Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

zerúka, zerukía. (d). izena. Edozein lekadunen leka.   Vaina.. Zerukia, emen eztok entzun izen, baiña Mondraue aldian da bai. Klem.. Ia hitz galdua. Gaur egun LEKA besterik ez da ia entzuten. .
zimitzézko, zimitzezkúa. (d). izenlaguna. ZUMITZEZKO, ZIMETZEZKO. Zumitzez eginikoa.   Hecho de fleje de madera.. Banastak eta zestuak zimitzezkuak izeten die./ Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien. Ben. .
zimur. (-). Ik. xímur.
zinbriñarri, zinbriñarrixe. (-). izena. (Aramaio.) Harri mota gogorra, apurtzeko zaila. .
zínbrixa, zínbrixia. (d). izena. Eraikuntza baten zurezko egitura edo eskeletoa.. Egurrian ola zeoze eitten danian zinbrixia esaten jako. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta; “lelengo zinbrixia eingou ta teillatua emon, da gero rebokauko juau beetik e, paretak eingo jotsau”. Don.. Ik. eskéleto.
zine, zínia. (a). izena. Cine.. Ik. paretako sorginkerixa.
zingira. (-). Ik. ur-zingíra.
zingoiña. (-). ZINKOIÑA. Ik. zinkuíñarri.
zink, zínka. (d). izena. Cinc.. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. .
zinkázko, zinkazkúa. (c). izena. Hecho de cinc.. .
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra.. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix. .
zimítz, zimítza. (d). izena. ZIMETZ, ZUMITZ, TXIMETZ (LEIN.). Zurezko tirak, gaztainazkoak normalean, banasta eta saskigintzarako egiten direnak, batez ere.   Fleje de madera.. Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben./ Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Don./ Zimetza lenaokua izen bia da, metalikua etorri aurretikua. Zimetzakin kurioso eiñ ezkero (gaztanontzia) ori gauza ona izengo da. Luis./ Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda. Don. . Zimítza etáratzekua deitzen dio Don.k zumitz-tirak egiteko bi eskulekudun kutxilari..
zímentuak etára. (c). aditza. ZÍMENTUAK ARTU. Construir los cimientos. .
zímentu, zímentuak. (b). izena. Oinarriak.   Cimientos.. Zimentuak etara, gero paretak jaso. Don.. Pluralean. . zímentuak etára, . (c). aditza. ZÍMENTUAK ARTU. Construir los cimientos. ..
zintzo egon. (-). esapidea. (Aramaio.) Gutxi egon.. Dirue be, artien be, dirue zintzo euen, e! Gutxi-gutxi. (Orm Aram)..
zilletik eiñ. (-). esapidea. (Eibar.) "Haurgintzan amari zesarea egiten zaionean esaten da.. Bigarrena zilletik eiñ eban..
2. zil, zílla. (d). izena. Cordón umbilical. Don..
3. zil, zílla. (d). izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei barruan ardatz modura sortu ohi zaien ziri gogorkotea. Baita patataren begi edo ernemuna.   El escapo de ciertas hortalizas, y también el brote de las patatas.. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk... Klem.. Ziri ere deitzen zaio erdiko zilari.. Ik. zílddu, garátu.
4. zil, zílla. (d). izena. Idiskoaren zakila.   Pene de toro.. Zakilla be or bealdera ta esaten da, baiña guk geuk zilla. Don. . Ik. irízill.
zílddu. (d). da aditza. Kipula, berakatz, porru eta horrelakoei erdiko zila garatu.   Desarrollarse el escapo al ajo, puerro, etc., normalmente en la despensa hacia la primavera, y a veces en la misma huerta. Cuando esto sucede ya no sirven para comer.. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk. Urtetze jakonian ernemuna ero zera; patatiai ernemuna urtetze jotsak, baiña zerai, kipuliai-tta, berakatzai-tta zilla; ganbaran, zaartzen dienian. . Sin. zirittu. Ik. garátu.
zílindro, zílindrua. (c). Kamineroek bidegintzarako erabiltzen duten zapalgailu handia. .
zímaur, zímaurra. (c). izena. (Osintxu.) Satsa.   Estiércol.. Kristonak eindda i eren e; zimaurrok eta danak astindduta, alkar itxuria ezin benziduan ero. Hil.. Sin. sats.
zimáurketa, zimáurketia. (d). izena. (Osintxu.) Zimaurra sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana.   Estercolamiento.. Martixan lelengorarte meriendaik ez. Gero martixan lelengotik atzera eitten bazan lurretia ero beste... zimaurketia ero, meriendia. Hil. . Sin. satséta.
zimel. (-). Ik. ximel.