izenlaguna
- éntzute aundíko, éntzute-aundikúa. (c). izenlaguna. Ospetsua.. Benidorm alde ori entzute aundiko parajia da./ Entzute aundiko kantarixak etorri zien. .
- 1. érako, érakua. (b). izenlaguna. Gisakoa, bezalakoa.. Ire erako mutillak estimaziño aundixa jaukek. .
- 1. erakútsittako, erakútsittakua. (c). izenlaguna. Trebetasunen bat erakutsi zaion animalia. Se dice del animal adiestrado.. Kontuz orrekin; erakutsittako txakurra jaukak eta salto eingosk paparrera./ Erakutsittako tximiñuak zeuzken titiriteruak. .
- 2. erdiko, erdikúa. (b). izenlaguna. Bitartekoa. Mediano.. Eztie ez onenak eta ez txarrenak; erdikuak.. Sin. bíttarteko, tarteko.
- errédondoko, errédondokua. (d). izenlaguna. Borobil formakoa edo. Nagusiek erabilia.. Mai bat, familixia, eta etara ontzixa, ontzixa erredondokua, ta, araxe etara ta danak andixek. Ben. .
- ésker txarréko, esker txarrekúa. (b). izenlaguna. Desagrecido, ingrato.. Takarra izatiaz gaiñ esker txarrekua. .
- esku onéko, esku onekúa. (b). adjektiboa. Habilidoso, mañoso, manitas.. Taillerrian estimau dauke, esku onekua da ta. . Sin. eskutsu.
- estrápeloko, estrápelokua. (c). izenlaguna. Isilpekoa. De extranjis.. I, etaraik estrapeloko txanpan-botilla ori./ Estrapeloko nobixan bat zeukan itxuria. .
- etenbaréko, etenbarekúa. (c). izenlaguna. ETENBAKO, ETENBARIKO. Etengabekoa. Ininterrumpido, incesante, contínuo. . Zuen tiak etenbareko jarduna dauka./ Oñatin etenbareko jaixak dare urte guztian./ Politiko orrek barriketia dauka etenbarekua. JJp.k . etenéko lana, . (-). esapidea. Lan itzela. Zera dio Joana Joxepak:. Bedar txarrak loria igual etaratzen zeben, da, arek batzen-da, eteneko lana eoten zan emen. ..
- ezeláko, ezelakúa. (c). izenlaguna. Inolako. De ninguna clase.. Perretxikutan izan naiz, baiña eztot topau ezelakoik. Ez onduak, ez txaltxak, ez ezelakuak./ Ezelako esplikaziñoik emun barik alde ein ddau etxetik.. Sin. iñolako (Bergarako kalean erabiliagoa, baina bestela ez)..
- ezíbako, ezíbakua. (c). izenlaguna. EZIBARÉKO. Hezi gabeko pertsona edo animalia. Persona o animal sin educar, sin desbravar.. Nora joango aiz ba ezibako orrekin, ezta mezetara be. . Despektibo moduan, batez ere. Bestela ezitzeke gehiago..
- ézinddako, ézinddakua. (b). izenlaguna. EZIÑEZKO. Ezinezkoa. Imposible.. Abioittik jausi tta bizik urtetzia ezta ezinddakua./ Ezinddakua da ainbeste diru ain denpora gutxixan gastatzia.. Orain eziñezko eta eziña entzuten dira, baina adinekoek ézinddako erabili ohi dute, batik bat. .
- gáitz-báko, gáitz-bákua. (c). izenlaguna. GAITZÍK BÁKO, GATXBAKO, GATXIK BAKO. Gaitz egiteko joerarik ez duena. Pertsonez, batik bat. Inofensivo.. Takarra ta zaratatsua da izen, baiña gaitz-bakua./ Nik uste neban gaitzik-bakua zala, baiña ezautu neban majo. .
- gánora gutxíko. (b). izenlaguna. De poco fundamento.. Abade barrixoi ganora gutxikua ei da.. Sin. fundamentu gutxiko..
- gánorazko, gánorazkua. (b). izenlaguna. Ganora handikoa, egokia, behar den bezalakoa. De fundamento, apropiado, de buena calidad.. Errixan etzeuan ganorazko restauranteik./ Pelotari ganorazkua da aura.. Sin. fundámentuzko.
- gauzatáko, gauzatakúa. (d). izenlaguna. (adierazkorra.) A ze nolako. Menuda.... Gauzatako konbestaziñua etara dozue.../ Gauzatako errebistia ekarri dozue.... Aldrebesa, inoportunoa, alegia. Goiko testuinguruetan. .
- gaztetáko, gaztetakúa. (b). izenlaguna. Gazte denporakoa. De la juventud.. Ori gaztetako laguna da./ Gaztetako kontuekin ezin da bizi. .
- géure, geuría. (a). izenlaguna. GERE, -IA. Gure indarturik. Guk... geure, batik bat. GERE, gería: adineko zenbaitek erabiltzen duen aldaera.. Guk gere denpora guztian eztou olako gauzaik etxian... sekula bez. Hil./ Guk urriñ geunkan, guk ixa itturri onduan geunkan gere itturrixa. Hil./ Euskeraz, guk gere kertenkerixa batzuk esaten. Don. GERI ere bai: Oiñ piñua dao asko sartuta, ta piñuak, geri be, guk leen jun gere basoetara ta... Hil. . Ik. gúre.