Skip to main content

esapidea

  • aldi oneko edo txarreko egon. (c). esapidea. Umore edo aldarte oneko egon.. Aldi oneko dagonian arrapatzen bozu, tira, baiña bestela ezaitte arrimau be eiñ. .
  • aldían aldíko. (c). esapidea. Garai bakoitzean garai hari dagozkionak.   En cada época los trabajos, etc., correspondientes.. Ana eztago etxian; nobixuana juan da. Badakizu, aldian aldiko lanak./ Mutikotan azelakotxe billurra izaten giñuan konfesatzeko. Aldian aldiko prolemak. .
  • áldixak izan. (c). esapidea. Boladak izan.. Aldixak izaten zittuan gure amandriak; batzutan primeran, beste batzutan burua ziero galduta..
  • alekia artu. (-). esapidea. Agarrotarse, griparse.. Makiña bati bein ejiak alekia artu ezkero arreglo zailla izaten jok..
  • alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota.. Keixia alian zeuala egin zeban izotza.. Ik. loran egon.
  • álkar ártu. (b). esapidea. Ados jarri zerbait egiteko.   Aliarse, confabularse. Mutiko guztiak alkar artu zeben da andereñuai ezotsen arpegira begiratzen./ Euskaldunok alkar artzen bagenki ezkiñake modu onetan ibilliko. .
  • álkar gáldu. (c). esapidea. Batak bestea galdu.   Perjudicar el uno al otro.. Asarre papeladak eitten badittue be eren artian eztabe alkar galduko./ Abogautan asi zien bixak, eta azkenian alkar galdu zeben. Abogauak dana jan zotsen bai batai tta bai bestiai. .
  • 1. altan egon. (b). esapidea. Txakurra edo behorra, esate baterako, susara egon.   Estar en celo la perra, la yegua, etc.. Gure Pintto alta dago..
  • altáre nausixán modúan apáindduta. (c). esapidea. Dotore jantzita, orraztuta, pintatuta, doazen emakumeengatik esan ohi da, ironiaz edo kritika guraz.   Adornada como el altar mayor. Dícese de las mujeres muy preparadas, con sorna.. Ezkondua izan arren or ikusikon edozein astegun buruzurittan altare nausixan moduan apaindduta./ Bai neska, ezautukozu, altare nausixan moduan apaindduta ibiltzen dan puxika bat. .
  • 3. altuena be. (b). esapidea. Gehienera ere. . Arek altuena be ogei urte izango jittuk. .
  • ama-mosu izan. (c). esapidea. Musuan amaren antza izan.   Tener la cara de la madre.. Zu ama-mosu za eta zure anaia berriz aitta-mosu./ Familixa orretan danak die ama-mosu.. Baita: aitta-mosu, aittajauna-mosu....
  • amabirjiñia urten. (-). esapidea. "Zortea izan ohi denean esaten da; ustekabe ona gertatzean ere bai.. Gabe guztia argi bae eon, da jaikitzeko orduan argixa etorri... Oixe da Amabirjiñia ertetzia!" (Lar Antz). .
  • amaika ikusteko jaio giñan!. (b). esapidea. Harridurazko esapide ezaguna..
  • amaika olako!. (c). esapidea. AMAIKA OLAKO. Zenbat horrelako kasu.. Oiñ Roldanen asuntua jakin dda, baiña amaika olako egongo da./ Zeldara sartu eta kartak eta liburuak eruan, gaberdixan katxeau, ta amaika olako. .
  • amandriai sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gezurra sartu, ziria sartu.. Bueno i, ori amandriai sartuixok nai bok..
  • ámen ámen eiñ. (c). esapidea. Baietz esan, arrazoia eman.   Dar incondicionalmente la razón.. Ori oittuta dago, jente guztiak amen amen ein daixon./ Aintxinan, abadiak eta maistruak esaten zebana sagraua zuan. Amen amen eiñ da aurrera. .
  • amen-amen jendia. (-). esapidea. (Eibar.) BAI-BAI JENDIA. "Lausengutan dabilenari esaten zaio.. Ez eban inguruan amen-amen jendia baiño..
  • amorro aundirik izan ez. (c). esapidea. Gogo handirik izan ez.. Arek eztauka lanerako amorro aundirik..
  • an aizelakuan emen!. (-). esapidea. (Eibar.) Norbaiti agudo itzultzeko agintzeko erabiltzen da.. Juari azkar, an aixelakuan emen!.
  • an be bábak lekátik. (d). esapidea. "Han be be txakurrak ortosik"en gisakoa.. —Ze moduz Alemanian? —An be babak lekatik. .
  • an be txakurrak ortosik. (c). esapidea. Han ere gauzak hemengo antzera.. Alemaniara joan zuan, baiña an be txakurrak ortosik.. Sin. an be bábak lekátik.
  • anasetik kaifasenera ibili. (d). esapidea. (Oñati.) Zerbait lortzeko atzera eta aurrera ibili.. Azkenian konsegidu arek, Anasetik Kaifasenera ibilli ondoren..
  • Anboto txapelakin egon. (c). esapidea. Haserre aurpegia eduki.. Argi ibili adi tabernarixakin, Anboto txapelakin jaok-eta..
  • andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan.   Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc.. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba.. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera"..
  • andakatik mundakara ibilli. (-). esapidea. "Galduta edo noraezean ibili." (Lar Antz). . Sin. nunbaittetik nunbaittera.