Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 2. tránga, trángia. (d). izena. Linuaren kanpoko azal gogorra apurtzeko erabiltzen zen zurezko tresna, guraize handi batzuen tankera duena. Agramadera.. Trangia esate jakon, ola miiña barrura sartze jakon zer bat. Aniz./ Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana. . |
| 3. tránga, trángia. (d). izena. Errotaren tolbako klaketa. . |
| trangábel, trangabéla. (d). izena. TRANGEL. Supin txikia, sukaldean eta erabiltzen zena, arotzeria lanerako batik bat. Pequeño picador (tronco) de madera que se utilizaba para trabajos de carpintería doméstica.. Sukaldian da neguan eitten zuan, arotzerixan da, orduan ibiltzen zuan trangabela, olako kurioso samar bat. Sukaldian igual, epelian antxe, zepilluakin eskubara burua eitten da. Baiña kanpuan bazeuan, egurra txikitzekuai supiña. Don.. Harakinaren oholari ere berak trangabel edo supiñ deituko liokeela.. Ik. súpiñ. |
| 2. tótal. (c). adberbioa. Zeharo. Totalmente. . Lengo fubola eta oingua total diferentiak dittuk. . Gutxi erabilia.. totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra.. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan. .. total eginda, . (c). esapidea. Mozkor-mozkor eginda.. Goizeko amarretarako total eindda zeuan. . Zoramenaz edo gaixotasunaz ere entzun daiteke. .. |
| trangáu. (-). 1. trangáu, . (d). du aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko. Agramar el lino.. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari.. Ik. tránga.. 2. trangau, . (-). aditza. (Aramaio.) "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram)... |
| 1. trangáu. (d). du aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko. Agramar el lino.. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari.. Ik. tránga. |
| 2. trangau. (-). aditza. (Aramaio.) "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram).. |
| trangeta, trangetia. (d). izena. TRÁNGATZE, -IA. Linua trangatze lana.. Liñua trangetan, trangatzen-da ezaututa nao, baiña ereitten ez; eraitteko kontuik eztaukat. Trangetia olgetia... Juana./ Bai, trangetia gizonak. Hil.. Lan hau egiteko auzokoak biltzen ziren; leku batzuetan emakumeak egiten zuten, beste batzuetan gizonak.. Ik. olgeta, trangáu. |
| trámo. (-). 1. trámo, trámua. (d). izena. Habeartea, postetik postera dagoen tartea. Tramo, luz.. Tramuandako egurra dok ori” orduan esaten da, baiña bestela ba poste bittartiak, postetik postera: poste bittartiak. Don.. Sin. abélarte, posté-bíttarte.. 2. trámo, trámua. (d). izena. Tramo, capa. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza, adibidez.. Lantzian tramo bat; a kendu, da bardindu, da atzea bota lurra, a lur-sikua. Cand./ Ori karobixoi zan ba, lelengo tramo bat egurra da geo arrixa, da atzea gaiñian egurra ta arrixa. Cand... 3. trámo, trámua. (a). izena. Tramo en general.. Iru tramotan eingo dabe autopistia. .. |
| tramánkulo, -u, tramánkulua. (c). izena. Traste edo makina handia. Se dice sobre todo de objetos y herramientas muy aparatosas y grandes.. Tramankulua, erremintta bat ero; egundoko tramankulu zarra da. Klem./ Ganbaran jak gari-joteko makinia; azelakotxe tramankulua.. Baba, artoa, garia... garbitzeko edo xehetzeko esku-makinei esan izan zaie, batik bat. . |
| trabesaiño, trabesaiñua. (c). izena. Trabes jarrita doan egurra. Travesaño. . |
| trábesetako, trábesetakua. (c). izena. Muturrekoa. Bofetón.. Geldik egon ari trabesetako bat artu nai ezpok. Besoaz trabesetara, zeharka, emandako kolpea edo. . |
| trábesetara. (c). adberbioa. TRABES, TRABESKA. Zeharka. Horizontalmente, de lado a lado.. Zure kotxiak enbellezedoria dauka trabesetara./ Trabesetara bajau giñuan aldapia./ Patinau ta trabes jarri jatan kotxia. . Sin. zíarretara, ziarka. trabes edo kurtzez, . (c). esapidea. (Leintz.) Ondo edo gaizki, zela edo hala.. Ta oin ba trabes edo kurtzez ba moldau eitten jittuat [bertsoak]. (AA ArrasEus, 199. o.). .. |
| trabes edo kurtzez. (c). esapidea. (Leintz.) Ondo edo gaizki, zela edo hala.. Ta oin ba trabes edo kurtzez ba moldau eitten jittuat [bertsoak]. (AA ArrasEus, 199. o.). . |
| tragáu. (a). du aditza. Tragar.. Jan ez, tragau ein ddau. . Sin. irúntsi. |
| trágo, trágua. (a). izena. Trago.. Ik. zurrutára, dangára. |
| tráilla. (-). 1. tráilla, tráillia. (c). izena. Abaila. Honda.. Guk beti traillia esaten gontsan baiña, gure zaarrei entzuten notsen ori e. Gerrako kontuak ibilli tta “len abailliakin juten zittuztan” da. Don. . Sin. ábailla.. 2. tráilla, tráillia. (c). izena. (Oñati.) "Cuerda de lana para abarcas y el yugo." (Izag Oñ). . . traillan, . (-). adberbioa. (Eibar.) En cabestrillo.. Eskuturra ausi dabenetik besua traillan daroia. (AAG Eibes). ... |
| 1. tráilla, tráillia. (c). izena. Abaila. Honda.. Guk beti traillia esaten gontsan baiña, gure zaarrei entzuten notsen ori e. Gerrako kontuak ibilli tta “len abailliakin juten zittuztan” da. Don. . Sin. ábailla. |
| 2. tráilla, tráillia. (c). izena. (Oñati.) "Cuerda de lana para abarcas y el yugo." (Izag Oñ). . traillan, . (-). adberbioa. (Eibar.) En cabestrillo.. Eskuturra ausi dabenetik besua traillan daroia. (AAG Eibes). .. |
| trajébaiñu, trajébaiñua. (a). izena. Bainujantzia. Traje de baño.. Trajebaiñua aaztuta joan nitzan plaiara. . |
| traka-traka. (c). Zaldi hanken eta trenaren hotsaren onom.. |
| traketa, traketie. (-). adjektiboa. (Aramaio.) "Pertsona gogorra, bihotz gutxikoa.. Pertsona gogorra da ori, traketa galanta". (Orm Aram). |
| trákets, trakétsa. (c). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. Torpe.. Dantzan ni baiño traketsagoik topatzia ezta erreza. . Sin. moldékaitz, baldar, aldrebes. akerra baiño traketsaua izen, . (-). esapidea. Oso traketsa izan. (Lar Antz).. |
| akerra baiño traketsaua izen. (-). esapidea. Oso traketsa izan. (Lar Antz). |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.