Skip to main content

botanika

  • mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. botanika MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila.   Manzanilla.. Infusioan hartzen den landare ezaguna. .
  • marí lóra, marí lória. (d). izena. botanika Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da. . komentario 1
  • matxíngarratz, matxíngarratza. (c). izena. botanika rumex acetosa. Acedera.. Lehengo neska-mutikoek hartu eta haginkatu egiten zuten, belar honen gustu garratza dastatzeko. Oso zuztar sendoa dute eta arrak eta emeak izan daitezke.. Sin. bedar gárratz.
  • máusa, mausía. (d). izena. botanika Sambucus ebulus. Yezgo.. Intxusaren, flotaren, antzerakoa da oso itxuraz bai erabileraz, bere lora zuri eta guzti. Intxusa zuhaixka den bezala, mausa belar handia da, pertsonaren altura har dezakeena eta lur gozoak maite dituena. Asko erabiltzen da sudurrerako, eztarrirako eta baita labatibak egiteko ere. Bere mintzaz erretrapuak egiten dira. .
  • ménda, mendía. (b). izena. botanika BENDA. mentha suaveolens. Menta, mentastro.. Bezperan mendak batu ganauak zaindduaz. Cel. . Etxean usain gozoa euki nahi denean menda etxeratzea bezalakorik ez dago. Mendazko eskobak ere erabili izan dira honetarako. Oso ugaria da munetan eta etxe inguruetan.. Sin. batan. Ik. mendáfiñ.
  • mendáfiñ, mendafiña. (b). izena. botanika BENDÁFIÑ. mentha piperita. Hierbabuena.. Bat dok mendia, eskoba lekuan ibiltzen zana, ta beste bat janarixai-tta botatzeko mendafiña. Mendia baiño ostro zorrotxauakin, luxenkia, mendafiña. Don.. Mendaren antzekoa, baina finagoa. Baratzetan hazten da batik bat, baina baita baserri inguruetan eta basoan ere. Infusioan hartuta oso ona omen da digestioa ondo egiteko, bihotzarendako eta nerbioendako. Sin. mentabedar (Eib.).. Ik. batan.
  • méndar, méndarra. (c). izena. botanika pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa.. komentario 1 Sin. astoménda.
  • miárma bédar, miárma bedárra. (d). izena. botanika stellaria media. Pamplina.. komentario 1 Ik. zapédar.
  • míllu, millúa. (d). izena. botanika NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra.  Hinojo.. Sin. anis bédar.
  • mimósa, mimosía. (b). izena. botanika acacia dealbata. Mimosa.. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu. .
  • miúra, miuría. (c). izena. botanika MÍUDA, MIGÚRA, MINGÚRA, MIRÚKA, BIGURI (LEIN.). viscum album. Muérdago.. Mirukia, umeloixa botatzeko. Don.. Arboletan hazten den landare parasito ezaguna, kalte handia egiten diena. Fruitu zurixka batzuk ditu. Ateburuetan jarri ohi da, oinaztarritik babesteko edo. Txahala egin duten behiei miura-ura eman ohi zaie ume-loixa bota dezaten. .
  • mízpilla, mízpillia. (b). izena. botanika MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari.   Níspero.. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira. . Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ, . (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna. ..
  • moítta, moittía. (c). izena. botanika MUGÍTTA. arrhenatherum elatius. Tortero.. Moittiak etxotsak arnasia artzen lagatzen lurrai. Don.. Gehienek errosaixo bedaren sinonimoa dela badiote ere, batzuek zelaian hazten den belarrik arrunt eta ugariena dela uste dute.. Sin. errósaixo bédar.
  • moko bédar, moko bedárra. (d). izena. botanika pinguicula grandiflora. Grasilla.. Leku umeletan hazten den belar hau neguan galdu eta udaberrian berriz agertzen da. Hosto iletsu eta koipetsuak ditu eta hauen bidez gerturatzen zaizkion euli eta zomorro txikiak harrapatu eta jan egiten ditu. Belar honen izena informante zahar batek bere aitajaunari entzundakoa da eta badirudi orain ez dela oso ezaguna. .
  • móstaza, móztazia. (d). izena. botanika sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. . Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da. .
  • negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. botanika hydnum repandum. Ziza zuria.   Gamuza.. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela. .
  • nískalo, nískalua. (c). izena. botanika Robellón, níscalo.. Sin. piñátela.
  • ókan, okána. (a). izena. botanika Prunus domestica. Okarana, arana.   Ciruelo, ciruela.. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua. .
  • óldei, óldeixa. (b). izena. botanika ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa.   Musgo. Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du.. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten, . (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko...
  • ólmo, olmúa. (b). izena. botanika ulmus sp.. Zumarra.   Olmo.. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du.. Sin. zumar.
  • 1. olo, olúa. (c). izena. botanika Avena sativa. Avena.. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat. .
  • olo gáizto, olo gaiztúa. (d). izena. botanika Avena fatua. Avena silvestre. . Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude..
  • 3. óndo, ondúa. (a). izena. botanika ONGO (EIB.). Boletus. Onttoa, ondo-perretxikua.   Hongo.. Hemengo perretxikurik estimatuenetarikoa. Ondua, besterik gabe esaten zaie gehienetan, baina bereizi nahi direnean, ondo beltz edo ondo zuri, batik bat. Gaur egun beste ondo klase batzuk ere ezagutzen eta jaten dira.. Sin. ondo-perretxíko.
  • ondó beltz, ondo béltza. (b). izena. botanika Boletus aereus. Ontto beltza.   Hongo negro.. Pinudietan egoten da..
  • ondo gorri, ondo gorrixa. (d). izena. botanika ONGO GORRI (EIB.). Boletus erythropus. "Boleto de pie rojo." (SB Eibetno)..