Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 2. beti. (a). Betidanik. Desde siempre.. Nik etxe ori beti ezautu dot. . betí be, . (c). De vez en cuando.. Ondo bizi dok ori, beti be mozkor batzuk arrapau ta./ Gustatze jatak beti be zinera juatia. . NOLANAI BE zentzua ere badu: Nik naixao neuke, beti be, zeu etorriko baziña gurera... |
| betekára, betekaría. (b). izena. Betekada. Hartazgo.. Atzo eundoko betekaria ein neban da eztaukat goseik. . |
| 3. betegarri, betegarríxa. (d). izena. Txondorrari sua eman ondoren goiko zulotik botatzen zaion egurra.. Betegarrixa ba, txendorrai itten baako zulua, ba a zulua ba, zela uekua eoten dan, a eur barrixakin bete ein biar bardintzeko; bestela txendorra dana erretzea faten da egosi barik, da tapauta biarau txendorrak. Cand. . Lehenengo egunetan, batzuek diotenez lau bat egunean, betegarri hori gauez ere bota behar izaten zitzaion txondorrari. Oso lan arriskutsua ei zen, batez ere argi faltagatik.. |
| bídar. (a). izena. BÍDER. Aldiz. Veces.. Milla bidar esan dost berdiña.. Bidar ezin da ordinalekin erabili: «irugarren bidar» ez. Eta aldiz, ostera, bai. «Bat bidar» ere ezin da esan. . |
| biétz-txíki, biétz-txikíxa. (a). El dedo pequeño. . |
| beteta. (a). Kirolaria edo ariketa fisikoa egiten ari dena arnasestuka edo ezinean. . Perurena irugarren jasoaldirako beteta zeuan.. |
| betealdi. (-). 1. betealdi, betealdixa. (b). izena. Betetzen den aldi bakoitza.. Bai, lenengo betealdixa, brasia eiñ arte. Cand. .. 2. betealdi, betealdixa. (c). izena. Kirolari baten arnasa estualdia.. Ik. bete.. |
| 1. betealdi, betealdixa. (b). izena. Betetzen den aldi bakoitza.. Bai, lenengo betealdixa, brasia eiñ arte. Cand. . |
| biétz-áundi, biétz-áundixa. (a). BIETZ POTOLO. Pulgar, dedo gordo.. |
| 2. betealdi, betealdixa. (c). izena. Kirolari baten arnasa estualdia.. Ik. bete. |
| betegárri. (-). 1. betegarri, betegarríxa. (c). adjektiboa. Jandakoan ase egiten duena, gehiegi betetzen duena. Lo que sacia; también indigesto.. Torradak oso betegarrixak die. .. 2. betegarri, betegarríxa. (c). izena. Betetzeko balio duen gauza, obretan, batik bat. Lo que sirve para rellenar.. Leza-zulo ori tapatzeko betegarrixa biako da. .. 3. betegarri, betegarríxa. (d). izena. Txondorrari sua eman ondoren goiko zulotik botatzen zaion egurra.. Betegarrixa ba, txendorrai itten baako zulua, ba a zulua ba, zela uekua eoten dan, a eur barrixakin bete ein biar bardintzeko; bestela txendorra dana erretzea faten da egosi barik, da tapauta biarau txendorrak. Cand. . Lehenengo egunetan, batzuek diotenez lau bat egunean, betegarri hori gauez ere bota behar izaten zitzaion txondorrari. Oso lan arriskutsua ei zen, batez ere argi faltagatik... |
| biéta, bietía. (d). izena. Eliza garbitu eta elizako gauzak zaintzen zituen emakumea.. Bietia, elizan, ba, sepulturak zien, sakristania, ari be imillen bat gari. Ben./ Iru bieta egon zien orduan, argixak piztu, argizaiolak zainddu, elizia zainddu... gero sepulturei kaso eiñ, da Domusantu egunian olatak batu... ta bieta batek elizan alde bat eta bestiak bestia zeukan. (Lar Antz).. Etim.: «beata».. Ik. sérora. |
| 1. betegarri, betegarríxa. (c). adjektiboa. Jandakoan ase egiten duena, gehiegi betetzen duena. Lo que sacia; también indigesto.. Torradak oso betegarrixak die. . |
| bieleku. (-). biáleku, biálekua. (b). izena. BIELEKU. Beharlekua (biharlekua), lan txarra, problema. Quehacer desagradable o penoso, problema.. Lanik ezak oinddio bialeku aundixak emungoittu./ Auzo alkate izatiak bialeku ugari tta irabazi gutxi.. Hitz polita eta erabilera onekoa, baina batuko forma "ezin aurkiturik" gabiltza . Ik. biarleku.. |
| 2. betegarri, betegarríxa. (c). izena. Betetzeko balio duen gauza, obretan, batik bat. Lo que sirve para rellenar.. Leza-zulo ori tapatzeko betegarrixa biako da. . |
| 2. bidezko, bidezkúa. (c). izena. Kaminoan zehar oinez doana. Viandante.. Bidezkuekin berbetan geldittu ezkero kamiñondoko lanak luze joaten die. . |
| betíko. (-). 1. betiko, betikúa. (a). izena. Lo de siempre.. Il ontan be betikua pasau jat: diru guztia gastau./ Toki guztietan beti betikuak dabitz lanian. .. 2. betiko, betikúa. (a). izenlaguna. De siempre.. Afaixa daukat betiko lagunekin. .. 3. betiko, . (b). Betirako. Para siempre.. Ameriketara noia baiña ez betiko./ Ez giñan mundu ontara betiko jaio.. Ez dut uste oraintsu arte betirako erabili izan denik.. . betiko ez izan, . (c). esapidea. Noizbait amaitu edo hondatu.. Ordenadoria izurrau jatzula? Zer uste ziñuan, betiko zala ala?... |
| 1. betiko, betikúa. (a). izena. Lo de siempre.. Il ontan be betikua pasau jat: diru guztia gastau./ Toki guztietan beti betikuak dabitz lanian. . |
| 1. betun, betúna. (a). izena. Crema para el calzado.. Eztotset aspaldixan zapatei betunik emon.. Sin. lústre. |
| 2. betun, betúna. (c). izena. Masilla para cristales. . |
| bézau. (c). aditza. (Eibar.) Bezatu, bihurria edo basatia etxekotu. Domesticar, amaestrar.. Bezautako txakurrekin ataratzen eban bizimodua./ Gatxago izan zan a bezatzia, Arraozko biorrak ezitzia baiño. . Sin. ézi. |
| bidelágun, bidelagúna. (c). izena. Bideko laguna, normalean halabeharrez suertatua. Compañero de camino.. Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot. Gaztañazabalgo Anjel; arek dauka arrikaria, arek./ Ferixatik etxerakuan beti izaten zan bidelagunen bat. . |
| bezela. (a). juntagailua. (Elosu.) Como. Arrunta Elosun.. Arrunta Elosun. Bergarako kalean nahiko errotua. Bestetan ezaguna, baina gutxi erabilia.. Ik. modúan, bezélakotxe. |
| bezélakotxe, bezélakotxia. (c). izenlaguna. Bezalakoxea. Igual igual que.. Zeuk euki ziñuzen bezelakotxe prakak erosittut. . Bezela eta bezelako ez dira, Elosun eta Bergarako kalean (familia batzuk) izan ezik, oraintsu arte ia batere erabili, moduan eta moduko direlarik arruntak. Ostera, bezelakotxe eta bezelaxe normalak izan dira Bergara inguruan.. Ik. láko. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.