Izaera
Ahozkoa
Urtea
1999
Erref. Kartografikoa
88-18-B,111
Berriemaileak
Biltzaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena
- Eta zela akordatzen jatzu horrek hiru egunok?
- Hiru egunok? Ba, zera, azkenengo kontraatakia emun zebenian; bai, bai, azkenengo egunetan. Zeretik intentau zeben, Asentziotik, baiña ezin izan juen eta, klaro, orduan, gau haretan behintzet, hainbeste bonbardeo-ta hainbeste zer ein zeben, baiña ezin, eta gero ostetik sartu zittuan.
- Eta zer soldautsu zeren? Batzun batzuk euskaldunak zirela-edo?
- Ez, ez, ez. Beste zer bat jeuan, "Artilleria de Montaña", Txikasoko txabolian onduan han jauzken lau kaiñoi "Artillería de Montañakuak", harek etortzen zittuan gurera lo eittera; harek egon zittuan denpora askuan, harek bestiak baiño denpora gehixauan, ze harek lehenao etorri zittuan Txikasora kaiñoiekin.