Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 2. nóiz ero nóiz. (b). adberbioa. De cuando en cuando, muy de vez en cuando.. Noiz ero noiz joaten ga zinera, baiña gutxittan.. Noizian bein baino maiztasun gutxiagoz edo. . |
| náitta naiézko, náitta naiezkúa. (b). izenlaguna. Condición necesaria, "sine qua non".. Lan ontarako naitta naiezkua da euskeria.. Sin. derrigorréko. |
| negár-zótinka. (c). adberbioa. Gimoteando.. Negar-zotinka dago goiz guztia nobixuak laga dotsala ta.. Ik. zótiñ. |
| pil-pil. (-). onomatopeia. "Janarixak su motelian poliki-poliki egosteruzkuan sortzen dan zaratia.. Bakillaua poliki-poliki, pil-pil-pil egosi bihar da." (SB Eibetno). . |
| 2. ló eiñ. (a). du aditza. Dormir.. Bart eztot lorik eiñ./ Eizu lo polittorrek.. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio:. Zer, gaur banastapian lo ein biakozu.. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?. Ik. lokátoki.. |
| lepera, -e, leperia. (d). izena. Lepo-edea. Uztarria lotzerakoan, uztarriaren atzealdetik emandako hede-buelta.. Guk, lotzen gabizenian (uztarria) atzekaldetik eria doianian esaten jau lepériak, gaiñetik adarretara, adar bakoitza lotzen danian koskeriak. Eta barrukaldetik danian, koskera barrukuak. Barruko koskera gutxi tta kanpokua gogorrao egon ezkeo, ganaua kanpokuakin inddarra eittera ipintzen da; orduan eitten da bat bentajau ero, ganau bat inddartsuaua baldin bada, alde baten kargau eitten da. Don. . |
| -kónde, -kondía. (d). atzizkia. -KONDA. -kote, talde atzizkia. Sufijo de grupo: irukonde, boskonde, amarkonde.. Nora doia baiña irukonda au?. Sin. -kote. Ik. irukóte. |
| 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. Oblada.. . Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. Ik. paskua-ópill, sepultura. |
| irutxur egin. (-). esapidea. Zerbait jokoan egon eta irabazten utzi arerioari. Hacer tongo. Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur eitten jok sarri-eta. (TSE Berb).. Sin. tongo eiñ. |
| lagaidazu ixilik!. (-). esapidea. "Hori esaten duen pertsonak adierazten du bakea behar duela, bera bakean lagatzeko; beraz, bestea(k) isiltzeko." (Lar Antz).. |
| iketz. (-). Ik. íkatz. |
| taupa-taupa. (-). onomatopeia. Bihotz-taupaden onomatopeia.. |
| 2. zuku, zukúa. (d). izena. Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana.. Ik. zukutu. |
| 1. zuku, zukúa. (c). izena. Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai.. Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp. . |
| zúku. (-). 1. zuku, zukúa. (c). izena. Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai.. Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp. .. 2. zuku, zukúa. (d). izena. Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana.. Ik. zukutu.. |
| zúka. (b). adberbioa. Con tratamiento de ZU.. Eztot jakitten abadiakin zuka ala berorika eiñ. . |
| zulákaitz, zulákaitza. (d). izena. Cincel.. Sin. zíntzel. |
| zúek. (a). izenordaina. Vosotros. . |
| zubitesi, zubitesixa. (-). izena. XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi. . |
| zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira.. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem.. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean. . |
| zubill. (-). Ik. súbill. |
| zubi-begi. (-). Ik. begi. |
| zubi-ánka, zubi-ankía. (d). izena. Zubiaren arkuak apoiatzen diren zutabe bakoitza.. |
| Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa. (-). esaera. (Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.