Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 2. náaste, náastia. (b). izena. Embrollo.. Egundoko naastia sortu da taillerrian.. Ik. naáste-borráste. |
| naáste-borráste, naáste-borrástia. (b). izena. (adierazkorra.) Nahastea. Enredo, embrollo.. Frantsesa ta inglesa batera ikasten diardu ta naaste-borraste demasa dauka./ Auzuan naaste-borrastia urten dau urak diela ta eztiela. . Ik. kakánaaste, náaste. |
| naástu. (a). da-du aditza. NAASTAU. Mezclar(se), revolver(se).. Len ardauai ura naasten zotsen tabernarixak./ Batidoriakin ondo naastu ta zerbidu. . |
| 1. nábar, nabárra. (d). adjektiboa. Tono ilunak dituen kolorea. Grisa, marroia...; baita, Klementak dionez, zuria eta kolore ilunak nahasi ere. Pardo.. Bat muturgorrixa, beste bat baltza, beste bat pinttua, beste bat zurixa, beste bat nabarra (ardiak). Igual egongo da nabarra ardik onena kuadrillan. Luis.. Galdu samartua. Katuez entzuten da inoiz.. Ik. nabárka, nabarkóte. |
| nabar-etxe, nabar-etxia. (-). "Estructura de madera donde se coloca la cuchilla llamada nabar" (SB Eibetno).. |
| nabarkóte, nabarkotía. (d). adjektiboa. Nabar samarra. Parduzco.. Txori pikuluze nabarkote bat dok ori. Don.. Sin. nabárka. |
| nabartu. (-). 1. nabartu, . (-). aditza. "Ile zuriak ateratzen direlako ilea kolore askotarikoa izan.(Lar Antz). . Aspaldian majo nabartu jako illia." (Lar Antz)... 2. nabartu, . (-). aditza. "Edurra sendotzeke egon, apur bat zurituta bakarrik.. Dana nabartuta dao, ta Bitorixara jun in bi za?" (Lar Antz).. Sin. zurinabartu... |
| nabo, nabua. (-). izena. (Eibar.) Nabo.. Sin. arbi. |
| nági. (-). 1. nagi, nagíxa. (a). adjektiboa. Alferra. Vago, -a, perezoso, -a.. Lanerako nagixa da, baiña ez parrandarako.. Don.k dio nagi gehiago esaten zaiola gizakumeari eta narras emakumeari. Nagixa gizakumia geixao esaten dok. Emakume bat baldin bada ba lanik egin nai eztabena ta zea, ño, narrasa dok oixe. Don. . Sin. alper. Ik. zuri.. 2. nagi, nagíxa. (d). adjektiboa. Nagikeria. Ez da entzuten honako bi esapideetan ez bada. . Ez da entzuten ondorengo bi esapideetan ez bada.. . nágixak etára, . (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz. Desperazarse estirando los brazos.. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut. .. . nagíxak émon, . (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon.. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu. ... |
| 1. nagi, nagíxa. (a). adjektiboa. Alferra. Vago, -a, perezoso, -a.. Lanerako nagixa da, baiña ez parrandarako.. Don.k dio nagi gehiago esaten zaiola gizakumeari eta narras emakumeari. Nagixa gizakumia geixao esaten dok. Emakume bat baldin bada ba lanik egin nai eztabena ta zea, ño, narrasa dok oixe. Don. . Sin. alper. Ik. zuri. |
| nagíxak émon. (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon.. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu. . |
| nágixak etára. (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz. Desperazarse estirando los brazos.. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut. . |
| 1. náaste, náastia. (b). izena. Nahasketa. Mezcla.. Ze naaste diarduzu eraten./ Esniakin einddako naasten bat da Baileys-a. . |
| náaste. (-). 1. náaste, náastia. (b). izena. Nahasketa. Mezcla.. Ze naaste diarduzu eraten./ Esniakin einddako naasten bat da Baileys-a. .. 2. náaste, náastia. (b). izena. Embrollo.. Egundoko naastia sortu da taillerrian.. Ik. naáste-borráste.. |
| naastáille, naastaillía. (c). adjektiboa. Gauzak nahastu zalea. Liante, salsero, embrollador.. Naastaillia ba, saltserua dana ero, egixak beti esate eztittuana. Klem./ Ezixok kaso geixegi eiñ ari naastaille utsa dok eta.. Ik. baztar-naástaille. |
| 2. muturréko, muturrekúa. (d). izena. Zama-abereei, batik bat, bideko belarrik jan ez dezaten muturrean jartzen zaien alanbre-sarezko estalkia. Bozal de alambre que se coloca en la boca de las bestias de carga para que estas no se distraigan comiendo.. Beixei uztartu ondoren muturrekua jartzen jakue.. Txakurrari jartzen zaiona ere bai. . |
| muturretako anillo. (-). Ik. azíela. |
| mutúrtu. (c). da aditza. Oso haserretu. Enemistarse seriamente.. Bi familixak muturtuta dare aspaldittik./ Uskerixa bategaittik muturtu zien.. Ik. biurrittu, biurtu. |
| muturzuri. (-). Ik. mutur. |
| mutútu. (b). da-du aditza. Mutu bihurtu.. Gerra denporan mututu zan.. Isildu zentzuan ere bai, zabalkundez. Radixua mututu jaku ta konpontzera eruan bia da./ Zeoze esaten asten bada laster mututukot. . |
| mútxikiñ. (-). 1. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. Txortena, sagarra edo madaria bezalako frutak jan ondoren gelditzen dena. Tronco de una fruta comida.. Ez bota mutxikiñak bentanatik.. SAGAR-MUTXIKI.. 2. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. ZIGARRO-MUTXIKIN. Colilla.. Orrek mutxikiñak pe erre eingo littuzke.. ZIGARRO-MUTXIKI.. |
| 1. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. Txortena, sagarra edo madaria bezalako frutak jan ondoren gelditzen dena. Tronco de una fruta comida.. Ez bota mutxikiñak bentanatik.. SAGAR-MUTXIKI. |
| 2. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. ZIGARRO-MUTXIKIN. Colilla.. Orrek mutxikiñak pe erre eingo littuzke.. ZIGARRO-MUTXIKI. |
| mútxo. (c). Asko. MUTXO IZAN, gehienetan; gauza handia izan edo nahikoa, behintzat.. Orduan eladuak etzeban ainbeste zer; kafia, kafia artzera. Merkiaua zalako ero. Eta aura zana mutxo. Mutxo, aundixa aura. Sot./ Orduan bizikletia zaukana mutxo zan. Sot. . Kirolariak animatzeko oihu gisa ere entzun izan da. Benga, mutxo, ori dok eta!, lelengo oia ta!. Ik. asko. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.