Skip to main content

aditza

  • maittía izan. (c). du aditza. Oso estimatu euki, asko maite zerbait edo norbait.. Oso maittia dau bere txamarra zarra./ Zuen neskatillak oso maittia dabe gure mutikua./ Kuadrilla orrek oso maittia dau Infernuko tabernia. .
  • máiztu. (d). da aditza. Jantzia, batik bat, ajatu, kolorgetu, eskastu; Baita pertsona edo landarea ere.   Ajarse, perder la presencia.. Erropia, koloria juaten jakonian: maiztu. Eta baitta landarak ero lorak ero tristetzen dienian, maiztu die orrek. —Eta personak? —Baitta. Asko maiztu da ori lendik. Freskuria galtzen daben zera. Klem./ Modaik ezan pasatzen apurtu arte, ero ziero maiztu arte. Hil./ Soñoko edarra izendakua da baiña ointxe maiztu jat ziero. . Ik. máiz.
  • majádero, majáderua. (b). aditza. Majadero.. Larrabeko Julien majadero aundi bat ei zan. Ben. .
  • makáldu. (b). da-du aditza. Debilitar(se).. Sikute onekin makaldu ein ddie ortuko landarak. .
  • makotu. (d). aditza. (Oñati.) Kakotu.  "Encorvar, sacar curva (v. gr. al mango del bastón). Makotuta: rendido, agotado de cansancio." (Izag Oñ)..
  • makúrtu. (b). da-du aditza. Agachar(se), inclinar(se).. Pezeta bategaittik jentia ezta makurtu be itten./ Burua makurtuizu baezpadabe.. Gorputzagatik ia bakarrik. Gauzak, arbolak esate baterako, okertu, batik bat. .
  • malúskau. (d). da-du aditza. Muskildu, lardaskatu. Magullar(se), estropear(se).. Umiak oillaskua jan ez, baiña dana maluskauta laga, bai./ Txakurrak sagar guztiak maluskau dittu.. Perretxikuak, adibidez, plastikoan nola-hala ekartzen badira, maluskauta geratzen dira.. Ik. mazpílddu, muskílddu.
  • 3. manejau. (c). du aditza. Gidatu.   Manejar, conducir.. Amar urterako bazekixen kotxia manejatzen.. Baita norbait erabili. Neskatilliak nai daben moduan manejatzen dau anaia. .
  • 1. manejau. (b). da aditza. Arreglarse, valerse.. Ze moduz manejatzen da bakarrik etxeko lanak eitteko.. Ik. jirau, moldau, konpondu, arréglau.
  • 2. manejau. (c). dio-du aditza. (lagunartekoa.) Robar, hurtar, birlar dinero etc., a escondidas, subrepticiamente.. Bos milla duro manejau jotsan aittai karteratik. .
  • 1. mangáu. (c). da aditza. Leher egin.   Agotarse, hacerse polvo.. Fubolian ibilitta ziero mangauta aillegau zan etxera./ Ordurarte ondo, baiña Elgetan gora mangau nitzan. . MANGAUTA, gehienbat.. mangáuta, . (-). adberbioa. Leher eginda.. Ik. ukatu, étenda..
  • 2. mangáu. (d). du aditza. MANKAU. Jipoitu, tratu txarra eman norbaiti.   Maltratar, golpear a alguien.. Ze deretxo daukazu ola gure umia mankatzeko./ Egon trankil, eztot mankauko ta.. Ia galdua erabilera honetan.. Ik. matrákau.
  • maniféstau. (d). da aditza. Quedar en evidencia.. Batzuk ez i eben nai, aldameneko tabernakuak eta; eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Bueno, bere burua manifestauta geratu, besteik ezebe eziñ eiñ errixan kontra baiña. . Ikusten dugunez, bere burua manifestauta, dio Hilarik jaso dugun adibide bakarrean..
  • mantau. (c). aditza. Ganadua mantaz estali. . Gero mantau hotzittu ezteiñ. (AA ArrasEus, 236. o.). .
  • 1. mantendu. (b). da-du aditza. Elikatu.   Alimentar(se).. I mantendu biar abenak pe etxaukak lan edarra./ Italianuak ixa pastiakin bakarrik mantentzen die. . mántentze aldéra, . (c). Mantenuaren truke. . Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben. (AA BergEus, 338. o.)...
  • 2. mantendu. (b). da-du aditza. Mantener(se).. Franco berrogei urtian mantendu zan poderian./ Arek eztau esana mantendu.. Erabilera hau berri samarra izan daiteke..
  • mantsótu. (c). da-du aditza. Mantso bihurtu.   Amansar(se), desbravar(se).. Zaldixa asko mantsotu da aspaldixan./ Ori be mantsotuko dau edadiak./ Ezkontzia komeni jak iri puxkat mantsotzeko.. Pertsonez ere bai, baina abereak gogoan izanik, ziur asko.. Ik. umílddu, otzándu, apáldu.
  • mardótu. (c). da aditza. Marduldu.   Volverse lozano, robusto.. Pentsua naikua darabill da asko mardotu da txala. .
  • maríau. (a). da-du aditza. Marear(se).. Ume demonio orrek mariau ein nabe. .
  • 1. markáu. (c). du aditza. Markak egin, gero lan edo zeregin batean gidari izango direnak.   Hacer marcas, señales que sirvan de guía.. Soua markau bia da artua sartzeko./ Kanpofubola markatzen ziarduan atsaldeko partidurako..
  • 2. markáu. (c). da-du aditza. Urratu.   Arañar(se).. Kotxia markau dot garajetik etaratzerakuan./ Gure mutikua markauta etorri da burrukan eindda. .
  • marraskáldu. (d). da aditza. MARRASKIAU (ANTZ.). Marraskal bihurtu.   Volverse flaco, esmirriado.. Iñaxi marraskiau in da dezente. .
  • 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin.. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik! . Leintz aldera gehiago..
  • mastíkau. (a). du aditza. Masticar. .
  • mastríkau. (d). aditza. Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko.   Frotar la ropa para limpiarla.. Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem. . komentario 1