Skip to main content
. estegórri , estegorríxa . (c).
Laburpena
estegórri, estegorríxa. (c). izena. Esófago.. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik, brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Oharrak
Ik. este-aundi
Forma mugatua
estegorríxa
. estátu , estatúa . (d).
Laburpena
estátu, estatúa. (d). izena. Estado, antigua medida de superficie. Zera dio M. Moliner-ek: "Estado. Medida de superficie equivalente a 49 pies cuadrados".. Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua, eta etareia. Lenao esan eitte zeben, baiña neuk ola ibili ola, neuk ezautu ta zenbat dien eztakitt: estatúa. Izengo zan laixan eitten zana ero. Don. .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
estatúa
. éstata , éstatia . (b).
Laburpena
éstata, éstatia. (b). izena. ÉSTRATA, ESTRETA, ESTATARRO, ESTRADA (LEIN.). Lurraren nibela baino beheragotik, sakonagotik, doan bidea. Uraren eta gurdien eraginez, batik bat, sakontzen ziren.   Estrada; dícese de los caminos que transcurren . Len baserri guztietara zeuan estatia, baiña oiñ sasiz eta anabasaz beteta dare./ Mutikua estatara jausi zan muturrez aurrera./ Urak lurrazala eruan eruan, olaxe einddakuak (estatak). Klem. . Zakarrak botatzeko leku bihurtu ziren estatak bere izatea galdu zutenean. Orain ia guztiak estalita daude.. komentario 1
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Forma mugatua
éstatia
. éstanpa , éstanpia . (d).
Laburpena
éstanpa, éstanpia. (d). izena. Forjaketa mekanikoan metala konprimatzeko erabiltzen den moldea, eta molde-erdi bakoitza.   Troquel, matriz.. Estanpaziñua, trokela be bai, estanpia bai. Eusebio. . Goiko estanpa edo mailua prentsaren orgari lotzen zaio, eta beheko estanpa edo ingudea mahaian finkatzen da..
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
éstanpia
. éstalpe , éstalpia . (b).
Laburpena
éstalpe, éstalpia. (b). izena. Goia estalita eta alboa(k) libre dituen aterpea.   Cobertizo.. Estalpian dare egurra, tratoria ta erreminttak. . Ik. áterpe.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Forma mugatua
éstalpia