aurréra-sárda, aurréra-sardía. (b). izena. Sarda zuzena, hortzak aurrera begira dituena. Rastro con las púas hacia adelante.. Burdixa kargatzeko aurrera sardia bia da.. Sin. sarda-zuzen.. Ik. atzéra-sárda.
ásero. (d). adjektiboa. Nasai. Arropei eta zapatei buruz bakarrik entzun dugu. Holgado.. Zapata asero xamarrak erosi mutikuei, azten dare ta./ Prakak oso asero dauzkat.. Antzina ohitura zen zapatak, arropak eta abar asero xamarrak erostea, luzaroan balio izan zezaten. Etim.: ase+-ro (atz. modala), ziurrenik.
.