esapidea
- 2. azpikuaz gora. (c). esapidea. Patas arriba.. Guardazobillak etxe guztia azpikuaz gora laga doskue.. Sin. ankázgora.
- azpíttik jokátu. (c). esapidea. Pelota partiduetan dirua faboritoaren kontra edo nabarmen galtzen doanaren alde jokatu.. Azpittik jokatu giñuan, berreun millai (edo doscientos a milla) eta irabazi. .
- aztorautako astarra baiño sazkarraua izan. (-). esapidea. (Eibar.) Oso zakarra izan. .
- azurra eta azala izan. (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon.. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian. .
- ázurrak berdínddu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete. Llenarse, saciarse.. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta.. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. .
- azurretaraiño egon. (c). esapidea. Kokoteraino egon..
- azurretaraiñoko billurra sartu. (c). esapidea. Izutu..
- baba-kanpaiak jo. (-). esapidea. Bazkal ordua heldu.. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu. .
- babaparria baiño meiagua. (-). esapidea. Oso mehea.. Txikitten babaparrie baiño mehiaue nitzuan, fraka motzetan ankak eta burue besteik ez. (AA ArrasEus 190. o.) .
- bai tokáu be astuái pólaiñak. (-). esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea. .
- baiezkuan egon. (b). esapidea. BAIETZÍAN EGON. Creer que sí.. Biar badaukau afaririk?/ Bai, beintzat ni baiezkuan nago. .
- baiña bakua izan. (c). esapidea. Aitzakiarik gabekoa, behar den bezalakoa izan.. Baiña bakua da erosi dogun kotxia!.
- bainak ortuan. (c). esapidea. Norbaitek baina adbersatiboa gehiegi darabilela iritzitakoan erantzun ohi dena.. .
- bajáuta egon. (c). esapidea. Osasun aldetik okerrago egon. Estar desmejorado de salud.. Ezta makala izan baiña aspaldixan bajauta dago./ Eleuteriokin trink ein ddot kalian da oso bajauta ikusi dot.. Ik. kolóriak bajáuta.
- baju ibili. (c). esapidea. BAJU IKUSI. Eskas, ez ondo, ibili. No andar bien, no rendir a plenitud.. Aspalditxo onetan Indurain baju samar dabill./ Gaur baju ikuste aut. Ze, atzo nun izan zuan parrandia? .
- bakaillaua baino igarrago egon. (-). esapidea. BAKAILLAUA BAINO FLAKUAGO, SIKUAGO EGON. Oso argal egon. .
- bakeik ez izan. (-). esapidea. Lasai ez egon.. Pastela jan arte eneukan bakeik./ Aretxekin egoteke ezeukan ba bakeik eta etxoin iñ bier izen gontsan. .
- bákiak eiñ. (b). esapidea. BAKEZKUAK EIÑ (C). Hacer las paces.. Seme-alabak, aitta il jakuenian bakezkuak ein zittuen./ Ala umiak! bakiak eiñ etxera joan aurretik..
- balantza guztiak alde ez izan. (d). esapidea. Iritzi guztiak aldeko ez izan.. Ta aitzen emon biarrian nago Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergaran balantza guztiak ez dituala alde. (SM Ezten) .
- banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio:. Zer, gaur banastapian lo ein biakozu.. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?. Ik. lokátoki.
- banenguan ba ni. (c). esapidea. Harrituta nengoen.. Banenguan ba ni... Zeozegaittik etzan aspaldixan etortzen. .