. (c). adjektiboa. KIRIBILL. Kiribilotsua; ileagatik batik bat. Ensortijado.. Illia be bai kiribillaua, ta erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem.. |
| 2. kiribillau. (-). Ik. kiribíldu. |
| kiríbillo, kiríbillua. (d). izena. Remolino de pelo, ensortijamiento.. Mikel txikixak oso kiribillo polittak dauzka illian./ Zeiñek eiñ ddotsu kiribillo orrek? . |
| kiríbista, kiríbistia. (b). izena. Bi borobileko korapiloa, zapatei egiten zaiena, adibidez. Lazada.. Kiripistia, puntatik tira ein dda prast! libratzen dana. Don. . Ik. erróseta. |
| kiríka, kirikía. (d). izena. Oiloen gaixotasuna; mihi azpian sortzen zaien zerbait; lepoa luzatu eta "kiik" hotsa egiten dute. Enfermedad de las gallinas.. Etxakixat ze eukitzen daben auan. Kirikia kendu be itte jotsek; zeozek emute jotsek, etxakixat ze izeten dan; traban bat ero. Lepua luzetuta kika. Klem./ Eukitzen dabe ba mingaiña, ba aren azpixan eukitze zeben zan bat, da arek itte zotsen kik. Eta arek jateko traba itte zotsen, da jostorratz bat artu, ta kendu itte jakuen.” Klem. . komentario 1 |
| kirikíxo, kirikixúa. (b). izena. (Antzuola.) KIKIRIXO (ANTZ.). Trikua. Erizo. . komentario 1 |
| kíxi ta míxi ibili. (d). esapidea. KISKI TA MIXKI IBILI. Gutxikeriatan ibili; janariari buruz entzun dut bakarrik. Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente.. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez./ Jaizu jan, kixi ta mixi ibilli barik. Klem. . |
| kiskáldu. (b). da-du aditza. KIXKALDU, KIXKAL-KIXKAL EGIN. Erre-erre egin. Calcinar.. Pataterriak kixkaldu ein jatzu./ Barruan zeren guztiak kixkaldu zien./ Kixkal-kixkal eindda geratu zan billotxa labian.. Ik. kískartu. |
| kískartu. (d). da-du aditza. KIXKARTU, KIXKAR-KIXKAR EIÑ. Elkortu eguzkitan edo sutan gehiegi egoteagatik. Urdaia, adibidez, sartaginean asko eukitzeagatik, edo ileak suarekin, edo belarrondua eguzki biziegia hartzeagatik. Resecarse por el calor o el fuego.. Urdaixa gehixegi sikatzen danian erretzerakuan, kixkartu. Klem./ Bero zakar onekin bedarrondua ziero kixkartuta geratu da; burdixan kargatzeko izan leikenik txarrena./ Txapardua esaten jakon erreta jateko gaztaiñiai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta, oso ederrak. Aniz. . Ik. kiskáldu. |
| kízkur, kizkúrra. (b). adjektiboa. KIXKUR, IXKUR. Rizado, crespo.. Ille kixkurra zeukan Julienek txikittan./ Eskabola batzuk lisuak izaten die eta bestiak kixkurrak./ Guk ixkurra, ille ixkurra esaten giñuan. Klem. . Azken forma gutxi erabilia egun. Dena dela, amari «rizado» nola esaten den galdetu diodanean, ixkurra erantzun du, zalantzarik gabe.. |
| kizkúrtu. (-). 1. kizkurtu, . (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar.. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. .. 2. kizkurtu, . (-). . Ik. kuxkúrtu.. |
| 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar.. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. . |
| 2. kizkurtu. (-). Ik. kuxkúrtu. |
| klabéliña, klabéliñia. (a). izena. botanika KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel.. Ik. frantzía-klabéliña, basóklabeliña. |
| klábera, kláberia. (c). izena. Gargara; iltze buruei forma emateko moldea. Clavera.. Giltzak eitteko ari esate jakon klaberia; barilla bat artzen giñuan eta lelengo kuadrautu ta zorroztu, ta geo gaiña aura sartu, klaberan ondo berotu eta aura forjau, eta gero etaratze akon ba prismia ero medialuna etaratze akon. Xub. . komentario 1 |
| klak eiñ. (b). du aditza. Apurtu. Romperse, quebrarse.. Atiai bultzaka ibilli die ta azkenian klak ein ddau zerraduriak. . |
| klaríon, klarióna. (b). izena. KLARIOI. Antes se llamaba así a cualquier trozo de cayuela (arbel-puxketa) que se usaba para escribir, hacer cuentas, etc. sobre piedra. Ahora también a la tiza.. Mutikotan, aittajunak kuentak etara nai zittuanian, da lapitzik ez, klarion billa bialtzen giñuzen estatara./ Maixuak klariona bota zostan arpegira.. Antzina asko erabiltzen zen klariona, ez baitzen luma edo lapitzik sarri izaten. . komentario 1 Ik. árbel. |
| kixki-mixki, kixki-mixkixa. (-). izena. KINKI-MINKI. "Haserrea, eztabaida.. Ori da kixki-mixkixa, ixilduko al za!. Sin. kinkí-mínki. |
| kixki-biurtu. (d). aditza. Kixki-bihurrak, nahaspilak, sortu harian.. Aurrian ekarri biozu arek, abar arek; bestela dana kixki-biurtu eitten da; zuzen korapillo barik etorri deiñ. Felipe. . |
| kiskete jo. (-). esapidea. (Eibar.) "Kriskitin egin, atzamar puntekin hotsa atera.. Jesusa jaio da ta jo deigun kiskete.. komentario 1 |
| kíski, kískixa. (c). izena. KIXKI. Katu-estez . Mutikotan urria baiño estimauao eukitzen giñuan kiskixa./ Kiskixa topau juat frontoi ostian./ Kiskizko pelotak miñ emuten dau. . KISKIZKO PELOTA: barruan kiskia duen larruzko pelota, pelota gogorra.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.