Skip to main content

botanika

  • kúletro fáltsu, kúletro faltsúa. (c). izena. botanika Amanita muscaria. Kuleto faltsua.   Falsa oronja.. Goikoaren antza du, baina tanto zuriak izaten ditu gainean, eta azpia eta kirtena zuriak. Ugari hazten da pinudietan. Pozoitsua da..
  • lanpátza, lanpatzía. (d). izena. botanika Artium minus. Lampazo.. Ik. lapa.
  • 1. lánperna, lánpernia. (b). izena. botanika Macrolepiota procera. Galamperna.. Txapel handiko perretxikua, jende gehientsuak jaten duena. Sin. galanperna..
  • 2. lapa, lapía. (d). izena. botanika Artium minus. Lanpatza, pegatin bedarra. Lampazo.. Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta guk, tak! bota. Lapa botatzen abil neri tta. Katubedarra ero lapa bedarra. Lapia esaten jakon ari aliai tta. Don.. Galtzetatik edo praketatik kendu ezinda saioak egin dituenak badaki nolakoak diren. Bere burutxo bizartsuak oso eranskorrak dira. Ganauen lanparoiak sendatzeko erabili izan dira, eta baita kakabeherakoa sikatu eta txiza eragiteko ere. Sin. katubedar, lapatz, pegatin bedar. . Sin. lapa bédar, lanpátza. lapían modúan pegáu, . (c). esapidea. Gogor itsatsi.. Lapian moduan pegau jakun, da ezkiñuan gau guztian ondotik kendu. ..
  • lapa bédar, lapa bedárra. (c). izena. botanika Lampazo.. Ik. lapa.
  • 2. lar, lárra. (a). izena. botanika LÁAR, NAR (LEIN.). Rubus sp. Arantza.   Zarzal, zarzamora.. Egundoko larrak dare gure etxostian.. Ekialdera arantza eta mendebaldera lar erabiltzen da. Lar erabiltzen dutenentzat arantzak elorrarantza esan nahi du. . Sin. arantza. Ik. sási, elórrarantza, laárdei.
  • larrósa, larrosía. (a). izena. botanika Rosa centifolia. Arrosa.   Rosa, rosal. LARROSIA BAI. Eztao arantza bareko larrosaik, . (-). esaera. "Bizimoduan ez da dena erraza, latza da." (Lar Antz)...
  • lausárda, lausardía. (d). izena. botanika Erodium cicutarium. Alfilerillo del pastor.. Muga bazterretan, istingietan, eta abar egoten da. .
  • lauzírien, lauzíriena. (c). izena. botanika Chamaecyparis Lawsoniana. Ciprés de Lawson.. Bastante ugaria da gure lurretan. Basoren bat edo beste ere aurki daiteke, (Intxorta-txiki bidean, adibidez). Beste zipresen antz handikoa da, baina pinuburu txiki-txikiak ditu (zentimetroa ingurukoak edo txikiagoak). Zipresarenaren miniaturak dirudite. Etim.: "lawsoniana". Sin. piñu puntabera (Eib.)..
  • létxuga, létxugia. (a). izena. botanika lactuca sativa. Lechuga..
  • libra ságar, libra sagárra. (d). izena. botanika Sagar mota bat. .
  • lilíxo, lilixúa. (c). izena. botanika LILIXO ZURI. lilium candidum. Azucena.. San Juan sortan jarri ohi zen. .
  • líñu, liñúa. (c). izena. botanika Linum usitatíssimun. Lino.. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp. . XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako.. Ik. eun. liñua jo, . (-). "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno). ..
  • 1. lizar, lizárra. (a). izena. botanika Fraxinus excelsior. Fresno.. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da. . Ik. basalizar.
  • llórona, llóronia. (c). izena. botanika LLORÓI, SAUZE LLOROI. salix babylonica. Sauce llorón. .
  • lorá beltz, lora béltza. (-). izena. botanika (?). Izena besterik ez dugu jaso. . komentario 1
  • lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. botanika Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera.. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia.. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
  • loróri, lororíxa. (d). izena. botanika Taraxacum officinale. Diente de león.. Sin. kardu ori.
  • máats, maátsa. (a). izena. botanika Vitis vinifera. Uva.. /a/ ahoskatzen da garbi-garbi. . maatsa zapaldu, . (c). aditza. Prensar la uva. . zapáldu, . (a). du aditza. Pisar, aplastar. ... maátsa erabilli, . (c). esapidea. MAÁTSA IBILLI, EUKI, IZAN. Negozio handia izan.. Taberna orrek dabill aspaldixan maatsa./ Trena kentzia Vergaresandako izan zan maatsa. .. maátsa batu, . (a). Vendimiar.. Ik. maáts-bátze..
  • madári, madaríxa. (a). izena. botanika Pyrus communis. Udarea, udareondoa.   Pera, peral.. Madarira igota dabill mutikua.. Beste fruta-arbolekin gertatzen den bezala, madari-arbola zein madari esaten da arbola bera izendatzeko. Zenbait madari klase: dukesia, goizagoko madarixa, margarita madarixa, marki madarixa, negu madarixa, pedro jose madarixa, santamaiña madarixa.. komentario 1 Ik. mákatz.
  • máilluki, máillukixa. (a). izena. botanika MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia.   Fresa. Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai. .
  • máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. botanika Potentilla sterilis. Fresa estéril.. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai. .
  • 2. makal, makála. (d). izena. botanika Chopo.. Ik. txópo.
  • málba, malbía. (c). izena. botanika MALMA. Malva sylvestris. Malva.. Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta. .
  • malbábisko, malbábiskua. (c). izena. botanika Althaea officinalis. Malvavisco.. Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta. .