Laburpena
kubrídu. (-). 1. kubridu, . (a). du aditza. Estali. Cubrir(se).. Elusuko frontoia kubridu dabe./ Belaxe kubridu dau zerua.
. Sin. estali.. 2. kubridu, . (c). da aditza. Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko. Cubrirse en una apuesta.. Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau.
..
Ezaguera
Daturik ez
Laburpena
kubo, kúbua. (c). izena. Gurdi-ardatzari sartzen zaion pieza, ardatzak buelta libre eman dezan.. Bi radio eukitze zittuen piña bakoitzak; amen kubua, gero beste pieza bat amen sartze zan. Angel.
.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kúbua
Laburpena
kuartonérixa, kuartonérixia. (c). izena. KUARTONAJE. Zorua josteko lurrean jartzen den kuartoe multzoa.. Zuk ipini biar bozu kuartonerixa bat ero, kapirixuak taillatuan eo, hay que dar de zinkuenta a zinkuenta; oixe da neurrixa. Sebas. Au zumarra-ta, aitza-ta, onek, ze esangotzut pa nik, mueblerako-ta erozein gauza ola fuerte bat eitteko egur ederra. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo da; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Martin.
.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kuartonérixia
Laburpena
kuartóe, -i, kuartóia. (d). izena. Gainean "suelua" botatzeko (egurrezko zorua josteko) azpian ipintzen diren ohol estu eta sendoak. Solivo.. Kuartoia, eta gero azpixan lurra, da gero gaiñian suelua jositta. Juantxo.. Frontalen (kapirixo ere deituak) gainean josten dira kuartoiak goiko pisuetan, eta porlanaren gainean behekoan.
.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kuartóia
Laburpena
kuarteróe, -i, kuarteróia. (d). izena. Pakete karratu batzuetan zetorren egiteko tabakoa, oso lakarra eta ez kalitate onekoa. Izatez, libra laurdena. Pisu neurri bezala kafearekin erabili ohi zen, adibidez. Cuarterón. Se llamaba así al tabaco de liar, de no muy buena calidad, contenido en un paquete cuadrado, muy popular en época de nuestros abuelos. También medida de peso (125 gr) ya en desuso.. Markiko Juanek kuarteroia erretze juan gustoren./ Joan Txantxikunera ta ekarri kuarteroi bat kafe.
.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kuarteróia
Laburpena
kuartá-ténpora, kuartá-ténporak. (c). izena. KUARTA-DENPORA. Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez. Las témporas.. Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse.. Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kuartá-ténporak