esapidea
- astua txalma ta guzti baiño astuaua. (-). esapidea. (Antzuola.) Oso astoa. (Lar Antz)..
- astuak baiño lan geixao eiñ. (b). esapidea. Lan asko egin..
- astuak jauzkak buztanpian. (c). esapidea. Diru kopuru bati asko irizten zaionean esan ohi den esapidea.. Olako kotxe batek bost milloi balio jittuk. Astuak jauzkak buztanpian. .
- astuak pe gaztetan politak izaten ei dira. (c). esapidea. "Norbait itsusia dela adierazteko konparazioa." (AAG Eibes). .
- ateik aiña maratilla euki. (c). esapidea. Denerako erantzuna, soluzioa euki, tranpa guztiak jakin..
- atrebentzia ez bada. (c). esapidea. Zerbait delikatua galdetzeko edo esateko sarrera formula.. Atrebentzia ezpada, zenbat urte daukazu?.
- atze ona euki. (c). esapidea. Nahikoa diru edo baliabide izan edozein ezustekori aurre egiteko.. Urtebetian paruan egon arren, orrek eztauka billurrik. Atze ona dauka orrek. . Ik. atzékalde.
- atzé-mardo egon. (d). esapidea. Ezer egin gabe egon, egonean egon. Lit.: ipurtaundi egon.. Zuek egon atze-mardo, lanak berez eingo dielakuan. . Oso galdua..
- atzekalde ona edo txarra euki. (b). esapidea. (Oñati.) "Atzekalde ona, txarra xakok: se dice de una persona de buena o mala conducta, de mucha o poca reserva de dinero." (Izag Oñ).. Ik. atze ona euki.
- atzeko otzik barik. (c). esapidea. (Eibar.) "Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakoa baino erantzun zorrotzagoa eman.. Plaentziatarren urteerak atzeko otzik bakuak izaten dira..
- átzera bota. (b). esapidea. Rechazar.. Caja Ahorros-eko oposiziñotan, lau ez, beste guztiak lelengo prueban atzera botaittue..
- atzera mardo egin. (-). esapidea. "Tabernetan eta, ordaintzeko orduan atzean geratu." (Zuaz Deb)..
- átzeraka bótatzeko modukúa. (c). esapidea. Usain txarrekoa, ia beti.. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaina jeukan. .
- 2. atzetik emon. (b). esapidea. (arrunkeria.) Uzkitik zakila sartu. Irudizkoetan, izorratu.. Kontuz ibilli ari, akordau orduko atzetik emungoske ta. .
- 1. atzetik emon. (b). dio aditza. Ibilgailu batek beste bat atzetik jo.. Atzo atzetik emon josten San Juango rektan. .
- 1. atzetik ibili. (b). esapidea. Norbaiti jarraika ibili. Besteak beste, faboreak edo arreta eskuratu nahirik. Julion atzetik ei dabitz urrengo elekziñuetarako./ Polizia atzetik ei dauka./ Neska orren atzetik jabik aspaldixan. .
- atzia jorratzen ibilli. (c). esapidea. Norbaitez gaizki esaten jardun..
- atzian gelditzekua ez izan. (c). esapidea. Ausarta, aurrera egitekoa izan.. Zuk pentsauko dozu zure semia santua dala? Ba aura be ezta atzera gelditzekua. .
- atzian zulua izan. (-). esapidea. Inor ez dela perfektua adierazten duen esapidea.. Aberatsa eta ederra eta nai dana izango da, baiña arek pe izango dau zeoze. Arek pe atzian zulua. . Sin. ipurdian zulua euki.
- atzo goizekúa ez izan. (c). esapidea. Aspaldikoa izan.. Orrek izangoittu onezkero berrogetamar urte. Ori beroi be ezta atzo goizekua. .
- au be badogu!. (c). esapidea. Atsekabea adierazten duen expresioa.. Oiñ au be badogu? Besteik etxakun falta!.
- au da au!. (c). esapidea. AUXE DOK OIXE!. Expresíones que denotan enfado o malestar.. Auxe dok auxe! Txorixak arto guztiak jan. .
- áu ézta jíria!. (b). esapidea. Esto no es fundamento.. Ordubatak eta oinddio jaiki barik. Au ezta jiria! .
- aua neurri. (-). esapidea. (Eibar.) "Nahi beste, aukeran.. Aua neurri gura daben gauza guztietarako.. komentario 1
- 1. aukerán. (c). adberbioa. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir.. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak. .