aditza
- 4. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Erditu. Parir la mujer.. Alakok familixia izen dau, ero. “Aura?”, ta “Librau ei da”. Don. .
- libre egon. (-). aditza. LIBRE IZAN, EUKI. Oztoporik ez izan, etab.. Libre geunkan nai giñuanian sarzeko./ Libre dago bidia.. adj. gisa gutxi erabilia: Erri libria nai giñuke izan. .
- limáu. (b). du aditza. Limar..
- liráinddu. (c). da aditza. Lirain bihurtu. Volverse esbelto.. Len potolua zan baiña ziero liraindduta dago. .
- lisotu. (c). du aditza. LISO LAGA. Leundu, berdindu.. Lisotu egin bia da eskuleku au lijia artuta./ Llaniau baiño rasiau geixao esaten da; liso laga. Don. .
- líxibia egosi. (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar. .
- líxibia eiñ. (c). du aditza. Garbiketa egin.. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria. . Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi. .
- líxibia jo. (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko.. Ik. lizi, lixa-pótzu.
- lizúndu. (c). da aditza. Enmohecerse.. Basarriko ogixa ona da, baiña ein-barrixan. Bein baiño geixaotan janda gare lizundutakua./ Umeldu ero lizundu (belarra). Umeldu ezkero ba urrengo lizuna. Umelak lizuna dakar ondorik. “Bedar umela ekarri dou. Au lizundukok”. Don..
- 2. ló eiñ. (a). du aditza. Dormir.. Bart eztot lorik eiñ./ Eizu lo polittorrek.. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio:. Zer, gaur banastapian lo ein biakozu.. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?. Ik. lokátoki..
- 3. ló eráiñ. (b). dio aditza. Hacer dormir.. Ezin dotsat umiai lo eraiñ. . lua galdu eraiñ, . (-). esapidea. Lo egiten ez utzi.. Zapo-kantuak lua galdu erain dost...
- loittu. (d). aditza. (Oñati.) "Ensuciar." (Izag Oñ). .
- 1. lokatu. (c). da-du aditza. Loka, koloka jarri; gaizki itsatsia egoteagatik mugitu.. Alanbradurixako esola guztiak lokatuta dare./ Muturrez aurrera jausi tta iru agin lokatu jat./ Astuak azkenian laixia lokatu dau. . komentario 1 Ik. lóka, loka.
- lokátzatu. (c). da-du aditza. LOKAZTU. Lokatzaz zikindu. Manchar(se) de barro.. Perretxikutan izen naiz da erropa guztiak lokatzatatuta ekarrittut. .
- lorátu. (b). da aditza. Loreak atera landareak. Florecer, ponerse en flor.. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse. .
- lotsagabétu. (b). aditza. LOTSÁBAKOTU (UB., ANG.). . Lotsagabe bihurtu. Volverse desvergonzado, insolente. .