Bestelako izenak | Epelerreka |
---|---|
Auzoa | |
Elementu geografikoa | |
Bestelako jakingarriak |
Kanpanzar eta Lasarte inguruan sortu eta tarterik handienean Bergara eta Arrasateren arteko muga egin ondoren, Epeleko biribil parean, Arrasate aldetik egiten du bat Debarekin. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 5, idatzizkoak 5. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1886 | EPELA | Elorregi | ERREKATXOA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1828 | EPELDE-ERRECA | Elorregi | ERREKATXOA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | EPELE | Angiozar | ERREKA | Mertxe Laspiur | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1889 | EPELE | Elorregi | ERREKATXOA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1831 | EPELE | Elorregi | ERREKA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | EPELE ERREKA | Elorregi | ERREKA | Felipe Altuna | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1827 | EPEL-ERRECA | Elorregi | ERREKATXOA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | EPELERREKIA | Elorregi | ERREKA | Balentin Gorosabel, Balentin Gorosabel | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2009 | EPELE | Angiozar | ERREKA | Joxepa Arregi Egidazu | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | EPELE | Angiozar | ERREKA | Juane Lonbide |
- Hori igual izengo da Epeleko errekian hasieria!
- A! “Ni se sabe”! Ba, igual.
- Aber, begiratuizu zuk mapan eta pentsau.
- Hamendik baleike hasi Epeleko errekia.
- Hori da…
- Hori bai.
- Hortik hasi leike.
- Ze numerotan?
- Hamazortzi. Hortxe hasieria, beste adarrik ez dauka hor.
- Ez, ez, dana bat da hor.
- Errekiak izena?
- Epele erreka.
(...)
- (Telefonoz) Hor eskonbreria eitten bajabizek, ba, Epele aldera? Horrek errekatxuorrek ze izen dauken badakik? Horrek zuluorrek. Kortatxo arrue? Hor zuen txabolatik behera, Epelera doiena. Goiko txabolatik. […] handik behera […], eztok? […] zuluen, e? Ya, ya. Bestela esan dok Kortatxo arrue, eztok? Bai, bai, bai. Bueno, bueno. Bai, gero arte.
-Oñati aillegetan da San Prudentzioraiño bakarrik.
-Baiña Bergara bai, ala?
-Bai, Bergara aillegetan da, Bergara separetan dau Kanpazartik datorren bidiek. Bidie ez, errekiek. Eta hantxe Artzubin hola eitten dau Epele Errekak hola, eta hola eitten daueneian, ia hori geraketan da Mundraue eta hau Berga.
-Barrena eta Bergara dia.
-Bai.
-Zigarrola bera be Bergara da ala?
-Mundraue, Mundraue. Zigarrola. Artzubin badau ba hori oiñ, ipiñi daue ba rotondie, hortxe separetan da Bergara. Hortxe dao Bergaran atzenie, hortxe goittik behera dator errekie.
-Errekia, ni akordatzen naiz txikittan-ta baiñatzera ta juaten giñala.
-Bai. Epelera, honbre! Guk terrenue geukenan hor da bueno. Gu betik bizi izen gitzonan ba hortxe.
-Udalaitzetik etorriko zonan hori.
-Kanpazartik. Gero Bizkaixe separetan jon...
-Kanpazarko gaiñak.
-Bai. Asi eske handik hola ta hola.
(Hizlaria(k): Arregi Egidazu, Joxepa Herria: Arrasate (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña)
- Lopetik behera doian errekiai izenik emoten dotsazue?
- Horri Epeleko errekia, Epele errekia.
- Epele errekiau beheko printzipala…
- Printzipala.
- … dau, daok hori.
- Kanpazartik datorrena.
- Bai.
- Epele errekia. Horrek bestiok… Altuna errekatxua, Altuna errekia edo…
- Lopetik be bajoiak bat eta Altunetik beste bat. Bata Lopeko errekatxua ta bestia… hona beheko zera, printzipala, Epele errekia.
- Epele errekia.
- Epele errekia horri.
- Orduan, han Lopetik Epele errekara doiana? Hori? Errekatxo hori?
- Ba, hoixe, bat Altuneko errekatxua ta bestia, ba, Lopeko errekatxua, Epele errekara doiazenak.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.