Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

gaztétu. (a). da du Aditza. Rejuvenecer. Aspaldixan gaztetu ein za./ Bizarra kendu dabenetik gaztetuta dago.
gaztetxo, gaztetxua. (b). Izena. Hamabi-hamasei (?) urteko gaztea. Gaztetxo kuadrilla bat zetorren bidian gora./ Neska gáztetxo batekin ikusi dot.
gazúra, gazuría. (c). Izena. Gaztaia egiterakoan esneari kentzen zaion ura. · Suero de la leche. Txarrixak gustora jaten dabe gazuria.
géi. 1.géi, géixa. (d). Izena. Gaia. Eginkizuna, helburua. · Fin, objetivo. Eskumara esateko ta ezkerrera, gei orrekin ez, baiña gora da beera. Don./ Sardia, orduan ze geittarako dan izengo litzake ta: “zer, atzera-sardia ala aurrera-sardia?” Don./ Banastak izete zien forma diferentekuak pe bai, gei diferentatarakuak, segun zetarako zan. Don.” 2.géi, géixa. (d). Izena. Gaia. · Tema. Beixa e, "zer? ausnartu ete jok"? preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, "ausnarrian dago, ondo dago". Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan. Don.” Donatok behin baino gehiagotan darabil hitza. Bestela ez dugu asko entzun. Atzizki bezela: abadegi, andragei, gizongei, kurutzegi... hitzetan.. 3.gei, geixa. Izena. Eibar. "Larva. Animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa esaten da." (SB Eibetno).
géittu. (a). da du Aditza. Gehitu. · Aumentar, añadir. Asko geittu da lanik eza./ Etxiai tejabana bat geittu dotse.
géitxo. (a). Adberbioa. Gehiegitxo. · Demasiado (con matiz diminutivo). Gaur geitxo jan juat. content_copy lártxo.
geitxúao. (a). Zenbatzailea. Gehixeago. · Un poco más. Botaidazu baba geitxuao.
géixao. (a). Adberbioa. Gehiago. · Más.
géixegi. 1.géixegi. (a). Adberbioa. géixei. Demasiado. Zuk geixegi dakizu. content_copy larregi. 2.géixegi, géixegixa. (c). Izena. Gehiegia. · Lo demasiado. Diruik eza txarra da baiña geixegixa be ezta ona. S” content_copy lárregi. Esamoldeak: geixegixan ibili. (c). Esapidea. Abusatzen jardun. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon.
géixen. 1.geixen. (a). Adberbioa. Gehien. · Lo que más. Zuri berduria gustatze jatzu geixen. 2.géixen, géixena(k). Zenbatzailea. La mayor parte, la mayoría. Diru geixena liburutan gastatzen dau./ Geixenak bakaziñotan dare./ Arabar geixenak eztakixe euskeraz. Esamoldeak: geixentsu, geixentsuak. (c). Zenbatzailea. Gehientsuak. · Los más Geixentsuak basarrittik bizi die. GEIXENTSU. De los que más. Auxe da geixentsu saltzen dan liburua. .
géixenbat. (b). Juntagailua. Más que nada, sobre todo. Amandria ikustearren joan naiz, geixenbat. content_copy batez be.
géixenera be. (b). Juntagailua. géixenez be, geixenera jota be. A lo más, a lo sumo. Uberan, geixenera be, berreun lagun biziko die.
géixenetan. (a). Adberbioa. La mayoría de las veces, generalmente. Udaberrixa, geixenetan, txarra eitten dau.
geixki, geizki.
gelatz
gelatz, gelátza. (d). Izena. elátz, gendatz, gelatzu. Laratza. Beheko suan goiko paretatik zintzilik egoten den kate gantxoduna, nondik zintzilikatzen den galdara. Esaera da etxeko kontuak hark jakiten dituela, eta isilik euki. · Llar. Baba-galdaria egoten zuan ke baten gelatzetik zintzilik./ Asko dakixenoi? Gelatza. Orrek, esaten dabe, etxeko kontu danak orrek jakitteittuala; ta ixilik euki. Don./ Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo. Ben.” content_copy laratz.
geldaon, geldaona. (c). Izena. Kalderoia.
géldi. 1.geldi. (a). Adberbioa. geldik. Geldirik. · Quieto. Geldi egon zaitte./ Obrak geldik dare./ Geldi-geldi zeuan txakurra. GELDIK esaten da gehiago.. Esamoldeak: geldi egotekua ez izan. (b). Esapidea. Mugitua izan. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua. geldi egon. (a). da Aditza. Estar quieto. 2.geldi. (a). Adberbioa. Poliki. · Lentamente. Geldi joan, eztago prixaik eta. Esamoldeak: geldi-geldíxan. (c). Adberbioa. Bizikletan ahalik eta polikien ibiltzeari, geldi eta oreka zainduz egoteari, geldi-geldixan egitea esaten zaio. · Dícese del mantener el equilibrio sobre la bicicleta avanzando lo menos posible. Elgetara igotzen ez, baiña nai dokenian geldi-geldixan jokatukostat./ Aura orduak egongo litzake geldi-geldixan. 3.geldi, geldíxa. (c). Adjektiboa. Nerbio gutxikoa. · Lento, -a, de poco nervio. Mediku ona da, baiña geldi samarra./ Zelako geldixa dan gasolinero barrixa.
geldígor
geldígor, geldígorra. (c). Adjektiboa. geldigórri. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat. · Inquieto, -a, el que no para quieto. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan. GELDIG.