KLEMENTA ARREGI LAMARIANO
1924an Goi-auzoko Idurio baserrian jaioa, ezkondu ondoren Ubera auzoko Artiz baserrira joan zen bizi izatera. Bergarako euskara jasotzeko bere seme Juan Martin Elexpuruk egindako ikerketa lanean laguntzaile garrantzitsua izan zen.