Skip to main content

da

  • garráztu. (b). da aditza. Agriarse.. Bazkaixa garraztu jat eta botaka ein ddot./ Alkarren arteko relaziñuak garraztuta dare aspaldixan. .
  • 2. gastáu. (c). da aditza. KASTAU. Bukatu, galdu, desagertu.. Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp..
  • 3. gastáu, kastáu. (c). da aditza. Hil.. Poliki-poliki gastau zan. . Ik. joan.
  • 4. gauza izan. (b). da aditza. Gai izan.   Ser capaz; ser apto para algo.. Sasoi batian Urkiolaraiño oiñez; oiñ enaiz eskillarak igotzeko gauza./ Larogei urte izan arren oinddio gauza da etxeko lanak eitteko./ Esne au ezta erateko gauza. . gauza dana, . (c). adjektiboa. GAUZA EZTANA. Balio duena, balio ez duena, honelakoetan:. Sagar ustel asko dago. Gauza dana batu banasta ontara; gauza eztana laga lurrian./ Zuek kuadrilla aundixa, baiña gauzaeztana geixena...
  • 2. gazittu. (c). da aditza. Gazi bihurtu.   Volverse salado.. Urdaiazpiko au geixegi gazittu da. .
  • gaztétu. (a). da-du aditza. Rejuvenecer.. Aspaldixan gaztetu ein za./ Bizarra kendu dabenetik gaztetuta dago. .
  • géittu. (a). da-du aditza. Gehitu.   Aumentar, añadir.. Asko geittu da lanik eza./ Etxiai tejabana bat geittu dotse. .
  • geldi egon. (a). da aditza. Estar quieto. .
  • 1. geldittu. (a). da-du aditza. Parar(se).. Autobusa etxe aurrian gelditzen da./ Aldapan bera zetorren burdixa geldittu zeban.. Sin. geratu.
  • 2. geldittu. (a). da aditza. Quedar.. Amarretan juntatzekotan geldittu ga.. Sin. geratu.
  • geldótu. (c). da-du aditza. Geldo bihurtu.   Quedarse sin energía, volver(se) incapaz.. Andria il jakonetik ziero geldotuta dago. .
  • 1. geratu. (a). da-du aditza. Parar(se).. Geratzeke diardu lanian.. Sin. geldittu.
  • 2. geratu. (a). da aditza. Quedar.. Oso pozik geratu naiz igeltseruakin.. Sin. geldittu.
  • 2. gertau. (b). da-du aditza. Preparar(se).. Ze moduz gertau dozu esamiña?/ Gertau zaitte bronkia entzutera. . Sin. prepárau.
  • 1. gertau. (b). da aditza. Arropak jantzi eta apaindu.   Vestirse y acicalarse. Prepararse.. Etxoin puxkat, oinddio gertatzeke nago ta.. Sin. prepárau.
  • gerturátu. (c). da-du aditza. Urreratu.   Acercar(se).. Etzaittez orreana gerturatu be.. Gutxi erabilia. Urreratu da arrunta. .
  • girótu. (c). da aditza. Lurra lantzeko edota belarrondoa, garoa... erretiratzeko puntura etorri.   Ponerse la tierra a punto para ser trabajada, la hierba para ser retirada, etc.. Atzo ebaittako bedarra onezkero girotuta dago. .
  • gizajotu. (c). da-du aditza. GIXAJOTU. Gizajo bihurtu.   Volver(se) cuitado (un varón).. Andria il jakonian ziero gizajotu zan. . Azentua era guztietara entzun daiteke.. Ik. nanótu, koittáutu.
  • gizéndu. (a). da-du aditza. Gizen bihurtu.   Engordar.. Illebetian iru kilo gizendu naiz./ Pentsuakin gizenduko jittuat txarrixak. . Ik. potolotu.
  • 1. gogortu. (a). da-du aditza. Gogor bihurtu.   Endurecer(se).. Atzoko ogixa gogortuta dago./ Makalaldixa izan neban baiña berriz be gogortu naiz./ Euzkixak lurra gogortu dau. .
  • 2. gogortu. (c). da aditza. Diruz indartu.   Consolidarse económicamente.. Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem./ Landare saltzetik gogortutako familixia da ori. .
  • 3. gogortu. (c). da aditza. Consolidarse militarmente.. Nazionalistak Intxorta aldian gogortu zien da ezin izan zeben Francon aldekuak ortik sartu. .
  • goríttu. (c). da-du aditza. Poner(se) al rojo vivo.. Errementarixak sutan eukitze zittuan aixkorak gorittu arte.. Sin. gori-gori jarri..
  • gorrínddu. (c). da-du aditza. Landareei gorrina sartu.   Coger la roya las plantas.. Tomate guztiak gorrinddu jako./ Eurixak patatak gorrinddu dittu. .
  • 1. gorrittu. (a). da-du aditza. Gorri kolorea hartu edo eman.   Enrojecer.. Errekia gorrittuta zoian. .