astia edo eguna sartu. (b). esapidea. Astea edo eguna lanean igaro.. Aste au be sartu dou beintzet./ Iru egun sartu najittuan uezaban komuna konpontzen. .
puf!. (b). onomatopeia. Nekea, ezjakintasuna, asperdura edo higuina adierazten duen espresioa. Expresión de agobio.. Puf! Oiñ asi zaitte deberiak eitten./ Puf!, batek daki zeiñek ein daben hori. (SB Eibetno).
.
pikúluze, pikúluzia. (c). adjektiboa. Behar ez dena esan zalea. Indiscreto, -a, deslenguado, -a.. Ixilik egoten noiz ikasi biozu pikuluze orrek?.. Umeez, batik bat.. Ik. pikutero, -a.
Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean.. Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere.. Ik. Míxo, Pekiñera bialdu, Otxandíxo, Canfránc, Gaztándola, Lezárrisoro, Buztingorri.