Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| mutil-kóskor, mutíl-koskorra. (c). izena. MUTIKOXKOR. 11-14 bat urteko mutila. Muchachito, mozalbete.. Don.k MUTIKOXKOR dio behin eta berriz.. Ik. neská-kóskor. |
| mutilzále, mutilzalía. (b). izena. Mutilak asko gustatzen zaizkiona. . |
| mútilzar, mútilzarra. (b). izena. Solterón.. Bai mutilzar eta bai neskazar hitzek ikutu garratz eta antigual samarra dute eta gero eta gutxiago entzuten dira. Soltero, -a, nagusitzen ari da.. Ik. ezkóngai, néskazar. |
| mútill, mutílla. (a). izena. Muchacho. Don.k dio 23 bat urtera arte mutilgazte deitzen zaiela eta handik aurrera mutill, mutilzar izatera heldu arte. mútill óna járri, . (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse.. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian. . MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian... mútill óna egon, . (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon.. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin. . MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo. .. |
| mútill óna egon. (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon.. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin. . MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo. . |
| mútill óna járri. (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse.. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian. . MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.. |
| mutillák!. (a). interjekzioa. MUTILLÁAK! . Esaldiaren hasieran . Mutillaak, mutillak! gure denporan olako bizikeletia euki izan bagiñu./ Gernikako ferixan izan giñuztan, da, mutillak! bajeuan makiña bat jenero./ Mutillak!, mutillak!... Zer zuan a! Ango zarraparria ta ango angua. Gutxien gutxienez bosteunen bat bazittuan. (SM Ezten). . |
| mutilléta, mutilletía. (d). izena. Neskek ligatzea edo hartan saiatzea, behintzat. El ligue, o al menos su intento, por parte de la mujer.. Ari be gustatze jakon ba mutilletia. . Gutxi erabilia, neskata ez bezala.. Ik. neskáta. |
| mútu, mutúa. (a). adjektiboa. Mudo, -a.. Txikittan danak mutua zalakuan, da oiñ ezin ddabe ixildu. . Ik. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. |
| muturréko. (-). MÚTURRETAKO. 1. muturréko, muturrekúa. (b). izena. Golpe en los morros, puñetazo en la cara.. Nik artu najuan muturrekua bizikletatik jausitta. . Ik. ézpanetako.. 2. muturréko, muturrekúa. (d). izena. Zama-abereei, batik bat, bideko belarrik jan ez dezaten muturrean jartzen zaien alanbre-sarezko estalkia. Bozal de alambre que se coloca en la boca de las bestias de carga para que estas no se distraigan comiendo.. Beixei uztartu ondoren muturrekua jartzen jakue.. Txakurrari jartzen zaiona ere bai. .. |
| múñeka, múñekia. (a). izena. Panpina. Muñeca.. Zaharrek andere edo andera esan ohi dute.. |
| motróillo, motroillúa. (c). izena. Pila nahasia edo korapilatua. Revoltijo, montón desordenado.. Ikastolatik umiak motroilluan urtetzen dabe./ Nik lagatako sokak lurrian zeuzkan motroillo bat eindda. . |
| 2. mozkor, mozkórra. (a). izena. Borracho, -a.. Sin. mózkorti. |
| 3. mozkor, mozkorra. (-). izena. (Eibar.) Enbor zati haundia, bringa. . |
| mozkórrillo, mozkórrillua. (c). adjektiboa. Borrachuzo.. Mediko ona zuan baiña mozkorrillo samarra. . |
| mózkorti, mózkortixa. (c). adjektiboa. Mozkorra. Borracho, -a.. Mozkortixa zuan baiña ondraua.. Bergarako kalean, batik bat. Gutxi erabilia.. Sin. mozkor. |
| mozkórtu. (a). da-du aditza. Emborrachar(se).. Ik. pinplau, lafíau, atxurtu, berdinddu. |
| mozkóte, mozkotía. (c). adjektiboa. Pertsona txikia eta zabala. Se dice de las personas achaparradas.. Errezill aldeko mozkote batekin ein juan burrukan. . Ik. txaparróte. |
| mozólo. (-). 1. mozolo, mozolúa. (c). izena. Athene noctua. Mochuelo común.. Uberako kanpantorrian arrapau giñuan bein mozolua.. Ik. mozolo zuri, gautxori.. 2. mozolo, -a, mozolúa, -ía. (b). adjektiboa. Atolondrado, -a, lelo, -a.. Siestan dagola ta ez molestatzeko esan dot, mozoluok alakuok./ Bueno, neska, ez ari izen mozolía. . . mozólo-mozólo egon, . (b). esapidea. MOZÓLA-MOZÓLA EGON. Estar como un, -a tonto, -a.. Atsalde guztia aren telefonuan zaiñ pasau jonat mozola-mozola. ... |
| 1. mozolo, mozolúa. (c). izena. Athene noctua. Mochuelo común.. Uberako kanpantorrian arrapau giñuan bein mozolua.. Ik. mozolo zuri, gautxori. |
| mozólo-mozólo egon. (b). esapidea. MOZÓLA-MOZÓLA EGON. Estar como un, -a tonto, -a.. Atsalde guztia aren telefonuan zaiñ pasau jonat mozola-mozola. . |
| mozolo zuri, mozolo zurixa. (c). izena. (Soraluze.) tyto alba. Lechuza.. Sin. ontzuri. |
| mozolokeríxa, mozolokerixía. (b). izena. Tontería, necedad.. Makiña bat mozolokerixa ikusten da telebisiñuan. . |
| mozolótu. (b). da-du aditza. Mozolo bihurtu. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.