Skip to main content

botanika

  • txukiríxu, txukirixúa. (d). izena. botanika Lorori-xaren antzerakoa omen. (?)..
  • udalora, udaloria. (-). izena. botanika (Eibar.) primula vulgaris. Primula, vellorita. .
  • untz, úntza. (b). izena. botanika hedera helix. Yedra.. Paretan nahiz arbolan gora aidoso igotzen da, baina besterik ezean lurrean zehar ere zabaltzen da. .
  • ur árbola, ur árbolia. (a). izena. botanika corylus avellana. Avellano.. Ur arbolia esaten jau jateko urra batzen danian, aundixai, eta urritza esaten jau eskeretan egoten dana, silbestriai; urritza, urritz sastrakia. Don.. Urrak ematen dituen arbola ezaguna. Berez sortutako ugari topa daiteke errekondotan, bide zaharretan etab. Berez sortutakoari URRITZa esaten zaio.. Ik. urritz.
  • 1. ur bedar, ur bedárra. (d). izena. botanika Ihia. Junco.. Ik. íxa.
  • 2. ur bedar, ur bedarra. (d). izena. botanika sanicula europaea. Sanícula. (SB Eibetno). .
  • 2. urdiñ, urdiña. (c). izena. botanika URDIN-PERRETXÍKU. russula virescens. Gibelurdina, perretxiku ezaguna.. Izen latinoa berdina bada ere (?), hiru perretxiku desberdin dira guretzat gibelurdiña (tono more, gris edo berdexkakoa), korosoa (berde argia, txapel ederrekoa) eta urdiña. Azkenengo hau, gezurra badirudi ere, berde-berdea da.. Ik. gibélurdiñ, koróso.
  • úrki, urkíxa. (b). izena. botanika betula pubescens. Zurzuria.   Abedul.. Gaztetan gerriak kolore gorrixka badu ere laster hartzen du bereizgarri nabarmena duen kolore zuria. 10 edo 15 m hartzen ditu eta asko sartu ohi da ibilbide eta jardinetan apaingarri bezala. Mugarri zuhaitza da, agian bere kolore zuriagatik, eta betidanik sartu izan da mugetan. Basoan ere ugari aurki daiteke batean bestean, baina ia ez da geratzen urkidirik. Urkia zotzak egiteko erabiltzen da, eta papera egiteko ere ona omen da hari asko duelako. Piano teklak egiteko ere erabiltzen zen.. Ik. úrkiri.
  • urrabotóe, -i, urrabotóia. (c). izena. botanika tanacetum parthenium. Matricaria.. Bi urteko bizia duen landare honek lore txiki, ugari eta oso usaintsuak ditu. Baratzetan landatzen da apaingarri gisa. Dirudienez antzina Orientetik ekarria da. Loreak mantzanilaren antza du eta erabilpen berdinak dauzka, baina hartzeko mikatzagoa da. Itxuraz oso antzekoa baina tamainuz txikiagoa denari lora txikixa deitzen zaio. . Ik. lora txíki.
  • 2. urritz, urritza. (c). izena. botanika URRITX, URRETX, URRITZPERRETXIKU. russula cyanoxanta. Kolore morea duen perretxiku gozoa.. urritx gorri, urritx gorrixa. (-). izena. russula turci. "Urritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balio gitxikuak edo kaltegarrixak... urritx baltz, urritx baltza. (-). izena. (Eibar.) russula nigricans. Rúsula ennegrecida. (SB Eibetno)...
  • 1. urritz, urrítza. (c). izena. botanika corylus avellana. Avellano silvestre.. Urritza botatzeko setienbria onena. Bestela oiñ botatzen bozu urritza ta ipintzen bozu parrataako, sartuizu ortuan, da babak eldu baiño len ipurdixan tak!, usteldu ta plasta lurrea. Sebas. . Txikia denean URRITZ-SASTRAKA ere bai. Irailean botatako urritza parrak egiteko erabiltzen da. Beste edozein sasoitan botatakoa bizkor usteltzen da.. Ik. ur árbola, ur.
