izena
- jesús-kátillu, jesús-kátillua. (d). izena. Antziñako katilu handia, lurrezkoa. Kanpoa buztin kolorekoa eta barrua zuria.. Sin. fraille-kátillu.
- 2. jeurt, jeurta. (d). izena. JAURT. Buelta.. Jeurta edarreko solua dela esaten zen Uberan, buelta egiteko toki egokia duten soroez. .
- jígante, jígantiak. (a). izena. Festetako panpin handiak. Gigantes.. Zazpiretan jigantiak eta kabezuduak. .
- jíneta, jínetia. (d). izena. KATAJINETA. Basakatuaren tankerako animalia. Jineta.. Sin. frantses-katu (Oñ.), katapardo (Eib.)..
- 2. jíra, jíria. (c). izena. Lana, ardura.. Berak bakarrik eitteittu etxeko jira guztiak./ Ofizinistiak daroia taillerreko jira guztia./ Neska sasoekua be bazan, da arek sukaldia arenau ero, etxeko jiria eiñ. Hil./ Gizonak ezeben eitten orduan ezebe etxeko jiran. Mertz.. NONGO jira. Etxeko jiria, batik bat. Goiko bi adieretan oso erabilia da hitza. Hiztegietan ez da agertu ohi.. Ik. ganáu-jíra.
- 1. jíra, jíria. (b). izena. Fundamento, situación; poco o malo, generalmente.. Etxe artako jiria ikustiak negarguría emote juan./ Diru barik, urriñ, kotxia aberixauta... Aura zuan jiria!/ Oinddio kotxia konpondu barik? Baiña ze jira dok au?/ Jira eskasa. San Inazio egunian guri etxakun gustau ango jiria. Fran.(AA BergEus, 346. o.). . áu ézta jíria!, . (b). esapidea. Esto no es fundamento.. Ordubatak eta oinddio jaiki barik. Au ezta jiria! ..
- 3. jíra, jíria. (d). izena. Entorno, alrededor.. Etxe-jira guztia loraz beteta dauke.. Gutxi erabilia; goikoaren modukoetan bakarrik. JÍRAN. Inguruan, bueltan. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Hil. . Ik. súpill, errubéra, buélta. jíra ta búelta, . (-). . 2. jira ta buelta, . (c). Modu batera edo bestera, azken batean.. Azkenian, jira ta buelta, diru mordua galdu zeben juizian./ Badakitt ze pasau bia daben; jira ta buelta, azkenian neuk ein biakoittut lan guztiak.. Ik. jirámira, buélta.. 1. jira ta buelta, . (b). adberbioa. Dando vueltas y más vueltas.. Dantzan ibili giñan jira ta buelta gau guztia./ Or ibili jakun jira ta buelta nai zebana konsegidu zeban arte. ...
- jirámira, jirámirak. (d). izena. Jirabira, jira eta bueltak.. Txokolatia artu ta jiramira batzuk iñ an eta bera. Sot. (AA BergEus).. Ia galdua. .
- joáldi, joaldíxa. (c). izena. Jotzen den aldi bakoitza.. Egan-ek iru joaldi ein zittuan. . komentario 1
- 1. joan-etorri, joan-etorríxa. (c). izena. Joan eta etorriko bidaia. Viaje de ida y vuelta.. Beste joan-etorri bat eta gaurkoz naikua da (labraketan)./ Zenbat kostatzen da Donostiako joan-etorrixa? Joan da etorri ere entzuten da. Makiña bat joan da etorri ein ddau Mondrauetik.. Sin. atzéra-áurrera.
- 2. joan-etorri, joan-etorríxa. (c). izena. Jende edo ibilgailu mugimendua.. Jeseus, kale orretan egoten da joan-etorrixa./ Saldu eztakitt ze eingo daben, baiña egundoko joan-etorrixa dauke.. Sin. atzéra-áurrera.
- 1. joanaldi. (b). izena. Ibilaldia. Enfasidun esaldietan erabilirik, ibilaldi luzea.. Okerreko bidetik joanaldixa ein giñuan./ Badakik zelako joanaldixa dagon Osintxutik Elusura?/ Guretik zuenera joanaldixa dago. .
- 2. joanaldi. (c). izena. Joaten den aldi bakoitza.. Irugarren joanaldixan etara zeban karneta./ Oiñezkero dozena bat joanaldi eingo zotsan medikuai. .
- jokabíde, jokabidía. (c). izena. Jokaera, portaera. Actuación, comportamiento.. Etxat bape gustau zure jokabidia. .
- jóku, -o, jokúa. (b). izena. Juego. Bere esanahi guztietan. Ez bada zehazten, karta-jokoa ulertzen da, edota, testuinguruagatik, diru-apostua.. Gurasuetatik puxkat ia jabe inddakuak, pa, arek jokora./ Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa. Hil. . Jokua ezta errenta, obe kapoia erreta, . (d). esaera. Jokuaren kontrako esaera.. Jokua ezta errenta, obe kapoia erreta... jokúan, . (b). adberbioa. A cartas.. Urtero eitten dou jokuan Gabonetan./ Jokuan diardue jota sua. ..
- jokú-pálanka, jokú-pálankia. (d). izena. Palanka-jokoan jaurtitzen zen burdinazko barra.. Ik. palánka-jóku.
- 2. jokulari, jokularíxa. (b). izena. JOKALARI. Frontoian, idi-probetan etab. dirua jokatu zalea. Aficionado a las apuestas.. Jokularixa danak bajakik kubritzen. .
- 1. jokulari, jokularíxa. (b). izena. Jugador de cartas.. Jokulari amorratua da Antoni./ Egundo ez naiz izan jokalarixa. (SM Zirik)..
- jólas, jolása. (a). izena. Diversión, recreo, deporte, juego.. Jolasa besterik eztaukazue zuek.. Jokatu galtzaileak eta irabazleak daudenean egiten da (fubolean, pelotan, kartetan...) eta jolas eiñ edo jolastu, ostera, lehiaketarik ez denean (soka-saltoan, bale-baleka, itxu-itxuka...). Adinekoek ia inoiz ez darabilte jolastu hitza, jolas eiñ edo jolasian ibilli baizik. . jolaseráko gógo, jolaseráko gogúa. (-). . 2. jolaserako gogo, jolaserako gogúa. (c). Amodio edo sexu jolaserako gogoa.. Zer, neska, jolaserako goguakin, ala? ... 1. jolaserako gogo, jolaserako gogua. (b). Ganas de jugar.. Gaur umiak ez dauke jolaserako gogoik.... jolas eiñ, . (a). du aditza. Jugar a un juego no competitivo.. Oin jolas eiñ, da gero lanera. .. jolasían ibílli, járdun. (a). JOLASÍAN JÁRDUN. Jugar.. Jolasian dabitz umiak...
- jolasáldi, jolasaldíxa. (b). izena. Jolas saioa.. Zelako jolasaldixa ein ddaben alkarrekin neska-mutikuak. . komentario 1