izenlaguna
- úste aundíko, úste aundikúa. (c). adjektiboa. Bere burua inportantetzat duena, buruiritzia. Presuntuoso.. Uste aundiko personak etxatak gustatzen.. Ik. buruirítzi.
- uste eztako, uste eztakua. (c). izenlaguna. Ustegabekoa.. Uste eztakon bat pasatzen ezpajaku seiretarako Madrillen gare./ Kinielia tokau jakue. Uste eztako diruokin teillatua konpondu bia dabe. . Sin. ustébareko.
- 2. zéla-aláko, zéla-alakúa. (b). izenlaguna. De dudosa calidad o condición.. Etzeuan peskaurik eta azkenian zela-alako antxoa batzuk ekarrittut./ Txakurra badaukau baiña zela-alakua. . Sin. nola-alako. . Sin. zéozelako, zelabaitteko.
- 1. zelabaitteko, zelabaittekúa. (c). izenlaguna. Nolabaitekoa, edozein modutakoa.. Nai dozuena eiñ, baiña bazkaltzeko ekarri zelabaitteko ogixa./ Txamarria jantzizu, negukua ero zelabaittekua.. Sin. zéozelako, zéla-aláko.
- 2. zelabaitteko, zelabaittekúa. (c). izenlaguna. Ez oso ona. De dudosa calidad.. Azkenian ikusi giñuan teatrua, baiña zelabaittekua. . Sin. zéozelako, zéla-aláko.
- zeure. (a). izenlaguna. ZUREren intentsiboa..
- zidarrézko, zidarrezkúa. (a). izenlaguna. De plata. .
- zimitzézko, zimitzezkúa. (d). izenlaguna. ZUMITZEZKO, ZIMETZEZKO. Zumitzez eginikoa. Hecho de fleje de madera.. Banastak eta zestuak zimitzezkuak izeten die./ Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien. Ben. .
- zoríoneko, zoríonekua. (b). izenlaguna. Dontsua, ditxosozkoa; zentzu peioratiboan edo ironikoan. El dichoso.. Zorioneko Roldan orrek pe emuten dau makiña bat berbakizun./ Zorioneko bixkor ibilli biarra dauke gaurko gaztiok.. Asko jorratua den gauza bat aipatzerakoan erabilia, batik bat. .