Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

arrítsu, arritsúa. (b). adjektiboa. Harri asko dagoen lekua.   Pedregoso, -a.. Riojako patata-lurra oso arritsua da. .
arrízar, arrízarra. (c). Harritzarra, harri handia.   Piedra grande, cacho piedra.. Egundoko arrizarra jausi jakuen etxian kontra./ Eldu ein bia jakok gero irureun kiloko arrizarrai. .
arri-txaplata, arri-txaplatía. (d). izena. Harri pusketa txiki eta zapala.. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?” Don. .
arri-kóskor, arri-koskórra. (a). izena. ARRI-KÓXKOR. Piedrecilla.. Arri-koskor bat sartu jat zapatan. . arri-koskorran pare lo eiñ, . (b). esapidea. Lo sakon egin.. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo.. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke. .. arri-koskorra baiño gogorrago ibili, . (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili.. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan. ..
arrixan, arrixána. (d). izena. (Eibar.) Harri-mina, txizako gaitza.   "Cálculo.. Arrixana agertu jako eta medikuekin dabil..
árrisku, árriskua. (a). izena. Riesgo, peligro.. Arrisku aundiko lana da piñu botatzia./ Etxetik urten ezkero, beti dago arriskua. .
arrískau. (c). da-du aditza. Arriesgar(se).. Ezer nai bada, arriskau ein bia da./ Ainbeste diru zela arriskau leike.. Arriésgau entzuten da gero eta gehiago. .
arrimára, arrimaría. (b). izena. Arrimada, acción de arrimarse mucho en el baile a la pareja. Hurrengo esapidean ia bakarrik erabilia . arrimaría jo, . (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin.. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri. ..
arrimaría jo. (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin.. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri. .
arrímau. (a). da-du-zaio aditza. NOR-NORI. Arrimar(se).. Arrimaukoittut oe bixak?/ Ezta arrimau be eitten gurasuen etxera./ Suai ez akixo geixegi arrimau.. Hirugarren adibidea NOR-NORI da (arkaikoa). . arrímauta bizi, . (b). esapidea. Ezkondu gabe elkarrekin bizi.   Vivir arrejuntados.. Ez ekixan ala? Aspalditxotik arrimauta bizi i dittuk. ..
arri-koskorran pare lo eiñ. (b). esapidea. Lo sakon egin.. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo.. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke. .
arri-koskorra baiño gogorrago ibili. (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili.. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan. .
arrímu, arrimúa. (c). izena. Babesa.   Arrimo, protección, compañía. . NON eta NORA kasuetan entzun daiteke ia bakarrik. Biek zentzu berdintsua dute:. arrimúan edo arrimúra, . (c). ARRIMÚAN. Al arrimo.. Ederki bizi da ori Felipen arrimuan./ Ia ba gure neska alper orrek zuen Idoian arrimura zerbait eitten daben..
arrimúan edo arrimúra. (c). ARRIMÚAN. Al arrimo.. Ederki bizi da ori Felipen arrimuan./ Ia ba gure neska alper orrek zuen Idoian arrimura zerbait eitten daben.
