esapidea
- arnasia artzeko asti barik. (b). esapidea. Jesus baten, derrepente. . Arnasia artzeko asti barik eran juan botillia.. Presaka eta korrika zentzuan ere entzun daiteke..
- arnasía bueltáu. (c). esapidea. Arnasestua puska bat lasaitu. Superar la situación de jadeo intenso.. Ein neban aintxintxiketaldixakin bos minutuan arnasia bueltau ezindda egon nitzuan. .
- arpégi aundíxa edo gogorra euki. (a). esapidea. Tener mucha cara, mucha jeta.. Sin. nárru sendúa euki.
- arpegíxa émun. (-). esapidea. Dar la cara.. Atzetik beti gaizki esaka dabill, baiña sekula eztau arpegirik emuten. .
- arpegíxa etára. (b). esapidea. Sacar la cara a alguien.. Ridikuluan laga bia nindduan tontoarro arek. Eskerrak Mikelek arpegixa etara zostana.. Erderatiko kalkoak dirudite hiru esapideok. .
- árra barrúan éuki. (c). esapidea. Kezka handi bat izan. Tener una preocupación que corroe por dentro.. Uste zeban kanzerra zeukala; ar ori zeukan barruan sartuta ta etzan bizi be..
- 1. arra euki. (c). esapidea. Gorrotoa eduki.. Egundoko arra jotsan alkatiai eskolakua pasau zanetik..
- 2. arra euki. (c). esapidea. Zaletasun utziezin bat izan.. Politikian arra daukenak bizi guztirako eukitzen juek..
- arranak jotia. (-). esapidea. (Leintz.) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.. Ik. zenzerráda.
- arrapaik ori!. (c). esapidea. Zerbaitetan gora egin duenagatik esan ohi da. . Iru makina zarrekin asi zuan atai baten eta oiñ ikusi zelako fabrika alia daukan. Arrapaik ori! .
- arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea.. Ormaiztegiko txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. . Esaldia osorik entzun izan da. Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori. .
- árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. .
- arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. .
- 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu.. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. .
- arre-arre ibili. (-). esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili. .
- arretxiko artu, eruan. (b). esapidea. ARRAITXIKO (EIB.). Norbait, umea gehienetan, bizkarrean hartu eta eraman.. Aittak Antton arretxiko eruan eben Urbixaraiño.. Ik. arréburroka.
- arri-koskorra baiño gogorrago ibili. (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili.. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan. .
- arri-koskorran pare lo eiñ. (b). esapidea. Lo sakon egin.. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo.. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke. .
- árrika bota. (b). esapidea. ARRIKA JAURTI. Zerbait indarrez urruti bota. Arrojar lejos un objeto como se hace con las piedras.. Nere txapela artu ta arrika jaurti zeban errekara. .
- arrikara baten barruan. (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan.. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon. .
- arrimaría jo. (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin.. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri. .
- arrímauta bizi. (b). esapidea. Ezkondu gabe elkarrekin bizi. Vivir arrejuntados.. Ez ekixan ala? Aspalditxotik arrimauta bizi i dittuk. .