Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

aldrébes. 1.aldrebes. (a). Adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz. · Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. Esamoldeak: aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. 2.aldrebes. (b). Adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako. · A desmano. Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. content_copy eróso. 3.aldrebes, aldrebesa. (b). Adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. · Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. content_copy moldékaitz, baldar. Esamoldeak: astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). Esapidea.
aldrebeskeríxa, aldrebeskerixía. (b). Izena. Aldrebes baten ekintza. · Torpeza, necedad, tontería. Aixkoriakin ogixa ebaitzen? Bueno bueno, oinddio aldrebeskerixa aundixauak ikusiko jittuau./ Aldrebeskerixaik ezizue esan.
aldrebéstu. (b). da du Aditza. Okertu, konplikatu, eta baita haserretu. · Complicar(se), enfollonarse, y también, enfadarse. Gauzak bein aldrebesten asi ezkero, eztauke akaburik./ Uskerixa bategaittik aldrebestu zan ikastolako anbientia./ Bi familixa orrek alkarrekin aldrebestuta dare.
1.ále.
ale
1.ale, alía. (a). Izena. Unidad, pieza. Sagar arbola orrek, amar ale emoittu./ Zazpi txal eruan zittuan ferixara eta etzeban aleik saldu. Barazki eta frutei buruz, batik bat.. Esamoldeak: alían egon. (c). Esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. 2.ale, alía. (b). Izena. Labore garaua. · Grano. Birrindduta ala aletan emoten dotsazu garagarra beixei? 3.ale, alía. (b). Adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta. · Colocado detrás del nombre, grande. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut).. 4.ále, áliak. (c). Izena. Zenbaitek potroen, barrabilen eufemismo gisa darabil. Ik dauzkak aliak, ik.
2.ále!. (a). Interjekzioa. ala!. Joan! Ospa! · Fuera! Benga, ale ortik, ixteko ordua da ta. Baita, norbait animatzeko egiten den deiadarra. Ale Marino, ale! onena aiz ta! Etim.: Frantseseko «allez», edo «alatu» (mover, empujar) aditza? ALE ALE!.
alegerentzi, alegerentzixe. Aramaio. "Alegrantzia, alaitasuna. Alegerentzi aundixe etorri jako orreaz personiorreaz." (Orm Aram).
alégiñ, alegíña. (a). Izena. Ahalegina. · Empeño. Alegiñ aundirik etzeban jarri igerixan ikasten. Esamoldeak: alégiña(k) eiñ. 1.alegiñak eiñ. (a). du Aditza. Saiatu. Alegiña(k) eiñ arren etxako eskolaik buruan sartzen. content_copy alegínddu, saiatu. 2.alegiñak eiñ. (b). Erregutu. Makiña bat alegiñ ein zotsan semiai, estudixatzera juan zeiñ, baiña alperrik.
zor, zórra. (a). Izena. Deuda. Taillerrakin zorrak ein zittuan./ Kriston zorrak dauzka bankuakin. Pluralean, batik bat. . Esaerak: Zor zarra, zor txarra. Esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra. Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: zorrían erosi. (c). Esapidea. zorretan erosi. Comprar a crédito, a fiado. Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan. content_copy apuntera erosi. zorrak bardinddu. (c). Esapidea. Zorrak ordaindu. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak.
alegínddu. (a). da Aditza. Ahalegina egin, saiatu. · Esforzarse. Sin. alegina(k) eiñ. . content_copy saiatu.