Jolas mota
Jolas honetarako atsotitz-zerrenda edo atsotitz liburu bat bihar da. Gidari bat aukeratuko da. Beste danak taldeka jarriko dira mahaixetan. Gidarixak atsotitz bati dagokixon letra adina marratxo jarriko dittu arbelian.Talde batek kontsonante bat esanaz emongo dotsa hasieria atsotitzari (talde danek eukiko dabe aukera hau). Jo daigun esan daben kontsonantia hiru bider daguala esaldixan; orduan, hiru puntu jasotzen dittu talde horrek eta beste kontsonante bat emoteko aukeria dauka. Kontsonante hori bi bider badago, bi puntu; beraz, aurrekuekin batuta, bost puntu. Bost puntu lortzen dittuenian bokal bat esateko aukeria emoten jakue (bokalek ez dabe punturik gehitzen ezta gutxitzen be) eta kontsonantiak emoten jarraittuko dabe kale egin arte. Hau gertatzen danian, gidarixak arbelaren alde batian kale eginddako kontsonantia idatziko dau eta hurrengo taldiari atsotitzarekin jarraitzeko aukeria emongo dotsa. Horrela, atsotitza asmatu arte. Atsotitza asmatziagaittik hamar puntu eskuratzen dittue eta, gaiñera, esanahixa ondo azaltzen badabe, beste hamar puntu. Atsotitz bat asmatutakuan, beste gidari bat aukeratuko da.
zenbakien idazkera
adri·k erantsia Az, 11/19/2008 - 19:32·tan
zenbakien idazkera
zenbakien idazkera zuzena
lorena·k erantsia Az, 11/19/2008 - 19:33·tan
zenbakien idazkera zuzena