Skip to main content
. ántzu , antzúa . (c).
Laburpena
ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke.   Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche.. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr.. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da. . ántzu egon, . (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren.. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don.. Ik. ernári, bueltau..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
antzúa
. antzígar , antzigárra . (c).
Laburpena
antzígar, antzigárra. (c). izena. Izotz handia: antzigarra dagoenean arbolak, landareak, etab. zuri-zuri agertzen dira, orratz izoztuak erantsiak dituztelarik.   Helada muy fuerte en la que los árboles y plantas aparecen cubiertos de escarcha en forma de agujas.. Antzigarra, normalian, unatan eitten dau. Barra baten egundoko antzigarra dago, ta andik eun metrora bapez.. Sin. lanzúrda, zúrda.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Sinonimoak
Oharrak
Sin.<b> zurda, lanzurda.</b> ; Sinonimoak begiratu; Sinonimoak begiratu; Sinonimoak begiratu; Sinonimoak begiratu
Forma mugatua
antzigárra
Argazkiak
Antzigarra
. antzeráko , antzerakúa . (a).
Laburpena
antzeráko, antzerakúa. (a). izenlaguna. ANTZÉKO. Antzekoa.   Parecido, semejante.. Ezer eztaukanan borondatia ta bapez, antzerakuak.. Erdaraz ere joera handia dago hitz hau sartzeko: «Esos se arreglarán bien porque los dos son antzerakos». .
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
antzerakúa
. antzargári , antzargaríxa . (d).
Laburpena
antzargári, antzargaríxa. (d). izena. botanika BROMUS STERILIS. Lasto bat da. Burua ateratzen du eta handik besotxoak, hariak, botatzen ditu. Txikia denean ganaduak jaten du, baina handi egindakoan ez. Pestea da sororako, baina laster ihartzen omen da. Lur onak gustatzen zaizkio. .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
antzargaríxa
. ántzar , antzárra . (c).
Laburpena
ántzar, antzárra. (c). izena. Anser anser. Ganso.. Sasoi baten modan egon zan antzarrak aztia.. «Antzar» etxekoei zein pasekoei esaten zaie. Pasekoei itxÁsantzar ere bai.. Ik. itxasántzar.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
antzárra
Izen zientifikoa
Anser anser
Argazkiak
antzarrak