árrio, árriua. (c). izena. Andregaiaren ekipaia.   El equipaje de la novia, el ajuar.. Orrek arrio tratu orrek gure aurretikuak, amengo aitta ta amak. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunana arrio bikua ei zan. Ben./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia... Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Burdixan da, gero kontau eitten ei zittuen danak. Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi, geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen, da atzetik jentia ta. Seguru danborra batek eta bestiak e dultzaiñia. Danborrak pra-pra pra! “. 1926an ezagutu zuela arreo-gurdia Donatok Elosuko Narbaiza Azpikoan, mutiko txikia zelarik han egon baitzen hiru eguneko ezteguetan. Gerra denborarte iraun omen zuen ohiturak Elosu eta Azkoiti aldean, baina ordurako Bergara aldean galdua omen zegoen. Emaztegaiak berak egin behar izaten zuen ehuna egiteko haria, harekin etxerako arropa egiteko; urtetan jarduten zuten ezkontza-arreoa prestatzen, eta ezkontzako egunean ahal zenik eta dotoreen jartzen zituzten gauza guztiak arreo-gurdian, eta maiorazkoaren etxera eramaten ziren. Han ezkontza-bazkariaren ondoren jostunari zegokion hura jendeari erakustea, lan honi "arrio-zabaltzia" deitzen zioten.. arriua bota, . (b). aditza. ARRIUA ZABALDU. Emaztegaiak zekarren arreoa erakutsi; jostunaren egitekoa zen.   Mostrar el ajuar de la novia.. Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare: onbeste izarak, ta ezkontzen zanak arriua eruen ta arriua botatzen. Ta zertzuk onenbeste, bat eta bi tta izarak onenbeste, ta kamixak ainbeste ta bestia ta... beste bat soñian eukiko dau... ikusi ein bijako daukan edo ez! Burdixakin; gorua makillan ipinitta, kerrua batuta goruen, goenkaldien, partikako zerien, aura gorua, goruetako ardatza, ta zeakiñ, erropero ta guzti an sartuta. Ori arriuoi ala juten zan. Burdixa berriz irrintz zaratiakin, soiñua juaz, jaboia ero, intxaurra ero, zeoze irrintzia ataratzekua ero; “rinn” soiñua or atai guenian; irixan aurrien beste bat, eta atzien goruekin da, andria ero zea goruekin da goruetako makiñiakin. Sebua izate zan erruberan. Juana. .. arrio bikoti, arrio bikotixa. (d). izena. Arreo bikoitza, bi arreo gurdi.   Doble ajuar.. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita. ..
arrímauta bizi. (b). esapidea. Ezkondu gabe elkarrekin bizi.   Vivir arrejuntados.. Ez ekixan ala? Aspalditxotik arrimauta bizi i dittuk. .
arrio bikoti, arrio bikotixa. (d). izena. Arreo bikoitza, bi arreo gurdi.   Doble ajuar.. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita. .
arrio eiñ. (d). aditza. (Eibar.) Beldurtuta atzera jo.   "Rehuir el desafío.. Arrio, arrio, bildurtuta atzera eiñ dozue! Arrio eittia dok ori./ Ez eixozu arriorik egiñ, eixozu aurre, bildur barik.. Ik. karraskadia jo.
arrí-maillu, arrí-maillua. (c). izena. Harria zatitzeko porra, arginak eta erabiltzen dutena.   Porra de despedazar piedra. .
arrio-burdi, arrio-burdixa. (b). Arreoa zeraman gurdia.   Carro que llevaba el ajuar de la novia.. Ik. árrio.
árro. (-). 1. arro, arrúa. (a). adjektiboa. Vanidoso, -a, orgulloso, -a.. Ezta persona txarra, arro samarra izatia eze. .. 2. arro, arrúa. (b). adjektiboa. Vaporoso, esponjoso.. Lur au oso arrua dago./ Soiñoko arro-arro batekin zoian.. Ik. tringo, arrótu.. 3. arro, arrúa. (d). izena. "Barranco." (Izag Oñ).. Ik. errékarro..
1. arro, arrúa. (a). adjektiboa. Vanidoso, -a, orgulloso, -a.. Ezta persona txarra, arro samarra izatia eze. .
arroskara, arroskarie. (-). (Aramaio.) Hondonada.. Kuatrobientotik onutze an arroskaran ointxe be antxe dau txabolie.(Orm Aram). . Ik. errékarro, arro.
arrótu. (-). 1. arrótu, . (a). da aditza. Envanecerse, engreírse.. Kanpoko jentia datorrenian umiak arrotu eitten die. .. 2. arrótu, . (b). da-du aditza. Ahuecar, hinchar, mullir, henchir.... Oillarrak lumak arrotuittu./ Esku gaiñeko azal guztia arrotu jat./ Tartia gutxi arrotu da labian./ Autuak auts mordua arrotu zeban./ Orrek bixok kontuak esaten asten dienian auzo guztia arrotzen dabe./ Oillolokia lumak arrotuta. Don. . Oso esanahi eremu zabala du.. Ik. arro.. 3. arrótu, . (c). du aditza. Pelotan, pelota atzeratu.   En el juego de la pelota, atrasar la misma.. Jo gogor, arrotu pelotia zortziraiño. ..