Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| zérden, zerdéna. (d). adjektiboa. ZARDEN (OÑ., ANTZ.). Lerdena, liraina. Esbelto/a y hermoso/a. "Derecho, bien formado, esbelto." (Izag Oñ).. Zerdena, aundixa ta edarra danian, zerdena. Klem. . Ia galdua.. Ik. lerden. |
| zozo paparzuri, zozo paparzurixa. (-). Turdus torquatus. Mirlo capiblanco. . |
| zitz da mitz. (-). adberbioa. (Eibar.) ZITZ DA BITZ. Zehatz-mehatz.. Maskuelok ezetz. Eukazen aginduak zitz da mitz kunplidu biar zitxuala. (SM Ezten)./ Noian kontatzera zitz ta bitz. (SM Zirik). . |
| sagu, sagúa. (a). izena. XAGU. Ratón.. Ik. saguítxu. |
| 2. sabi, sabixa. (-). "Lurrari loreak edo zuhaitzak kendutakoan gelditzen zaion sustrai fin-fina.. Sabiz beteta dago tiestua eta lurra aldatu biko jau lorei." (Lar Antz). . |
| 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz). Ik. sagar-sábi. |
| sábi. (-). 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz). Ik. sagar-sábi.. 2. sabi, sabixa. (-). "Lurrari loreak edo zuhaitzak kendutakoan gelditzen zaion sustrai fin-fina.. Sabiz beteta dago tiestua eta lurra aldatu biko jau lorei." (Lar Antz). .. |
| sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones.. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin. . |
| sabóre, saboría. (b). izena. Sabor, gusto.. Sabore onekua da sagar klase au. . |
| ságar, sagárra. (a). izena. botanika malus domestica. Manzana, manzano.. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. . sagarra jo, . (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko.. Ik. sagárra jóteko mákina.. jansagar, jansagarra. (-). izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). .. |
| ságasti, ságastixa. (b). izena. SASTI, -XA. Manzanal.. Sagasti ederrak dare Usurbillen. . |
| sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. (-). izena. (Eibar.) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno). . |
| sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada.. Gaur sagarrerriak dauzkau. . Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo.. |
| sagár árbola, sagár árbolia. (a). izena. Manzano.. Ik. ságar. |
| sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen. Máquina de triturar manzana para sidra.. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don. . |
| sagar-mazo, sagar-mazua. (-). izena. Mazo para machacar manzanas. . |
| sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea. Retoño de manzano sin injertar.. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem. . Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem.. |
| saguítxu, saguitxúa. (c). izena. SATITXU. Sagu-itxua, satitxua; belardietan ibiltzen den sagu txiki muturzorrotza. Musaraña.. Saguitxuak, muturluze orrek. Klem.. Sin. satero (Eib.).. Sin. sator-sagu. Ik. lur-ságu. |
| saill, sáilla. (b). izena. Lur zatia. Terreno, trozo de terreno.. Errekiaz bestaldetik pe badaukau saill bat./ Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebáitta./ Arto-sailla apurtu dau beixak. . Saill bat daukagula halako lekutan esaten denean, lur-zati baten jabe garela diogu, eta halako lekutan sail bat ebaki dugula badiogu, lur-zatiaren puxketa bat ebaki dugula. Azkenengo esaldian ez da ulertzen behiak arto-sail osoa apurtu duenik, pusketa bat baizik.. |
| saillían. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Bereizketarik egin gabe, asko. Sin hacer excepciones, indiscriminadamente, muchos.. Zezenak saillian eretxi zeban jentia./ Suspensuak saillian etaratzeittu./ Aspaldixan Bergak partiduak saillian galduittu./ Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana. Mertz./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin da saillian, e. Da!, oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. . SAILLIAN-SAILLIAN ere bai honelakoetan: Mozkorra saillian-saillian jabik kalian. . |
| sáio, sáiua. (c). izena. SAIXO. Ekinaldia. Sesión de trabajo, juego, etc.. Bazkalostian karta-saio majua ein giñuan./ Aizu Mari, eingou beste saio ori? (esapide pikaroa).. Hitz gutxi erabilia. . |
| sakabanátu. (b). da-du aditza. Dispersar(se).. Manifestaziñua laster sakabanatu zeban poliziak./ Gerratian sakabanatu zan jentia poliki-poliki asi zan etxeratzen. . sakabanátu, . (b). da-du aditza. Dispersar(se).. Manifestaziñua laster sakabanatu zeban poliziak./ Gerratian sakabanatu zan jentia poliki-poliki asi zan etxeratzen. . . sakabanátu, . (b). da-du aditza. Dispersar(se).. Manifestaziñua laster sakabanatu zeban poliziak./ Gerratian sakabanatu zan jentia poliki-poliki asi zan etxeratzen. ... |
| sakabi, sakabixa. (-). izena. "La trampa casera de madera para coger ratas, con una madera pesada que las coge debajo." (Izag Antz).. |
| sakailla. (-). izena. (Antzuola.) SAKEILLA. "Garia ebakitakoan geratzen den galtzua eta belarra." (Lar Antz).. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.