Skip to main content
. paskua-ópill , paskua-opílla . (c).
Laburpena
paskua-ópill, paskua-opílla. (c). izena. Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura.   Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados.. Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem.. Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean.. Ik. karápaixo, oláta.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Oharrak
Ik.<b> gari-opill, arrautz-opill, olata, karapaixo </b>(gauza berari ematen zaizkion izenak).
Forma mugatua
paskua-opílla
. Páskuak . (b).
Laburpena
Páskuak. (b). izen propioa. PASKÚA MAIETZEKO. Bergarako jai nagusiak.   La Pascua de Pentecostés.. Barrakak etortzen die Paskuetan. . Adinekoek PASK.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
. Paskúa Udaberríko , Paskua Udaberrikúa . (d).
Laburpena
Paskúa Udaberríko, Paskua Udaberrikúa. (d). Berpizkunde Eguna.   Domingo de Resurrección. Paskua lenengúa deitzen zitzaion igandeari eta Paskúa bigarrena astelehenari,. Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten, jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. Don.. PASKUA LENENGUA deitzen zitzaion igandeari, eta PASKUA BIGARRENA astelehenari, PASKUA SAN MARTINGO ere bai. San Martin gotzainaren ermita (ez konfunditu izen bereko beste bi santuekin, Toursekoa . Ik. Paskúa Maietzeko, paskua-ópill, néskak píxatzia.
Ezaguera
Ia galdua
Oharrak
Forma mugatua
Paskua Udaberrikúa
. Paskúa Maietzeko , Paskua Maietzekúa . (d).
Laburpena
Paskúa Maietzeko, Paskua Maietzekúa. (d). izen propioa. Paskuak, Bergarako jaiak. Izen honekin deitzen zitzaion lehen, batik bat bi Paskuak (Berbizkundekoa eta Pentekostes) bereizi nahi zirenean.   Pascua de Pentecostés.. Paskua Udaberrikoz jaixak Ozetan da Paskua Maietzekoz Bergako kalian.. Orain Paskuak, soilik.. Ik. Páskuak.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
Paskua Maietzekúa
. páskiñ , paskíña . (c).
Laburpena
páskiñ, paskíña. (c). izena. Leku agirian jartzen den orria edo kartela, edo lurrera bota edo banatzen den orria, politikoa batik bat.   Pasquín, octavilla política.. Erriko pareta guztiak paskiñez beteta dare huelgia dala ta.. Lehengo zaharrek asko erabilia. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
paskíña
Argazkiak
paskina
. pasíoleku , pasíolekua . (c).
Laburpena
pasíoleku, pasíolekua. (c). izena. PÁSIO LÉKU. Paseatzeko tokia.. Or Santamaiña aldian pasiolekua zuan kanposanturako bide ori. Don. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
pasíolekua
. pásio , pásiua . (b).
Laburpena
pásio, pásiua. (b). izena. Paseo.. Pasio politta dago Gorlatik Trekutzera. . PÁSIUAN IBILLI. Andar paseando, de paseo.. Sin. pasiáda.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Sinonimoak
Forma mugatua
pásiua
. pasiñ , pasiña .
Laburpena
pasiñ, pasiña. (-). izena. "Hojalatazko terreiña.. Pasiña da hojalatazko barriñoia." (Lar Antz). .
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
pasiña