bíkotx, bíkotxa. (c). BIKOITZ. Bi atal edo parte berdin dituena. Doble, compuesto de dos partes.. Arrautza au gorringo-bikotxa da./ Batzuk potro bakarrak izateittuk eta beste batzuk potro bikotxak./ Basarri batzuk bizitza bakarrekuak die ta beste batzuk bikotxak (edo bi bizitzakuak)./ Aurten amar bikotx eta iru irukotx jaio zittuan (bildotsak).
. Bergaran BIKOITZ ere entzun daiteke, Leintz aldera BIKOTX.. Ik. bíkoti, irúkotx.
bíkoti, bíkotixa. (d). izena. Bikoitza. Doble.. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajauna ori arrio bikua ei zan. Ben./ Iru susa topau najittuan, edarrak, bat bikotixa gaiñera.. Hitz ia galdua.. Ik. bíkotx.
bikóte, bikotía. (c). izena. Biko taldea. Grupo de dos.. Zazpi urteko neskatillia ta zortziko mutikua, bikote politta./ Bi ondo beltz aundi ekarrittu. Azelakotxe bikotia.. Bikote, irukote edo irukonde, laukote, etab. Ez da senar-emazte edo pareja esateko erabili ohi.. Ik. irukóte.