Skip to main content

esapidea

  • egonian egon. (c). esapidea. Egon, azpimarratuta.. Guk ze eingo dou ba onezkero... egonian egon./ Egonian egonda eztago ezer. .
  • eguáldi txakúrra eiñ, egon.. (c). esapidea. Eguraldi oso txarra egin, egon.. Joan dan aste ontan aizia, txingorra... egualdi txakurra ein ddau.. Ik. txakur.
  • eguna joan, eguna etorri. (b). esapidea. Denbora iragan arren... . Eguna joan, eguna etorri, eta beti berdiñ. .
  • 1. eguna sartu. (c). esapidea. Eguna ilundu.. Udan eguna berandu sartzen dau. .
  • 2. eguna sartu. (c). esapidea. Eguna lanean igaro.. Etxera nentorren fabrikan eguna sartuta..
  • egunian baiño egunian. (c). esapidea. Gero eta.. Egunian baiño egunian polittaua zare. .
  • egúrra émon. (b). esapidea. EGURRA ÁRTU. Dar o recibir una paliza, represión, castigo.. Realak egurra emon dotsa Madrilli./ Deskuidatzen bazate egurra artuta etorriko zate. . Baita kirolean edo lanean gogor saiatu, dena eman: azkenengo kilometruan egur baten hasi zuan eta ixa minutua etara jotsan bigarrenari..
  • éittekon bat eiñ. (c). esapidea. EITTEKUA EIÑ. Pikardiaren bat, barrabaskeriaren bat, gauza desegokiren bat egin.. Umiak bakarrik lagaittuzu etxian? Eingo dabe eittekon bat./ Guk ein ddou eittekua! .
  • ekúlonduai mun émon ézindda. (d). esapidea. Ezin ailegaturik, diruz, batez ere.   Sin poder besar el codo, literalmente. Se dice de quien no le alcanza el dinero.. Dirua gutxi daukanak eta: ekulunduai mun emun ezindda; diru gutxin zera zuan ori. Klem. .
  • elizan sartu. (-). esapidea. "Emakumia elixan sartu 'garbitzera', umia euki eta egun batzuetara.. Alboko andriak gaur ein dau elizan sartzia..
  • elorrixo ikusi. (c). esapidea. (Oñati.) ELORRIXO JUAN BARIK IKUSI. Gorriak ikusi.. "Elorrixo ikusita naok ni: vió negras..
  • entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako.. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen. .
  • éntzun-éntzun eiñ. (c). esapidea. Norbaitek esaten dizuna entzun, norberak ezer erantzun gabe. Bronka, sermoia, erretolika luzea..., gehienetan.. —Ze moduz mitiñian? —Ba, entzun-entzun ein juau ta kalera./ Gaztetan etxian zenbat bronka berandu aillegatziagaittik. Guk entzun-entzun eiñ da oera. .
  • epel-epel eiñ. (c). esapidea. (eufemismoa.) Mozkortu.. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben.. Epeldu ere bai zentzu honetan..
  • erako egon. (c). esapidea. Zerbait egiteko gogo berezia izan.. Erako dago gaur gure gizona soiño dantzarako (AAG Eibes).. Ik. éra.
  • eran txarrekua izen. (-). esapidea. Edandakoan gaizto jarri.. Eran txarrekua izen da beti Inaxio. (Lar Antz).
  • eranai emon. (c). esapidea. Darse a a la bebida.. Ori aspaldixan eranai emonda dago. .
  • éranda égon.. (b). esapidea. Estar bebido.. Rekta erdixan baztarra joteko eranda egongo zan..
  • eranían pasau. (c). esapidea. Gehiegi edan.. Itxuria eranian pasau zan, da gero txokia kotxiakin./ Len aguazillak erretiratzen jittuan dantzatik eranian pasautakuak. .
  • erara ebagi. (b). esapidea. Cortar madera o carne en su posición normal.. Egurra erara ebagi ero kontrara ebagi alde ederra dago.. Sin. bétara ebági. Ant. kóntrara ebági, kontrabéta ebagi.
  • erara etorri. (b). esapidea. ERARA JOAN. Egoki etorri.. Baloia erara etorri jatan da txute galanta jo notsan. .
  • erbí-árra izan. (d). esapidea. Emakumetan gogorra izan. Akordatzen naiz Tomas-Markik gure aitari gaztetako konkistak kontatzen zizkionean honek zera esan ohi ziola:. I aiz erbi-arra, i. . Ik. katar.
  • erbixa beziñ argi. (-). esapidea. Oso argi, zoli.. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz). .
  • erderak artu. (d). esapidea. Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan.. Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. . Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna. .
  • érdi tta érdi. (c). esapidea. Erdi eta erdi.   Mitad y mitad. Aurten aprobauak eta suspensuak erdi tta erdi izen die. .