  • 2. úztau, o, úztaua. (b). izena. botanika rumex sp.. Romaza.. Gure ortu eta soroetako belar txarrik ezagunetarikoa. Zuztar luze-luzea izaten du eta ez da erraza ateratzen. Sikatutakoan kolore gorria hartzen du eta hazi mordoa jalgitzen zaio. Klase bat baino gehiago dago, baina antzerakoak dira..
  • 1. zalga, zalgía. (c). izena. botanika vicia... sp.. Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu.. Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don. .
  • zan bédar, zan bedárra. (d). izena. botanika plantago lanceolata. Llantén mayor, llantén menor. . Oso landare nabarmena bere kirten mehe tentearekin, gainean lore-burutxo luzexka bat duela. Izena hostoak halako zain batzuk ageri dituelako ematen zaio, ziurrenik. Haundituak bajatzeko eta zauriak ixteko erabiltzen da, besteak beste.. Ik. aitóna bédar.
  • zan górri, zan gorríxa. (d). izena. botanika erodium cicutarium. Alfilerillo de pastor. (SB Eibetno)..
  • zapédar, zapedárra. (d). izena. botanika stellaria media. Pamplina.. Batez ere soroan hazten den belar txarra. Lur asko jaten duen sustrai zabal-zabala du.. Sin. miárma bédar, bedar nárras.
  • zapo-bédar, zapo-bedárra. (d). izena. botanika Ajo de oso.. Sin. zapó-kípula.
  • zapó-kípula, zapó-kípulia. (d). izena. botanika alium ursinum. Ajo de oso.. Zuztar patataduna du eta lora zuria. Sin. suba bedar. . Sin. zapo-bédar, kípula bédar.
  • zartáiñ-ipúrdi, zartáiñ-ipúrdixa. (c). izena. botanika daucus carota. Zanahoria silvestre.. Millu edo anis bedar deitzen zaion landarearen antzekoa da, unbeliferen familiakoa, baina ez du haren usain berezia. Ona omen da odola garbitzeko, libratzeko eta urdailerako. Baita erreuma dutenentzat ere.. Sin. san juán lora.
  • zidor zumáka, zidor zumakía. (d). izena. botanika Zuma edo sahats klaseren bat dela uste dugu. (?).. Ik. zígor, zumáka.
  • zikiríxo, zikirixúa. (c). izena. botanika TXIKIRIXO. secale cereale. Centeno.. Paraje hotz eta euritsuetara ondoen egokitzen den laborea; garia-eta baino luzeagoa izaten da. Hemen, inoiz, berdetan ganajatekotarako ebakitzeko erein izan da. Zenbait lekutan ogi beltz bat egin ohi dute, libratzeko oso ona dena..
  • zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. botanika phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura..
  • 1. zorakari, zorakaríxa. (d). izena. botanika lolium tremulentum. Iraka.   Cizaña.. Reigrasaren tankerakoa. Irinari gusto txarra ematen dio. Batzuek buru handiagoa omen dute eta beste batzuek txikiagoa. Txikiagodunari ANSUATEGI BEDARRA deitzen omen zaio, eta hau zelaietan egoten omen da. Etim.: zora+gari, ziurrenik.. Sin. iráka.
  • zorna bédar, zorna bedárra. (d). izena. botanika senecio vulgaris. Hierba cana, cardo enano.. Beste karduak baino txikiagoa, eta ez hain latza. Lore asko ditu, txikiak eta horiak. Urte guztia dago loran eta txoriek gustora jaten dute. Sororako kaltegarria da.. Sin. txori-kárdu.
  • zúma, zumía. (b). izena. botanika salix sp.. Mimbre.. Garai baten dezente ereiten zen zumea saskiak eta egiteko. ZUMA Z. Sin. mímen, zumitz. Ik. zumáka. zuma gorri, zuma gorríxa. (d). Salix rubens (?), salix caprea. .. zuma zúri, zuma zuríxa. (d). Salix viminalis...