Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

euzki-galda, euzki-gáldia. (c). izena. (Eibar.) Sol abrasador. EUZKI-GALDATAN, batik bat.. Eguardiko euzki-galdatan etorri biar zian da. (Etxba Eib)./ Zela egon leike hor, eguzki-galdatan?! (SB Eibetno). .
álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. botanika Robinia pseudoacacia. Acacia.. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas.. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du. .
1. asarre. (a). adberbioa. Enfadado, a disgusto.. Asarre nago zurekin. . "Arpegia kolore barik" dio San Martinek, haserre egoera adierazteko: Euren artian Anakabe, arpegia kolore barik eta amorruaaz dardaraka. (SM Ezten).. Ant. aixkíre.
aspaldíxan. (a). adberbioa. Desde hace mucho, últimamente.. Aspaldixan gerriko miñez dabill./ Eztot aspaldixan ikusi. . Testuinguru batzuetan aspaldi, aspaldittik eta aspaldixan sinonimo gisa esaten dira: Eztot Migel aspaldi edo aspaldittik edo aspaldixan ikusi..
argiz. (d). izena. A la luz del día. . Ik. egun argiz.
arri tta orma ibili. (c). esapidea. Gogor, osasuntsu ibili.. Aspaldixan arri tta orma najabik. .
dámu. (-). 1. damu, damua. (c). izena. Pena, arrepentimiento, pesar.. Eztaukat bakaziñotara joan ezan damuik./ Lan geixegi egiñan damua daukak ala?/ Nik eztaukat damuik Madrillen egonakin. Mertz. . ZEREN edo ZEREKIN damua EUKI... 2. dámu izan, . (d). du aditza. Damututa egon.  Estar arrepentido de algo.. "Damu dot geixao arrapau ez izana" esaten juek gaurko politikuak./ Etzan bere sasoian ezkondu ta oin damu dau, baiña alperrik.. NOR-NORK. Orainaldiko formetan entzuten da batez ere. ..
3. ázpi, ázpixak. (b). izena. La cama del ganado. . ázpixak etára, . (b). du aditza. Behien ohea garbitu.. Bi egunian azpixak etara barik dare. .. ázpixak éiñ, . (b). du aditza. Behien ohea egin.. Lelengo beixak jatxi ta gero azpixak eingoittut. ..
1. atzetik emon. (b). dio aditza. Ibilgailu batek beste bat atzetik jo.. Atzo atzetik emon josten San Juango rektan. .
2. atzetik ibili. (b). Zintzotasunik gabe edo azpikeriaz jokatu norbaitekin.. Neri etxatak atzetik ibiltzia gustatzen, nik gauzak arpegira esaten jittuat. .
aingéru kanpáe, aingéru kanpáia. (b). izena. AINGÉRU KANPAI. Haur bat hiltzen denean jotzen den kanpaia.   Repique de niño muerto.. "Kanpaikada txiki eta ariñagua izaten zan, errepikia esaten jakona. Umia hiltzen zanian 'aingerua hil da' esaten zan." (SB Eibetno).. Ik. aingeru.
2. aide. (d). izena. Ahaide.. Ik. áideko. Áide úrtxuak abónatzen au, . (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia.. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au.. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur.. Ik. abónau..
aizótz, aizótza. (c). izena. AIÓTZ. Aiotza. Kerten luzedun igitai antzekoa, sasiak ebakitzeko erabiltzen dena.   Especie de hoz con mango largo que se utiliza como machete.. Goazen aizotza artu ta arantzak ebaitzera.. Bada beste bat txikia, esku bakarrekin erabiltzekoa, podaketarako eta. Sin. marrajo (Oñ.).
akórdu, akordúa. (c). izena. Oroitzapena, zerbaiten gogorazioa.   Recuerdo de algo.. Gure akorduak eta baiño lenao zien orrek. Ezidazu neri preguntau, nik eztaukat orren akorduik eta./ Liñua zela artzen zan jakin nai dot; orren akordua zeiñek euki leikien badakizu?. akorduan euki, . (-). esapidea. Gogoan izan.. Oinddio akorduan daukat pagopian esan zostana... akorduan izan, . (-). esapidea. Akorduan izan. Gogoan izan.. Akorduan izan mezetara joan bia dozuna... nere akorduan, . (-). Ni gogoratzen naizenez, nire denboran.   Hasta donde llega mi memoria.. Nere akorduan eztot ain negu epelik ezautu./ Frontoia zure akorduan einddakua da?. Beste pertsona batzuekin ere berdin: zure akorduan, gure akorduan..... akordua euki, . (c). aditza. Zerbaitetarako oroitzapena izan. Gehienetan zerbait egiteko burutazioa, detailea.   Tener el detalle, la ocurrencia.. Errittik pasau eta ama bisittatzeko akordua be etxuan euki./ Erromara joan zanian postal bana bialtzeko akordua euki zeban... akordúa artu, . (c). aditza. Gauza jakin bat egiteaz oroitu.   Acordarse de hacer algo concreto.. Bakaziñotara joan bai, baina telefonua jotiakin be akordua artu./ Ibiltzia komeni jako baiña eztau sekula orren akorduik artzen.. Zeren edo Zerekin akordua artu...
aixkiratuko da oilluak txixa eiñ orduko.. (-). esapidea. (Lar Antz). Nahi eta nahiez adiskidetu beharko duela..
1. beti. (a). adberbioa. Siempre.. Beti berdin!.
1. bízkarka. (b). adberbioa. Bizkarrean karga eramanez. A hombros.. Bizkarka karriau giñuan arbixa.. Ik. kárgaka, séndorka.
1. brintzatu. (c). da-du aditza. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Pitzatu, zartatu.   Rajar(se), resquebrajar(se).. Aizeik eztau biar gaztaiak. Aiziak pitzatu eitten dau. Luis. . Ik. zartíau.
apópillo, apópillua. (c). izena. Huésped.. Gasparrenian dago abade ori apopillo./ Zein izango lapurra, ta apopillua.. APOPILLO EGON, APOPILLO ARTU eta abar.. apopilluak ibilli, . estepan. (c). esapidea. Etxean saguak ibili.. Or etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. (AAG Eibes)...
aór ba. (d). interjekzioa. OR BA. Hara hor bada.   He ahí pues.. Egindako baieztapena sendotzeko erabilia.. Ik. ára!.
arira ebagi. (b). aditza. Hariaren norabidea jarraituta ebaki..
1. abitaziño, abitaziñúa. (c). izena. Etxebizitza.   Vivienda, piso.. Abitaziñua erosi ei dau Eibarren.. Adinekoek esana. Kalekoei buruz, batik bat. Baserrikoa etxebizitza edo bizitza.. Sin. etxébizitza, bízitza.
2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena.   Agarrado, -a.. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok.. Ik. siku, ximur.
2. baketsu. (b). adberbioa. Pacíficamente.. Oso baketsu egon die gaur mutikuak.. Sin. bakeoso..