Skip to main content

botanika

  • sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). izena. botanika dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco.. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. . Sin. kárdulatz, astokárdu. sorgin-orrazixa baiño latzagua. (-). esapidea. (Eibar.) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes).. Ik. sorgín-órrazi..
  • subá kípula, sugá kípulia. (d). izena. botanika alium ursinum. Ajo de oso.. Ik. zapó-kípula.
  • subartabúru, subartaburúa. (c). izena. botanika SUGARTABURU. arum italicum. Subartoa, erre belarra.   Aro, jaro.. Ik. subárto.
  • subárto, subartúa. (b). izena. botanika arum italicum. Aro, jaro.. Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar.. Sin. subartabúru, erre bédar.
  • súpulu, súpulua. (c). izena. botanika humulus lupulus. Lúpulo.. Sasietan eta hazten den landare igotzailea, hostoak mahatsarenaren tankerakoak dituena, zeinen fruituak garagardoari usaina eta zapore mikatza emateko erabiltzen diren. Azen.: supúlu, -úa ere bai. .
  • tabákorri, tabákorrixa. (c). izena. botanika TÁKORRI. nicotiana tabacum. Tabaco.. I, joan ari estankora ta tabakorrixa ekarri./ Sasoi batian basarri askotan ereitte zan tabakorrixa. . Orri oso zabalak dituen landare hau hemen ez da orain landatzen, baina garai batean, eskasidadea edo arrazionamendua zegoenean, gerra ostean, adibidez, ezkutuan ereiten zen, arto artean eta horrelako leku gordeetan. Tabakorrixa edo takorrixa deitzen diote oraindik ere zaharrek erretzeko tabakoari..
  • te, téia. (c). izena. botanika Te.. Informante batek txixa bedarrari deitzen dio hala..
  • teilla perretxíku, teilla perretxikúa. (c). izena. botanika russula emetica. Gusto mikatza duen eta gehienek jaten ez duten perretxiku ugaria..
  • tétano bédar, tétano bedárra. (d). izena. botanika anagallis arvensis. Pasmo belarra.   Murajes.. Sin. pasmo bédar.
  • tílo, -u, tílua. (b). izena. botanika TILLO. tilia platyphyllos. Ezkia.   Tilo.. Kerizpe ederra ematen duen arbola galanta. Tilo-lorak, zabaldu eta berehala sikatzea komeni da. Jakina denez, nerbioak sosegatzeko ez dago tila bezalakorik. Bihotzerrearentzat ere ona da. .
  • tolósa bába, tolósa babía. (b). izena. botanika Babarrun gorria, batzuentzat, "pinttana" beste batzuentzat.. Sin. tolósana. Ik. baba.
  • tolósana, tolósania. (d). izena. botanika Tolosa-baba.. Ik. tolósa bába.
  • 1. tómate, tómatia. (a). izena. botanika solanum esculentum. Tomate..
  • trébola, trébolia. (c). izena. botanika trifolium. Zelaietan berez datorren sekula belarra.. Trebola moltzoka hazten denari esaten zaio, batik bat. Erortzen denean elkarren gainean lehortzen da eta zelaiari kalte egiten dio. Ebakitzeko ere petrala jartzen da. Dendan trebola-hazi mota ezberdinak, sekula belarra baino orri txikiagokoak, erosi ohi dira zelaian botatzeko.. Ik. sekula-bédar, irúkotx.
  • txakur míngaiñ, txakur mingáiña. (d). izena. botanika cinoglosum officinale. Lengua de perro.. Lur karetsuetako landare luze xamar honek kirtena eta hostoak ile latzez estaliak ditu eta lore urdin txikle. Li samarrak. Borraja eta larrosarekin batera, hau ere bihotz suspertzailea da, batez ere ardoaz lagunduta..
  • txáltxa, txaltxía. (b). izena. botanika TXALTXAPERRETXÍKU. cantharellus cibarius.. Perretxiku txiki guztiz horia, polita, saltsei botatzeko edo eta beste batzuekin nahasi tortillan jateko erabiltzen dena. Rebozuelo..
  • txanpíñoe, -i, txanpiñóia. (a). izena. botanika agaricus campestris. Champiñón..
  • txarri bédar, txarri bedárra. (d). izena. botanika sanicula europaea. Sanícula.. Sin. ur bedar (Eib.).. Sin. ur bedar.
  • txídar, txidárra. (c). izena. botanika vicia sativa. Veza, arveja.. Hosto ugariko landare honek lore bioletak eta lekatxoak ditu. Soroan erein izan da ganajatekotzat ebakitzeko. Gure informante batek TXIDAR TXIKIxa,TXIDAR AUNDIxa eta TXIDAR GAIZTUa bereizten ditu. .
  • txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. botanika polygonum persicaria. Persicaria.. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko.. Sin. pipar bédar górri.
  • txixa bédar, txixa bedárra. (d). izena. botanika Verbascum thapsum.. Gordolobo.. Bi urtean hazten den landare hau oso handia egiten da. Lorea ere oso handia du, artaburu formakoa, horia. Lehortzen denean hauts handia izaten du. Lekuko batek TE, téia, deitzen dio. Beste batek beste belar klase bati esaten dio, baina ez dakigu bere izen zientifikoa. .
  • txópo, txopúa. (b). izena. botanika populus nigra. Makala.   Chopo.. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko.. Sin. makal. Ik. txopo-karóliñ.
  • txopó-platano, txopó-plátanua. (c). izena. botanika (Osintxu.) Plátano de sombra.. Sin. plátano.
  • txori-kárdu, txori kardúa. (c). izena. botanika senecio vulgaris. Hierba cana, cardo enano.. Ik. zorna bédar.
  • txori-kéixa, txori-keixía. (c). izena. botanika Txertatu gabeko gerezi arbola.   Cerezo bravío.. Keixa-ale txikixa emuten dau txori-keixiak.. Sin. keixa makatz.