moskan, moskána. (c). izena. Intxaurraren azal berdea. Cáscara verde de la nuez.. Moskanakin ibilli ezkero nekeza da eskuak garbitzia.. Gure amak dio eskuak moskanez zikinduta joan ezkero, «Kaputxinuak bietzak moztuko dotsu» esaten zietela etxean. Zergatik ote?. moskanak kendu, . (-). esapidea. "Harro edo tonto usainak kendu.. Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb).
..
2. maittatu. (d). du aditza. MAITTATU ERAGIN. Abere-amak, ardiak batik bat, bere kumeaz arduratu, erroa edaten utziz, etab. Hacer caso la oveja u otro animal a su cría.. Izateittuk ardixak umia maittatze eztabenak; derriorrian eutsitta esnia artu erain biar izate jakuenak. Billotxa maittatze eztaben ardixak izateittuk. -Eta zer egiten jakue? -Ba elduta derriorrian eran eraiñ. Beixak pe tokau izan dittuk txalai ostikoka ein izan jauenak pe. Klem./ Kostata baiña azkenian maittatu dau bere umia.. MAITTATU ERAGIN ere bai, beraz. Honetarako modu bat omen da txakurra tartean sartzea.. Ik. máitte izan.
kostía kósta. (c). esapidea. Cueste lo que cueste.. Lasanera joan biou bazkaltzera, kostia kosta./ Kostia kosta, aretxekin ezkontzia nai juan.. Gure lagun artean zera esan ohi da udan: Goazen kosta aldera egun pasa, kostia kosta..
kokálde, kokaldía. (d). izena. Ardiaren lepoko gaitza, bozioa edo.. Golua esaten jako ardixan kokaldiai be, ardixak daukan gaitzai be golua esaten jakon. Ardixak eukitzen jok kokaldía, enfermedade bat. Don./ Kokaldia esaten zan len. Ba emen lepopian poltsa bat urtetze otsen. Luis.. Ik. kokalla, gólu.