esapidea
- bizkarra berotu. (b). esapidea. Jipoitu.. Formal ezpaabill neuk berotukostat bixkarra. . Sin. lepua berotu.
- bizkárra jaso. (c). esapidea. Desentenderse de un asunto con desdén.. Preguntau notsanian dirua noiz bueltau bia zeban, bixkarra jaso ta aurrera ein zeban.. Sin. lepúa jaso.
- bólo-bólo ibili. (c). esapidea. Ahoz aho ibili.. Bolo-bolo dabill errixan droga asuntuan sartuta dagona. . Sin. buru-buru ibilli.
- bosgarren txala izan. (-). esapidea. "Behiak lau erro izaten ditu. Bost txal izaten baditu, bosgarrena goseak. Zerbait banatu eta ezer gabe geratzen bada esaten da, edo, oro har, sobra dagoenarengatik.. Ze, bosgarren txalan moduan ni ala?" (Lar Antz)..
- bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan.. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. .
- bueltia etorri. (c). esapidea. Egoera alderantziz jarri.. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian.. Erregimen aldaketaz sarri erabilia. .
- burpilla emon. (-). esapidea. "Dar efecto a la bola. Gehixenbat boleta jokoan erabiltzen dan esakeria, baiña bestela be erabiltzen da, foballian eta beste edozein jokotan." (SB Eibetno). .
- burrundára baten. (b). esapidea. Arrapataka eta zarata baten.. Goizian goizetik burrundara baten dabill gure ama./ Motorra pasau dok etxe aurretik burrundara baten. .
- burtxeloka egin. (-). esapidea. "Ganauak buruaz joteko keiñua egin.. Sin. jotera egin, adarka egin." (SB Eibetno)..
- buru-buru ibilli. (-). esapidea. (Antzuola.) "Denen ahotan ibili.. Kontu ori buru-buru dabil." (Lar Antz).. Sin. bólo-bólo ibili.
- burúa apúrtu. (a). esapidea. Devanarse los sesos.. Ordenadorian burua apurtzen ibilli nitzan atsalde guztia gauza bat asmau ezindda. .
- burúa erakútsi. (c). esapidea. Nabarmendu. Hacer ostentación.. Bere burua erakustearren iñundienak eitteittue batzuk. .
- burúa galdu. (b). esapidea. Zoratu, zentzuna galdu. Enloquecer, perder el juicio.. Burua ziero galduta ei dauka./ Fulana bategaittik galdu zeban burua. .
- 1. burua jaso. (c). esapidea. Aurrera irten.. Taberna orrek burua jaso orduko urte batzuk pasauko die..
- 2. burua jaso. (c). esapidea. Animoak hartu, adoretu.. Andria il jakonetik burua jaso ezindda dabil. . Ezezkoetan batik bat..
- burúa léngo lepótik éuki. (c). esapidea. Norbaitek lehengo berdintsua izaten jarraitu. .
- burúa makúrtu. (b). esapidea. Agachar la cabeza, humillarse.. Aura, burua ez makurtzearren kapaz da edozer astakerixa eitteko. .
- buruai azka eiñ. (c). esapidea. Lamentarse vanamente de algo.. Argi ibili zaitte, gero buruari azka eittia alperra da ta. . Ik. azkúra.
- buruai bueltak emon. (b). esapidea. Asko pentsatu.. Buruai bueltak emun arren etxakixat ze ein ddoten karteriakin. .
- burúan euki. (b). esapidea. Recordar, retener en la memoria. . Oinddio buruan daukat zuen aittajunak esan zostana.. Sin. gogúan euki.
- buruan geldittu. (b). esapidea. BURUAN GERATU. Fijarse en la memoria.. Buruan geldittu jatan Egileorren bertsua./ Euruak zenbat balio daben milla aldiz entzun juat, baiña etxatak buruan geratzen..